26.08.2013 Views

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

29

I. Gerraurreko euskarazko kulturgintza jasoa

auziok argitzea sortuko den Akademiaren ardura zela, eta euskara kontuetan haren

esanetara jarriko zela 48 .

Euskal Esnalea euskaltzaleen topagunea zen, euskararen aldeko erdaldun zein

euskaldunen batasunerako sortutako elkartea. Eta hain zuzen ere horregatik,

erakundearen hizkuntza ez zen euskara, kide guztiek ez baitzekiten. Zumarragako

bileraren gainean “X” letraren atzean ezkutatutako egileak honakoa zioen: “Bi itz gure

aldetik. Gure iritziz Euskal Esnalea-ko lagunak lenengo egin bear deguna da, alkarren

artean euskeraz mintzatu eta irakurgaitu. Alperrik izango da euskerazko liburuak

argitaratzea, alperrik izango da batzarretan bilduta euskeraren alde itzaldiak egitea” 49 .

Elkarteak 1908 urtetik kultur aldizkari elebidun bat argitaratu zuen (Euskal-

Esnalea) eta, besteak beste, euskarazko hitzaldi zikloak antolatu zituen 1918. urtetik

aurrera. Elkartea aldizkariarekin batera desagertu zen 1931. urtean.

Bestalde Euskal Esnalea euskaltzaleen topagunea bazen ere, euskaltzaleen

baitako polarizazioagatik, ez zituen guztiak biltzen. Une hartan Hegoaldean, sabindar

ideia politiko eta linguistikoek eraginda, sektore abertzale eta euskaltzale batek, batez

ere Bizkaikoak, oso jarrera gotorrak zituen hizkuntza kontuetan. Euskal Esnaleak,

garaiko euskaltzaleen arteko lehia gainditzea proposatu bazuen ere 50 , ez zuen guztiz

lortu. Salbuespen batzuk kenduta, Bizkaiko abertzaleek ez zuten elkartean parte hartu.

48 “Art. 1º Se constituye esta Sociedad con el exclusivo objeto de fomentar entre los vascos el amor al

Euskera, procurando que se conserve y difunda el uso de esta lengua y se depure, hasta donde sea posible,

de las formas incorrectas y de los vocablos extraños que actualmente la inficcionan. / En esta labor de

depuración la Sociedad se ajustará á las decisiones de la Academia de la lengua vascongada que ha de

fundarse, y en su defecto á la práctica de los escritores más clásicos y de los tratadistas mejor reputados. /

No cae dentro de la competencia de la Sociedad el planteamiento y resolución de problemas que la

lingüística vasca estudia por lo que en su propaganda de depuración del idioma, se limitará á preferencias

entre los hechos existentes, inspirándose siempre en un amplio criterio que mantega la apetecida armonía

entre los socios.” (Euskal Esnalearen estatutuen laburpena hemen argitaratu zen: “A los amantes del

euskera” Euskal-esnalea, 1 (1908), 4-5)

49 X. “Euskal Esnalea” RIEV, 1 (1907), 325.

50 “EUSKAL-ESNALEA euskaldunekiko auzitara ez dator. Ez gatoz nasketa billa, ez gatoz ukabilmakilka

iñori ekitera; ez gatoz euskaldun ari, edo euzkotar oni, eragozpen ta sarerik jartzera, ez gatoz au

t´ura maseatzeko asmotan. Jakina da Euzkadi-Euskalerriaren (bat eta beste berdin zaizkigu) aldeko

guziyok ez degula neurri batez neurtuko guziya” (ikus “¿Zertara?” Euskal-Esnalea, 1 (1908), 1-2).

Adibidea ez da doakoa, abertzaleak Aranaren Euzkadi hitzaren erabilera gartsuki defendatzen baitzuten

edonon eta edonoiz, eta Campion, Azkue eta beste euskaltzale batzuk Euskalerria hitzaren aldekoak

ziren.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!