26.08.2013 Views

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

IV. Komunitate Zientifiko Euskalduna unibertsitatera bidean (1969-1978)

“... maila bat baino gehiagotan mugituko dena. Gaien tratamendu erraz eta zailagoa, sinple eta

konplexuagoak..., denetik argitaratuko da. Hori bai, unibertsitate mailako ikerketa nahiz

zabalketari aparteko garrantzia emanez. Euskal Unibertsitateari bidea gertatuz.” 586

[beltzak gureak dira]

Zehatz beraz, Euskal Unibertsitatea prestatze lanetan parte hartu nahi zuen

aldizkaria izan zen, eta horregatik unibertsitate mailako aldizkaria izateko bokazioarekin

sortu zen. Aldizkaria Euskal Unibertsitatearen aldeko lanetan kokatzen zelako, 1978ko

3. zenbakian 587 Euskal Unibertsitateari, eta une horretan lan horren alde gehien egiten

ziharduen erakundeetako bati, UEUri, zenbaki monografikoa eskaini zion. Aipatutako

zenbakian, J. M. Larrazabalen Euskal Unibertsitate eta UEUri buruzko artikulu bat, eta

1977ko UEUko Udako Ikastaroetan aurkeztutako zenbait lan argitaratu ziren, baita

UEUko azken hiru urteotako agiriak ere (Uztaritzeko 1975 eta 1976. urtekoak, eta

Iruñeko 1977koa). Euskal Unibertsitatearen gaiari zenbaki monografikoa eskaintzea ez

zen harritzekoa, J. M. Larrazabalek berak aitortzen zuenez, “zeharo jakina da, bestalde,

Euskal Unibertsitatea “modako” gaia bihurtu zaigula, bihurtu dugula” 588 . Jakin

aldizkarian ere (hirugarren garaiko) lehen zenbakia Euskal Unibertsitatearen inguruko

monografikoa izan zen. Kontua da Jakineko monografikoa, oro har, Euskal

Unibertsitateari buruzkoa zela eta, Zehatzekoa guztiz lotuta zegoela UEUrekin.

Editorialean bertan Euskal Unibertsitatearen aldeko aldarria berretsi zuen Zehatz

aldizkariak, eta alde horretatik UEUk egindako lanarekin bat egin zuen osoro:

“Hildo honetan Udako Euskal Unibertsitateak (U.E.U.) buruturiko lan benetan seinalagarri eta

txalogarria da. Euskal Unibertsitateari markatu dizkion ezaugarri nagusiak (unibertsitate

nazionala, herritarra, euskalduna) zeharo zuzenak direla pentsatzen dugu. (...)

Ez dago esan beharrik ZEHATZ U.E.U.kin dagoela, ZEHATZ bere eremuko indar apal

guztiekin U.E.U.n dagoela. (...)

Euskal Unibertsitaterik ez dugu, baina bai –eta hargatixe, hain zuzen ere- Udako Euskal

Unibertsitatea. Ihaz, bere boskarren urtean, Iruinean bildu zen lehen aldiz. Orduko istudio eta

dokumentu batzu dituzu zenbaki honetan bildurik, zientzia sozialen arloan han aurkeztu eta

eztabaidatu ziren gehientsuenak. Ea, bada, aurten berriro Iruinean elkartuz lanotan beste urrats

bat aurrera egiten dugun.” 589 [beltzak gureak dira]

586

“Aurkezpena”, Zehatz, 1 (1977)

587

Aldizkariak ez du zenbaketa zehatz bat jarraitzen, batetik zenbaki arabiar jarraiak erabiltzen ditu

aldizkariaren zenbakiak desberdintzeko (1, 2, 3,...), eta bestetik urteka erromatar zenbakietan jarraian

urteko zenbagarren alea den (I.1, I.2, II.1 eta abar). Zehatzek sistema biak erabili arren, guk bakarra

erabili dugu, hain zuzen ere lehena, zenbaki jarraiena. Beraz, Zehatz aldizkariaren 3 zenbakia edo II.1

gauza berdina dira.

588

(Larrazabal, 1978: 7)

589

“Aurkezpena” Zehatz, 3 (1978)

462

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!