26.08.2013 Views

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

IV. Komunitate Zientifiko Euskalduna unibertsitatera bidean (1969-1978)

zuen 226 . Euskaltzaindiak abuztuan ontzat eman zuen azterketa gainditzen zuten ikastola

andereñoei holako agiri bat ematea 227 .

3.2.2.1. D eta B mailako euskal irakasle titulua

Euskaltzaindiak, 1971. urtean, tituluak emateko prozedura finkatu zuen.

Prozesuak bi fase izango zituen: hasiera batean, azterketarik egin gabe, euskara

irakasten ari zirenek curriculum vitaea aurkeztu eta euskara irakasteko erabiltzen zuten

metodoaren gaineko xehetasunak eman behar zituzten karneta eskuratzeko eta, ondoko

deialdietan, curriculumaz gainera, azterketa gainditu behar zen 228 .

Mota bakoitzeko irakasle tituluaren azterketaren oinarriak finkatzeko

proposamena P. Altunak eta X. Kintanak prestatu zituzten. P. Altunak euskara

irakasteko irakasleen karneta eskuratzeko bere proposamenean, azterketaren edukiak

azaltzeaz gainera, bi maila egotea proposatu zuen 229 . X. Kintanak berriz, eskola eta

ikastoletan klaseak euskaraz ematen zituzten irakasleentzat euskal kulturari buruzko

azterketen edukiak proposatu zituen 230 . Bigarren titulu honen antolaketa albo batera

geratu zen, berau antolatzeko premia ez zelako hain larria 231 . Beraz, hori alde batera

utziko dugu eta aurrekoan zentratuko gara, euskara irakasteko karnetean alegia.

226 “Pakita Arregi´k ikastoletarako andereño ta andereño laguntzailleendako agiriak gertatzea komeni dala

dio. Euskaltzaindiari derizkion muga batzuek jarriaz euskeraz erakusteko gauza dala adieraziko duena.

Era orretan eskari bat gertatzea, bearko diran baldintzak adieraziz, andereiño beraien esku uzten da.”

(Euskaltzaindiaren Batzar-agiriak, 1968.6.28)

227 “Pakita Arregi mintzatu da andereñoentzat izan dan esamiñari buruz, zelan eraman diran agerreraziaz,

eta agiri baten eskaria egiñaz. Ontzat artu da: “Euskaltzaindiak... andereñoa, bere ikas-saioak egin

ondorean, aur txikieri euskal ikasketak erakusteko gai dala agertzen du” (Euskaltzaindiaren Batzaragiriak,

1968.8.30)

228 (Euskaltzaindiaren Batzar-agiriak, 1971.2.26)

229 Bi maila bereizteko proposamena P. Altunak Euskaltzaindiaren iraileko batzarrean aurkeztu zuen,

baina proposamen zehatza ez zuen urrira arte argitu. Urriko proposamenean honakoa zioen: “Euskal

kulturaren jakinduriaz jarriko diren bi mailak hau bete beharra: I. mailan, Euskal Herriari buruzko kultura

orokorra, Literatura, Historia, Geografia, Euskara; II. Mailan, Literatura, Historia, Euskara, eta Hiztegi

teknikoa. Lehendik dituen estudioez gainera hornitzeko da hau” (ikus Euskaltzaindiaren Batzar-agiriak,

1971.10.29)

230 “Kintana jaunak, bere aldetik, euskal kulturaren horniduraren esamiña programa adierazten du bere

txostenean, Euskal Herriaren geografia eta historia oinharrizkoaren eskema bat presentatuaz, gure

herriaren kulturaz hornidurik dagoenaren agiritzat. Kultura honen premia ikastoletako andereñoetan

nabari denez gero, beren maestra-pedagojia jakintzaz aparte (zeren Magisterioko euskal jakintza oso

kaxkarra denez gero), hobeto esan, jakintza honez gainera beharra duten tokian agertu ahal izateko.

Hemen ere, esamiña ondorean agiri bat emango litzake.” (Euskaltzaindiaren Batzar-agiriak, 1971.9.24)

231 Euskal kulturari buruzko titulu hau 1974an oraindik ez zegoen antolatuta eta Kintanak proposamen bat

aurkeztu zion Euskaltzaindiari: “Xabier Kintana mintzatu da gai honetan premia larriaz. Euskal Kultura

362

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!