26.08.2013 Views

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Ondorioak eta eztabaidarako gaiak

Hizkuntza bateko eta besteko ekoizpen zientifikoak atzean dituen sostengu

finantzarioei begiratuz, oro har, esan liteke EAEn Industria eta Hezkuntza Sailak

eutsitako azpiegiturak (parke teknologiko, unibertsitate...) nagusiki erdaldunak direla,

eta euskarazkoa, berriz, gobernu, diputazio zein udaletxe batzuetako Kultura Sailen

baitako Euskara atalek sostengatzen dutela. Kontuan izan behar da kasu honetan,

administrazio publikoak euskarari dedikatutako baliabideak konparazioz politika

teknologiko eta zientifikoetara bideratutakoak baino askozaz gutxiago direla, eta gainera

hortik euskarazko jarduerak guztiak finantzatzen direla, hau da, ez bakarrik goi mailako

elkarteen jarduerak (liburuak, itzulpenak, jardunaldiak eta abar) baita euskararen

normalizazioarekin lotutako bestelako egitasmoak ere (kontzertuak, euskara ikasteko

klaseak, eta abar).

Beraz, euskal kulturgintzak ekoizten du euskarazko produkzio jasoaren gehiena,

eta beronen finantziazioa nagusiki euskararen normalizazio politiketatik dator.

Horregatik, adibidez, euskal kulturgintzak kaleratutako goi mailako euskarazko

aldizkariak (Uztaro adibidez), Kultura Sailaren komunikabideen diru-laguntzen

deialdira aurkeztu ohi dira, komunikabideak ez diren arren. Hau da, ez dira mass media,

alderantziz baizik, komunikazio zientifikorako tresna, hots, jakintza arloetan

antolatutako pertsona talde mugatu eta jakin baten komunikaziorako. Komunikazio

zientifikoak ezaugarri bereizgarriak ditu, eta arau propioak, ezagutza zientifikoa modu

arautuan sortu eta zabaltzen delako, eta beraz, ez da masa komunikabide bat.

Laburbilduz, hizkuntzaren normalizazio politikek finantzatzen dute euskarazko

goi mailako (erakunde eta egileen) zirkuitua eta beraien produkzioa, baina bertara

bideratutako baliabideak mugatuak eta partituak dira hizkuntzaren normalizazioan ari

diren bestelako eragile eta proiektuekin. Horretaz gain, euskarazko produkzioa urteko

diru-laguntzen menpe dago, uneko borondate politikoak diseinatutako euskararen

normalizaziorako deialdien menpe, non normalizazioa moduko kontzeptu zabal eta

labainkorrak euskarazko produkzio zientifikoari tartea egin diezaiokeen edo ez. Une

batez administrazioak erabaki dezake normalizazio prozesuaren baitan euskarazko goi

mailako produkzioa ez dela lehentasuna eta laguntzak moztu. Beraz, goi mailako

740

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!