26.08.2013 Views

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

V. Komunitate Zientifiko Euskaldunaren hedatzea

horretarako euskara irakasteko ikastaroak antolatu zituen, fakultate batzuetan

euskarazko irakaskuntza bideratu, irakasle euskaldunak kontratatuz adibidez, mintegi

espezializatuak antolatu zenbait fakultatetan, testugintzan aritu, eta unibertsitateko

bibliotekak euskal lanez hornitzeko dirua banatu zuen.

Euskara ikasteko klaseen antolaketa ez zen ez Kabinetearen egitekoa, ezta

unibertsitatearena ere, Euskal Filologian izan ezik. Hala ere, modu iragankor batean

onartzen zen unibertsitateko ikasle eta langileentzat, irakasle zein administrazio eta

zerbitzuetako langileentzat 54 , ikastaroak antolatzea. Euskara ikasteko hiru maila zeuden,

baita alfabetatze orokorrerako zein mintza praktikarako beste ikastaro bana ere. Hala,

Kabineteak 1981/82. ikasturtean gastatutako 18 miloi pezetatik 8 miloi baino gehiago,

partidaren handiena, euskararen irakaskuntzarako erabili zituen. Garai horretan 1.877

ikasle ibili ziren euskara ikasten irakasle monitoreekin 55 . 1982/83. ikasturteko

memorian, berriz, euskara ikasten ibilitako unibertsitateko ikasleak 862 ziren 56 (ikus

V.5. Taula). Hala ere, euskara ikasten zuen ikasleen kopurua erdira jaitsi arren,

aurrekontua gutxitu beharrean, pixka bat igo zen 57 . Bestalde unibertsitateko ikasleen %

60a lehenengo eta bigarren mailetan zegoen eta alfabetatze klaseetan % 8-9a. Beraz,

unibertsitario euskaldun gutxi zegoen unibertsitate publikoan.

UPV/EHUko ikastetxea 1981/82 1982/83

Arte Ederren Fak. 13 36

Ekonomia eta Enp. Z. Fak 172 139

Zientzia Fak. 70 39

Informazio Z. Fak. 826 152

Ingeniaritzako Goi Eskola 63 47

Fª, Gª eta Hª Fak - 0

Ingeniaritza Tek. Unib. Esk. (Gasteiz) 42 32

Fª eta Hezk. Z. Fak 559 379

Informatika Fak. 39

Kimika Zientzien Fak. 41 38

Zuzenbide Fak. 91 -

Guztira 1.877 862

V.5. Taula: Euskara ikasleen kopurua fakultateka (1981/82-1982/83. ikasturteak).

Iturriak: Euskararako Kabinetearen 1981/82 eta 1982/83ko memoriak.

54

Kabineteak antolatutako euskara ikastaroetan administrazio eta zerbitzuetako langile gutxik ikasten

zuen. 1981/82. ikasturtean 65 pertsona zegoen, eta hurrengo ikasturtean are gutxiago 21.

55

Ikus “Euskara Unibertsitatean 1981-82. ikasturteko ekintza eta ordainbideak” agiria (JMTA).

56

Ikus “Euskara Unibertsitatean 1982-83. ikasturteko ekintza eta ordainbideak” agiria (JMTA).

57

1981/82. ikasturtean jarduera honetan 8.167.910 pezeta gastatu ziren, eta 1982/83. ikasturtean

8.691.370 pezeta.

524

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!