15.06.2013 Views

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

BERRIA, 2010-03-26, 2-3 - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

16 berria 2010eko martxoaren 26a, ostirala

Harian › Ekonomia

Mikel Carramiñana Bilbo

Euskal Herriko gehiengo sindikalaren

mobilizazio kanpainan beste

urrats bat egiteko prest, Bilboko

kaleetan izango da bihar Ainhoa

Etxaide. Krisiaren harira proposatutako

neurriak salatzeko ez

ezik beste eredu ekonomiko eta

sozial bat eraikitzeko bidean «oinarri

sendoak» jartzen ari direla

dio LABeko idazkari nagusiak.

Iazko grebarako arrazoiak bazirela

eta langileen egoerak hobera ez duela

egin diozue. Ez al litzateke koherenteagoa

berriz ere grebara deitzea?

Zilegi litzateke, langileok aspaldi

ditugulako arrazoiak behin eta

berriro grebak egiteko. Baina, nire

ustez, greba orokorraren erabilera

neurtu beharra dago, eraginkortasunaren

izenean. Egoera

hau salatzeko greba orokorra egina

dago eta Euskal Herrian oso

erantzun indartsua eman zen.

Mobilizazioa indartzen jarraitu

behar dugu, eta greba gehiago

egin behar badira, egingo ditugu,

baina ez diogu baliorik kentzen larunbateko

mobilizazioari.

Frantzian hainbat greba egin dira,

eta Iparraldeko LABek babestu egin

ditu.Sindikatuen batasun falta al da

oztopoa Hegoaldean?

Herrialde bakoitzeko langile borrokak

berezitasunak ditu. Ez da

zatiketa sindikalak ez duela ematen

halako erantzuna antolatzeko,

bere momentuan erakutsi baikenuen

badagoela zatiketaren

gainetik urrats hori egiteko prest

dagoen gehiengo sindikal bat.

Erantzutera atera garela, hori da

garrantzitsuena. Greba berriz antolatuko

bagenu, salatzeko baino

gehiago, alternatiba baten aldeko

urrats kualitatiboak egiteko izan

beharko luke.

Guztiz ezinezkoa al da oraingoz Hego

Euskal Herriko sindikatu guztiak

mobilizazio berean ikustea?

Ikusten dugu nola bi sindikatu,

mobilizazioak egin ordez, krisi

honetan langileen eskubideetan

ze murrizketa egingo diren negoziatzeko

prest daudela. Gu ez gaude

horretarako. Langileek badute

mobilizatzeko aukera, baina badira

mobilizazioen eta borrokaren

bidea baztertu duten sindikatuak.

Hor dago muga mobilizazioetan

elkarrekin ez ikusteko. Hasieratik,

Estatuko bi sindikatu nagusiek

erabaki dute elkarrizketa

sozialaren bidetik adostu behar

direla murrizteak. Gu ez gaude

ados, ez dugulako uste horrela defentsa

eraginkorra egin daitekeenik.

Elkarrizketa sozialean aztertutako

guztiaren kontra egin duzue. Ez al da

gehiengo sindikalarentzat onargarria

den proposamen bat bera ere?

Mahai gainean jarritakoen artean,

ez dugu ikusi neurri bat bera

ere langileen mesederako. Patronalak

behin ere ez ditu bere interesak

auzitan ikusi. Eta gustatuko

litzaiguke behingoz ateratzea

erakundeetan eman den eta ontzat

jotzekoa den pausoren bat.

Ainhoa Etxaide q LABeko idazkari nagusia

Atzeraldia gainditzen ari garela diote.Suspertze

horretan,zein da langileek

aurrean duten egoera?

Pentsio sistema murriztu, lan baldintzak

kaskartu, malgutasuna

handitu eta enpresaburuei langileak

kaleratzeko erraztasun handiagoa

eman behar zaiela esanez

hasten direnean, gure lan eta bizibaldintzei

objektiboki kalte egingo

dietela ikusten dugu. Badakigu

erreformak norabide horretan

egiten diren heinean sortuko den

enplegua gaurkoa baino kaskarragoa

izango dela. Kaleratu dituzten

milaka langileek eta kalean

zeudenek gaur baino baldintza

okerragoetan lan egingo dute.

Pentsiodun berriek are baldintza

eskasagoak izango dituzte. Diruz

hustu dituzte administrazioak

eta horrela ez dago gaitasuna eredu

sozial bati eusteko. Arriskuan

eredu sozial osoa dago; hori da benetako

krisia.

Zor publikoa langileen lepotik ordaindu

nahi dutela esan berri duzu.

Hori da, azken batean, zerga zuzenak

igotzearen ondorioa. Sarreren

gabezia dago, hainbat zerga

kendu dituztelako. Baina, horiek

berreskuratu beharrean, zerga

zuzenak igoko dituzte. Arazoa da

langileak oso zorpetuta sartu gi-

nela krisian. Lan baldintza eskasekin

lan egin dugulako eta, bestetik,

gure eskubideekin espekulatu

egin dutelako. Zorpetzea handia

da, etxebizitza eta zerbitzu publikoek

eskaintzen ez dutena sektore

pribatuan topatu behar

delako. Orain Estatuaren zorra

ere gurea egin nahi dute. Gastuak

handiagoak badira eta soldatak

murriztu nahi badituzte, emaitza

oso kaltegarria izango da langileentzat.

