26.08.2013 Views

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2.3.2. 1979/80. ikasturterako proposatutako neurriak

515

V. Komunitate Zientifiko Euskaldunaren hedatzea

Beharrizanen Lantaldeak 1979/80. ikasturterako proposatutako neurrien

abiapuntuan bi txosten zeuden: batetik, lantaldeak berak prestatutako azterketa

euskararen egoera unibertsitatean zein zen azaltzen zuena eta bestetik Siadecok aurreko

urtean prestatutako txostena (Bases para un futuro plan de actuación en favor de la

normalización del uso del euskera, 1978). Siadecoren txostenaren arabera, 1976an

493.296 ikasle zeuden lehen hezkuntza (OHO) egiten eta beraien kalkuluen arabera,

1985ean 60.000 ikasle gehiago izango ziren. Ondorioz, oinarrizko hezkuntzari begira

irakasle asko behar zen. Horri gehitzen bazaio hezkuntza-elebitasunaren gainean Eusko

Kontseilu Nagusiak 1979ko apirilean ateratako dekretua 26 , ondorioa argi da: OHOrako

irakasle euskaldunak behar ziren. Ikastolak kenduta, beste eskola eta ikastetxe

pribatuetan irakasleria erdalduna nagusi zen. Premia larriko neurrien txostenaren

arabera, “Hemendik 1985era, hortaz, 4.509 irakasleren premian egon gaitezke euskara

eta euskaraz irakasteko” 27 . Horregatik guztiagatik Lantaldeak hurrengo ikasturterako

proposatutako neurri gehienak irakaskuntzaren berehalako beharrizan gorria asetzera

bideratuta zeuden. Hala, neurri gehienak irakasle eskoletarako izan ziren, OHOrako

irakasleak bertatik ateratzen zirelako, eta zenbait fakultatetarako, karrera batzuetatik

institutuko irakasleak irteten zirelako.

Irakasle Eskoletarako proposamenak 4 izan ziren. Lehena, Euskal Filologia

espezialitatea sortzea hiru Irakasle Eskoletan (Gasteizen oraindik ez zegoen), euskal

Filologia unibertsitateko Filologien baitako espezialitate izan gabe; eta bertako irakasgai

guztiak euskaraz ematea, gaztelania irakasgaia izan ezik, jakina. Neurri horrek ikasle

zein irakasleei eragiten zien. Hala, txostenean zehazten zen espezialitate hau egin nahi

zuten ikasleek euskara jakin beharko zutela. Irakasleei dagokionez, kontratazioak

gauzatu arte, soilik derrigorrezko irakasgaiak euskaraz ematea aurreikusten zen.

Lantaldearen bigarren proposamena euskara oinarrizko irakasgaia izatea zen

Euskal Filologiatik kanpoko espezialitateetan ere. Kontuan izan behar da, ordura arte

26 Eusko Kontseilu Nagusiren Aldizkari Ofiziala, 1979ko apirilaren 20ko Errege dekretua.

27 (Beharrizanen Lantaldea, 1979: 34)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!