26.08.2013 Views

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

159

III. Hizkuntza estandarraren bidean (1954-1968)

Biltzarrean laburbildu eta mamituko zena. Noski, hauek guztiak modu batera edo

bestera, euskararen batasunaren alde zeuden, baina baziren ere, hizkuntzaren

batasunaren aurka zeudenak edota lehentasunezkoa jotzen ez zutenak, oro har

euskalkien aldekoak zirenak.

Hizkuntzaren batasunaren inguruko eztabaida, proposamen eta iritzi desberdinak

Koldo Zuazok aztertu zituen bere doktorego-tesian 15 , eta duela urte batzuk gai

berdinaren gainean halako errebisio bat aurkeztu du 16 . K. Zuazok batasun prozesuaren

iritzi eta protagonista nagusiak ikertzen dituen bitartean, guk kapitulu honetan eztabaida

horren plazak (edo azpiegitura kulturalak) aztertu ditugu, hau da, biltzarrak eta elkarte

desberdinak, euskarazko erregistro jasoaren lehen finkatzea ekarri zutelako eta biltzar

akademikoak euskaraz funtzionatu zuten aditu euskaldunen topaguneak izan zirelako.

Beraz, euskararen inguruko eztabaidak, elkarteak, eta ekimenak, Komunitate Zientifiko

Euskaldunaren lehen nukleoa osatu eta finkatu zuten. Horregatik hizkuntzaren batasun

prozesua, gure ikergaia ez den arren, aztertu egingo dugu haren inguruan eta ez beste

ikergune batzuetan hasi baitzen artikulatzen euskaraz komunikatzen zen aditu talde bat.

Euskararen egoera hezkuntzan: ikastolak eta katedrak

Gerraosteko lehen ikastola Donostiako pisu batean antolatu zuen E. Zipitriak

1945ean. Gerora 50eko hamarkadan ikastola gehiago (garai hartan etxe eskola zirenak)

sortu ziren Donostian 17 , eta 60ko hamarkadan beste lurraldeetan ere ikastolak ireki

ziren, lehenik Bizkaian, eta gero Araba, Nafarroa eta Iparraldean. Dena den lehen

ikastola legala 1966. urtean inauguratu zen Bilbon 18 , Euskaltzaindiaren babesarekin eta

A. Irigoienen kudeaketa lanari esker. Ikastetxeari lehen euskaltzainburuaren izena jarri

zitzaion eta zuzendaria Julita Berrojalbiz izan zen 19 . Aurretik, Donostian, zenbait

euskaltzalek Santo Tomas Lizeoa ireki zuten. Ordura arte ikastoletan euskaraz

irakurtzen, idazten eta oinarrizko eragiketa matematikoak ikasten zituzten umeek, baina

15

K. Zuazok tesia 1987an aurkeztu zuen eta hurrengo urtean argitaratu (Zuazo, 1988)

16

(Zuazo, 2005)

17

Donostiako ikastolen eta oro har ikastolen mugimenduaren historia Idoia Fernandez-ek aztertu du

(Fernandez Fernandez, 1994)

18

(Lizundia, 2004b: 624)

19

Euskaltzaindiaren sasoiko Batzar-agirietan proiektuaren gauzatzearen gaineko detaileak bileraz bilera

aipatzen dira.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!