26.08.2013 Views

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

517

V. Komunitate Zientifiko Euskaldunaren hedatzea

euskaldunak eta erdaldunak profesionalki parean jartzeko, nahiz eta azken hau ez den

txostenean esplizituki esaten.

“Irakasle-eskoletan euskarako [sic] klase hauek emango dituen irakaslegorik ez dago, gaur

gaurkoz, ikastetxeetan bertan, behar hainbateko neurrian.

Azken ikasturte honetan, esate baterako, monitoreen eskutan utzi behar izan da ia osorik

irakasle-eginkizuna. Egoera hori onartezina eta bertan behera baztertu beharrekoa da Lantalde

honen ustez, gaitasun-eskakizun minimoak ere eskaintzen ez dituelako.

Euskarako klaseak emango dituen irakasleak, ikastetxeko beste edozein irakasleak bezala,

ohizko titulazio akademikoaz hornitua egon behar du. Horretaz gainera, euskararen

ezaguera-maila jakin bat eskatuko zaio” 32 [beltzak gureak dira]

Beraz, Lantaldeak planteatzen zuen euskararen sarrera unibertsitatean erdal

lerroa eta erdal irakasleak arriskuan jarri gabe egitea. Egia esan, irtenbide hau ez zen

berria. Hegoaldeko bizitzaren ia edozein mailatan, baina politikoan bereziki,

frankismoko polizi, epaile eta bestelako funtzionarioak oro har, erregimen berriak ez

zituen egotzi edo zalantzan jarri. Oro har, irtenbide kontinuista eman zitzaion

frankismoari, baita unibertsitatean ere.

Lantaldeak laugarren eta azken proposamenean Koordinazio Batzorde baten

eraketa planteatzen zuen unibertsitate barrutiko beharrizanei erantzuteko. Hau da,

irakasle euskaldunen kontratazioa bideratzeko, ikasleen instantziak aztertzeko,

txostenean jasotako helburuen ebaluaziorako eta hurrengo epeetarako plangintzak

diseinatzeko.

Fakultateei dagokionez, Lantaldeak proposatutako neurriak apalagoak ziren.

Utiltasun-faktorea aplikatuz, euskal barruti unibertsitarioan zeuden unibertsitate

ikastetxeak 3 motatan bereizten zituen. Funtsean utiltasun faktorea, eragin sozialari

zegokion:

“a) Bihar eguneko Irakaskuntz sistemako koadroak, batez ere lehen etapetakoak (O.H.O.eko

bigarren etapa, B.U.P., F.P., C.O.U.) hornitzen dituzten zentruak. Praktikan, Barrutiko

Fakultateok: Arte Ederrak / Biologia / Filologia/ Filosofia / Fisika / Geografia eta Historia /

Geologia / Kimika / Matematika / Pedagogia.

b) Duten erabilpen-eremu sozialagatik euskaraz jakitea bereziki interesgarria izan daitezkeenak:

Informazio-zientzietako Fakultatea

Medikuntza Fakultatea

Erizaintza-eskola

32 (Beharrizanen Lantaldea, 1979: 47)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!