26.08.2013 Views

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

IV. Komunitate Zientifiko Euskalduna unibertsitatera bidean (1969-1978)

finkapena landu zuten, argitalpenetan kolaboratu eta abar. Segidan, elkarte

garrantzitsuenak eta garatu zituzten proiektu nagusiak aipatuko ditugu.

2.5.1. Euskal kultur elkarteak (EKM, EKT, EIT,...)

Lehen euskal kultur elkartea Deustuko Unibertsitatean sortu zen 1967/68.

ikasturtean. Euskal Kultur Mintegia izena eman zioten, eta bai Donostiako bai Bilboko

bai Iruñeko fakultate zein unibertsitate eskoletan 1970. urtetik aurrera sortu ziren beste

kultur taldeen aurrekaria izan zen. Gasteizen ez zen euskal kultur talderik sortu, ez

zegoelako egitura unibertsitario sendorik. 1970etik Arabako Unibertsitate Ikastetxea

(Colegio Universitario Alavés) bazegoen, baina ikasketa gutxi batzuk baino ez zituen

goi mailako ikastetxea zen (Filosofia eta Letrak, eta gerora Medikuntza eskaintza txiki

bat). Iparraldeak Arabak baino egitura unibertsitario sendoagoa zuen, hala ere euskal

kultur talderik ez zen sortu, unibertsitateko euskal hizkuntza eta kultura elkarteak Hego

Euskal Herriko fenomenoak izan zirelako. Hau da, Espainiako testuinguru

unibertsitarioan sortu ziren euskal kultur taldeak, Espainiako giro unibertsitario,

erregimen politiko, eta kulturalean.

Euskal kultur elkarteek unibertsitateko ikasle edota irakasle euskaltzaleen

bilgune izaera zuten. Topagune horien egitekoak nagusiki hiru ziren 80 :

- Lehena, zentroko euskararen irakaskuntzaren antolaketa, nahiz eta ohartzen

ziren “Euskara irakastea Unibertsitate mailako lana ez dela” 81 baina

ezinbestean hari eman zioten lehentasuna, klaseak erdi inprobisatuz. Gerora,

unibertsitateek bere gain hartu zituztenean euskara eskolen antolaketa,

euskal kultur taldeek egindako aurrelanean oinarritu ziren.

- Bigarren egitekoa, euskal kulturaren zabalkundea izan zen, liburutegia bat

bilduz EKMren kasuan, edota euskal giroa sortuz unibertsitatean (adb.

jaialdiak antolatuz).

80 (Aizpuru & Jimeno, 2002: 33)

81 (Hainbat egile, 1977: 131)

319

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!