26.08.2013 Views

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

VI. Goi mailako euskarazko produkzioaren azterketa bibliometrikoa (1968-2007)

produkzioa zientifikoa ikertzeko ISIko datu-baseak erabili zituen eta EAEn ekoitzitako

ingelesezko produkzioa aztertu du. Bere aurretik F. Llerak, beste ikertzaile batzuren

laguntzaz, 1994-1998. urteetako UPV/EHUko ikerkuntzaren analisi bat egin zuen.

Bertan aztertzen zen UPV/EHUko kideen Giza eta Gizarte Zientzietako arloko

produkzioa zein zen. Kasu honetan euskarazko produkzio idatziaz aipamenak badiren

arren, euskarazko produkzioaren gainean ematen diren datuak ez dira fidagarriak. Esate

baterako Psikologia arloan F. Lleraren lanean 14 liburu aipatzen dira (imajinatzen dugu

jatorriz euskaraz prestatutako liburuetaz zein itzulpen lanetaz ari dela), eta Inguma-n 8

baino ez daude. Halaber, arlo honetan euskaraz dauden artikuluei dagokionez, F. Llerak

48 zenbatzen ditu, eta Inguma-n 24 daude 12 .

Euskaldunen azterketa kuantitatiboak berriz, oro har, euskarazko produkzioa

aztertzen dute. Hala ere, mota honetako azterketak, normalean ez dira propioki

bibliometrikoak. Esate baterako Joan Mari Torrealdaik 1977. urtetik aurrera euskal

liburugintzari buruzko urteko produkzioaren azterketak argitaratu izan ditu Jakin

aldizkarian, ezbairik gabe interesgarriak, baina ez direnak bete-betean bibliometrikoak.

Halaber, P. Iztuetak zenbait azterketa kuantitatibo egin ditu gerraurreko egileen

produkzioaz edota Euzko-Gogoa aldizkariaz, baina ez dira analisi bibliometrikoak 13 .

EIREk (Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkarteak) Bilbon 2005. urtean antolatutako

Euskarazko Unibertsitate-Liburuen I. Erakusketaren kariaz, Iñaki Zabaleta eta Angel

Bidaurrazagaren zuzendaritzapean batzorde zientifiko batek unibertsitate liburuen

azterketa kuantitatiboaren gaineko txostena prestatu zuen: Erakusketako liburuen datubaseak

arloka eta horien emaitza kuantitatiboak (1990-2005) 14 . Bertan aztertzen dira

1990-2005. urteen artean 10 argitaletxek 15 kaleratutako 340 obra, liburu zein itzulpen.

Bilketa horretan abiapuntu moduan ez zen Inguma datu-basea hartu, eta ondorioz

liburuen zerrenda ez dago guztiz osatuta. Esate baterako Filosofiaren esparruan

ezinbestekoa da kontuan hartzea Klasikoak bilduma, 1990. urtean sortua. Horren

ondorioz, Inguma datu-basean 1.332 obra daude erregistratuta 1990-2005 eperako, eta

EIREren lanean soilik 340. Horretaz gain, EIREkoen katalogazioa ez dago ondo egina.

12 (Llera eta beste, 2001: 27 eta 31)

13 (Iztueta, 1993 eta 2001)

14 (Zabaleta & Bidaurrazaga, 2005)

15 EIREk aintzat hartutako argitaletxeak honako hauek izan ziren: Deustuko Unibertsitatea, Elhuyar,

Eusko Ikaskuntza, Jakin, Lanki (MU), NUP, OEE, UEU, UPV/EHU, eta Utriusque Vasconiae.

608

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!