Gizartea zaharkituko dela jakinda

ere, ez al zenukete onartu beharko

MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

Berriz ere lanuzteetara deitzeko arrazoiak badaudela uste du

LABeko buruzagiak, baina greba orokorraren erabilera neurtu

egin beharra dagoela dio, grebaren eraginkortasunari eusteko.

«Arriskuan eredu

sozial osoa dago;

hori da benetako krisia»

luzera begirako erreformarik sistemari

eutsi ahal izateko?

Pentsio sistema publiko bat bermatu

behar dela eskatzen dugu,

eta aberastasuna banatzen bada,

berma daiteke, Euskal Herrian

aberastasuna sortzeko ahalmena

badagoelako. Gure ustez, bideragarritasunaren

eztabaida faltsua

da. Ez da bideragarria izango sistema

publikoan inbertitzen ez bada.

Egia da jendea, zorionez,

gehiago bizi dela, baina kalitatezko

enplegua bermatzen den heinean

kotizatu egingo da eta ez li-

Ezker abertzaleak eta Alternatibak bat

egin dute gehiengo sindikalaren deiarekin

D Hainbat gizarte taldek eta Aralarrek egunotan egin bezala,

ezker abertzaleak eta Alternatibak ere bat egin dute ESK,

ELA, EHNE, LAB, EILAS eta Hiru sindikatuek biharko deitutako

mobilizazioekin. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo diren

manifestazioetan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Ezker abertzaleak salatu du langile borrokaren ondorioz eta

«esfortzu handiz» lortutako eskubideak murriztu nahi dituztela.

Eskubide horien alde mobilizatzen jarraitzeari «ezinbesteko» deritzotelako,

«txalotu» dute deialdia.

Oskar Matute Alternatibako bozeramaileak adierazi duenez,

langileen eskubideak «mehatxupean» daude eta pentsioak erreformatzeko

proposamena «ongizate sistemaren aurkako oso eraso

larria» dela salatu du.

tzateke arriskurik izango. Sistema

publikoa nola bermatuko dugun

eztabaidatu behar da, eta horretaz

hitz egiteko prest gaude.

Gauza berriak egiteko abiapuntua

ezin da murrizketa izan.

«Badira mobilizazioen

eta borrokaren bidea

baztertu duten

sindikatuak»

«Aberastasuna

banatuz gero, pentsio

sistema publikoa

berma daiteke»

Euskal Herriko pentsio sistema aldarrikatzen

du LABek. Zertan hobetuko

luke gaur egungoa?

Lehenik eta behin, erabakitzeko

aukera zenbat eta gertuago izan,

aukera gehiago izango dugu erabakietan

parte hartzeko. Euskal

Herrikoa izateagatik ez da hobea

izango, baina sistema antolatzeko

eta mantentzeko aukera izango

genuke. Une honetan kotizatu

besterik ez dugu egiten, erabakietan

parte hartu gabe.

Greba ez ezik, dekalogo bat ere egin

zenuten.Zer-nolako bidea egin du?

130.000 sinadura jaso izanak erakusten

du asko zabaldu dela, lan

handia egin dela eta langileekin

eztabaidatu dugula. Krisia sortu

zenean diskurtso ofizial bat eraiki

zen, eredua auzitan jartzea galarazi

duena. Guk krisiaren azterketa

propioa zabaltzea lortu dugu.

Langile askok erakundeek eskaintzen

ez dituzten elementuekin

aztertu ahal izan dute krisia.

Egiten ari garenak luzerako ikuspegia

dauka. Krisiak nabarmen

utzi du langileok beste eredu ekonomiko

eta sozial bat behar dugula,

eta luze joko du horrek. Oinarri

sendoak jartzen ditugu oso bide

luzerako.

Eginiko proposamenetako baten

bat bere egiteko prest dagoen administraziorik

topatu al duzue?

Ez, zoritxarrez, inor ez da atera

neurri horiek egokiak ez direla

esatera, bideragarriak edo eraginkorrak

ez direla esatera. Eskaera

gauzagarriak egin ditugu, Europan

egiten direnak besteak beste,

hankak lurrean ditugulako. Baina

ez dugu ez ezezkorik, ezta

baiezkorik ere jaso. Badirudi ezetzean

sindikatuak gaudela, baina

erakundeek ez dute onartu langileek

azken urteetan eginiko aldarrikapenetatik

bat bera ere.

Iazko greban nolabaiteko zentsura

izan zela salatu zenuten. Halakorik

espero duzue biharkoan?

Mobilizazio kanpaina martxan jarri

dugunetik botere metaketa

bat dagoela ikusi dugu, ekonomikoa,

politikoa eta mediatikoa.

Haien helburua isilaraztea da, eta

lortzen ez dutenean, manipulatzea.

Joera horri eutsiko diotela

espero dezakegu. Hala ere, gure

bataila handia langileen babesa

lortzea da. Langileak mobilizatzean

dago gure arreta guztia.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!