26.08.2013 Views

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

II. Frankismoaren lehen urteetako saio euskaltzaleak (1940-1953)

Euzko-Gogoaren harpidedunen kopurua zein tiradak harrigarriak dira.

Konparaketa baterako, Uztaro aldizkaria hartzen badugu, UEUk argitaratzen duen Giza

eta Gizarte Zientzien arloko aldizkaria, gaur egun 300 bat harpidedun ditu eta 1000

aleko tirada. Hau da, euskararen normalizazio prozesuaren (linguistikoa, politiko eta

kulturala) bidean gaudenean, eta euskara unibertsitatera heldu denean, gaur egungo goi

mailako aldizkari baten harpidedunak Euzko-Gogoak zituenaren antzekoak dira

–Guatemalako aldiarekin konparatuz gero–, edo nabarmen kaskarragoak

–Biarritzekoarekin alderatuz gero–. Kopuruen atzean zenbait fenomeno egon litezke:

alde batetik, Euzko-Gogoaren harpidedunen kopurua, puztuta egotea, besteak beste,

urteko saria ordaintzen ez zutenak ere harpidedunen zerrendan mantentzen zirelako 96 ,

eta bestalde, harpidedunak aldizkariaren irakurleak baino, aldizkariaren militanteak

zirelako, eta ulertu ez arren, hartzen jarraitzen zutelako, edota lankideak zirenak

harpidedun gisa kontabilizatu zirelako... Zernahi gisaz, hainbeste euskaldun

alfabetatu/ikasi edo formatu zegoen Euzko-Gogoa irakurri eta ulertzeko moduan?

Ezezkoan gaude, Orixek Telesforo Monzoni 1950. urtean bidalitako kartan kopuru

baxuagoak aipatzen zituen: “Zenbat idazle gera. Ogeitamar? Eta beste eun irakurle?” 97 .

Orixek hurrengo urtean kopuru altuagoak aipatzen zituen: 350 idazle (aldi berean

irakurle) “(50 galtzadun, 100 apaiz eta 200 praile)” 98 .

P. Iztuetak bere liburuan ematen dituen harpidedunen gaineko datuak ezin izan

ditugu konprobatu, egileak ez duelako zehazten non kontsultatu dituen, eta Euzko-

Gogoan ez zirelako argitaratu. Hasiera bateko zenbakietan, 1950 99 eta 1951 100

urteetakoetan harpidedunen bi zerrenda aurkitu ditugu, ez besterik. Zerrendak aldizkaria

prestigiatzeko argitaratu ziren duda gabe, zerrendatuta agertzen baitira, besteak beste,

Euskadi´ko Jaurlaritzaren ordezkaritza, EAJ eta Jose Antonio Agirre Euzkadi´ko

96

Euzko-Gogoa aldizkariko zenbait harpidedunek ez zuten aldizkariaren urteko saria ordaintzen, ez

dakigu zehazki zergatik, banaketa arazoak tarteko ez zutelako aldizkaria jasotzen, ahaztu egiten

zitzaielako, ez zutelako dirurik... Antza denez, honetan txarrenak EAJkoak omen ziren. Edozein kasutan

ordainketa erreguak aldizkarian nahiko arruntak dira, ia ia lehen zenbakietatik, azkenetara arte.

97

(Orixe, 2006: 206)

98

(Orixe, 2006: 275)

99

“`Euzko Gogoa´ren arpidedunen zerrenda” Euzko-Gogoa, 7-8 (1950),

http://andima.armiarma.com/eugo/eugo05/eugo0522.htm [kontsulta data: 2009-06-01]

100

“`Euzko Gogoa´ren arpidedun berriak” Euzko-Gogoa, 1-2 (1951),

http://andima.armiarma.com/eugo/eugo08/eugo0824.htm [kontsulta data: 2009-06-01]

125

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!