26.08.2013 Views

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

IV. Komunitate Zientifiko Euskalduna unibertsitatera bidean (1969-1978)

Ondoko urteetan J. M. Barandiaranen ikerketa etnografikoko moldea beste lurraldeetara

zabaldu zen, tartean Bizkaira. 1976an Euskal Herriko Etniker talde guztiak federazio

batean bildu ziren: Etniker Euskalerria. Federazioak 1987az geroztik Euskal Herriko

Atlas Etnografikoa egiteko ardura bere gain hartu zuen, eta 90eko hamarkadatik aurrera

Atlasaren zenbait ikerketa monografiko kaleratu ditu: elikadura, ume jolas, hileta eta

bizi erritu, abeltzaintza, medikuntza eta abarren inguruan. Orain arte argitaratutako obra

guztiak gaztelaniaz daude.

Eusko Ikaskuntzaren gerraurreko azken batzorde iraunkorretik bizirik zeuden

kideek (J. M. Barandiaran, J. Garate, M. Lekuona, A. Irigarai, J. Yrizar eta M. Iruxo)

elkartea berpizteko asmoz 1978ko abuztuan dei egin zieten EI/SEVren kide izandakoei

Oñatiko Batzar Orokor batera. Oñatiko 1978ko Batzar Orokorra baino lehen, zenbait

bilera egon ziren Aingeru Irigarai eta Imanol Olaizola, Gipuzkoako Aldundiko

diputatuaren artean. I. Olaizolak diputazioak erakarri zituen EI/SEV berpizteko asmora

eta, gerraurrean EI/SEVeko kide izandako batzurekin bildu zen proiektua berriz

martxan jartzeko. Bilera horietan honakoek parte hartu zuten: A. Irigarai, M. Lekuona,

J. Yrizar, J. M. Barandiaran, A. Zumalabe eta B. Estornes 179 .

1978ko Oñatiko Batzar Orokorrean EI/SEVen ordezkariak aukeratu ziren: Jose

Migel Barandiaran lehendakari eta Agustin Zumalabe idazkari. Hil arte, J. M.

Barandiaran EI/SEVeko lehendakaria izan zen 180 . EI/SEVeko lehen zuzendaritza

batzordean beraz, aipatutako J. M. Barandiaran eta A. Zumalabe zeuden, baita Ander

Manterola ere, Labayru Ikastegiko burua eta Etniker Taldeko zuzendaria, EI/SEVeko

Bizkaiko lehendakariorde gisa 181 .

Orain arte aipatu ditugun EI/SEVen inguruko eragileak jeltzaleak ziren, edo

inguru hurbilekoak. Batzuk gainera euskaltzainak ziren, osoak (J. M. Barandiaran eta A.

179

Iturria: Euskomedia (“Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos”

http://www.euskomedia.org/aunamendi/40053/34009?idi=eu#34009 [kontsulta data: 2009-06-06])

180

Gerraostean berpiztutako EI/SEVko lehendakariak honako hauek izan dira: J. M. Barandiaran (1978-

1992), G. Monreal (1992-1996), J. J. Goiriena (1996-2002), X. Retegi (2002-2008) eta Jose Maria Muñoa

(2008tik). Beraz, EI/SEVk UPV/EHUko errektore ohi bi izan ditu lehendakari, Monreal eta Goiriena

hurrenez hurren.

181

Beste lurraldeetako lehendakariordeak honako hauek izan ziren: A. Llanos (Arabatik), I. Olaizola

(Gipuzkoatik) eta I. Ardaiz (Nafarroatik).

350

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!