26.08.2013 Views

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

13

I. Gerraurreko euskarazko kulturgintza jasoa

2. Euskarazko kulturgintza jasoa: oinarrizko gakoak

1936ko gerra baino lehen, eta geroago ere, kulturgintza jasoan euskararen

erabilera edo rolaren arabera, hiru planteamendu nagusi bereiz litezke:

• Euskara tresna. Euskaldunarengan (hiztunarengan) zentratutako joera.

Planteamendu honetan eraikitako proiektuek euskara baliatzen zuten

euskaldun elebakar (edo ia elebakarrengana) heltzeko. Beraz joera honen

baitan ekoizpen praktikoa zen nagusi, ikasketa gutxiko euskaldunei

zuzendua, eta horregatik normalean maila ez oso jasokoa.

• Euskara helburu. Planteamendu honetan hizkuntza bera zen kultur

proiektuen gakoa. Proiektu batzuk euskararen gaitzea eta prestaketa bilatu

zuten, eta beste batzuk aldiz, beronen erabileraren zabalpena eta

normalizazioa. Baziren ere, helburu biak uztartu zituztenak. Noski

euskararen aitzineratzeko proiektuek, hiztunarengan eragina zuten, baina

hiztuna bigarren mailan geratzen zen. Planteamendu hau nagusiki euskal

abertzaletasunari lotuta zegoen.

• Euskara objektu. Euskal hizkuntza eta kulturaren ikerketara bideratutako

planteamendua zen hau. Euskara eta euskal kultura ikergai zientifiko gisa

hartzen ziren. Helburua ez zen euskal hiztunarengana iristea, ezta euskara

gaitzea ere, baizik zientzia egitea. Gehienetan erdaraz egiten zen.

Ondoko lerroetan aipatutako planteamendu bakoitza xehekiago aztertuko dugu,

gerraurreko adibideak emanez.

3. Euskara tresna: hiztunaren lehenestea

Euskaldun hiztun elebakarrengan zentratutako kultur planteamenduak nagusi

izan ziren XVI. mendetik XIX. mendearen amaiera arte. Tarte horretan Euskal Herrian

ekoitzi zen goi mailako kultura ia guztia erdaraz sortu zen (latinez, gaztelaniaz,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!