26.08.2013 Views

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

3

Atarikoa

Bidenabar, euskarazko komunikazio zientifikoa aztertzean, hau da, euskaldunen

komunitatea zientifikoa eta euskara ikertzean, asmo orokorragorik xerkatzen genuen:

hizkuntza gutxituen komunitate zientifikoak nola eratzen diren analizatzea. Zoritxarrez,

munduan hizkuntza gutxitu gutxik lortzen du ahozkotik idatzizkorako jauzia egitea, are

gutxiagok hizkuntza estandarizatzea, eta oraindik ere ez ohikoagoa da goi mailako

komunikazio esparru bat eratzea hizkuntza gutxitu bateko zientifikoen artean. Euskara

salbuespen bitxi horietako bat da, XX. mendean lortutako hizkuntzaren batasunari

esker, komunitate zientifiko bat eratzea erdietsi duelako. Beraz, alde horretatik euskarak

zinezko aukera eskaintzen du hizkuntza gutxitu baten komunikazio zientifikoa eta bere

komunitatea aztertzeko.

Tesian ikusiko dugunez, hizkuntza gutxituetan, eta zehazki euskararen kasuan,

komunitatea eratzeko oinarrizko abiapuntua hizkuntza bera da. Hizkuntzaren gaineko

kezka eta berau aitzineratzeko asmoak mintzaira horretan ari diren adituen lehen

bilgunea dira. Hizkuntza topagunea da, beraz. Horregatik, hasiera batean, hizkuntza

bereko baina jakintza-arlo desberdinetako adituak denak batera daude. Hau da,

hizkuntzaren batasun prozesuaren inguruan hizkuntzalari edota idazleekin batera egon

ohi dira medikuak, ingeniariak, abokatuak eta bestelako ikasketak dituzten profesional

eta adituak. Beranduago, hizkuntza batasun prozesuaren arabera, eta eredu estandarraren

zabalpenaren arabera –eta honetan elementu klabea da hizkuntzaren txertaketa goi

mailako ikasketetan eta bereziki unibertsitatean–, komunitate zientifikoa hazi eta hedatu

ahal izango da. Ordurako, edo orduantxe, komunitatea jakintza-arloetan antolatzen

hasiko da, hizkuntza nagusituen komunitate zientifikoetan ohikoa den moduan.

Hurrengo pausua espezializazioa litzateke, hau da, jakintza-arloen baitan gaien

araberako azpitaldeetan egituratzea. Gure ustez, Komunitate Zientifiko Euskalduna

azken fase honetara heldu gabe dago, aditu euskaldunak arlo oso espezializatuetan aritu

arren, jarduera hori, normalean, erdaraz egiten dutelako.

Komunitate zientifikoei buruzko ikerketak, dela komunikazioa zientifikoa, dela

goi mailako produkzioaren azterketa, gurean ez dira oso arruntak. Eta are gutxiago dira

arruntak euskaldunak edota hizkuntza gutxituetako kasuak aztertzen dituztenak. Hala

ere, ezagutzaren gizarte honetan, non zientzia, teknologia eta goi mailako kultur gaiekin

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!