26.08.2013 Views

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

201

III. Hizkuntza estandarraren bidean (1954-1968)

Azkenean L. Villasanteren proposamena, erakundearen urre-ezteiak ospatzea,

eta G. Arestirena, literatur euskararen batasunari buruz aritzea, biak Oñatin 1968ko

irailean uztartzea erabaki zen. Eta beraz, Oñatin jaialdi bat eta biltzar akademiko bat

egiteko deliberoa hartu zen, bata bestearen jarraian. Hasierako asmoa hori bazen ere,

diktadurak ospakizuna zein biltzarra mugatu eta baldintzatu zituen.

Oñati eta iraila aukeratzeko arrazoiak sinbolikoak eta aldi berean historikoak

ziren. 1918ko Oñatiko kongresuan eman zen Akademia sortzeko lehen pausu sendoa.

Beraz, Euskaltzaindiaren asmoa zen sorburu sinbolikora itzultzea eta erakundearen urre

ezteiak edo 50. urteurrena ospatzea. Oñatiko mende hasierako kongresua irailean izan

zenez, 1968koa ere irailean egitea aurreikusi zen 192 . Baina Gipuzkoan salbuespen

egoera ezarri zutenez, Akademiak Oñatiko alkatearekin batera, jaialdia eta biltzarra

elkarrengandik bereiztea adostu zuen 193 . Azkenean, jaialdia azaroan egin zen, eta

biltzarra urriaren lehenengo egunetan. J. M. Satrustegiren arabera alkateak proposatu

zion Akademiari biltzarra Oñatin egin beharrean Arantzazun egitea, frantziskotarren

egoitzan. Frantziskotarren baiezkoarekin, eta gobernuaren baimenarekin, azkenean

Euskaltzaleen VII. Biltzarra literatur euskararen batasuna lantzeko Arantzazun,

atzerapen apur batekin, urriaren 3tik 5era bitartean burutu zen 194 .

Tartean, J. M. Satrustegik jasota dakarrenez, Euskaltzaindiko kide batzuk (M.

Lekuona euskaltzainburua, K. Mitxelena eta J. M. Satrustegi) Espainiako Serra Estruchekin,

Ministerio de Educacion y Ciencia-ko funtzionarioarekin bildu ziren Euskal

Herrian Arantzazuko biltzarra baino lehen. Euskaltzainen harridurarako jatorri

katalaneko espainiar funtzionarioak euskararen batasun beharraz mintzatu zitzaien: “y

subrayó con énfasis la necesidad urgente de un idioma unificado para poder responder

con garantía a los retos de futuro” 195 . Dirudienez, bultzada honekin M. Lekuonak

prozesuarekin aurrera egiteko aukera ikusi zuen. Batasunaren gainean jarduteko

192

(Satrustegi, 1999b: 326)

193

“Gipuzkoak une honetan duan egoera ikusirik, il onen azkenengo aste osoan egiteko ziran billera

nagusiak eta jaialdiak alkarretarik banantzea pentsatu da: lehen partean literatura batasunari buruzko

billerak eta bigarren partean urre-ezteiak ospatzeko jaialdiak” (ikus Euskaltzaindiaren Batzar-agiria,

1968.8.30)

194

(Satrustegi, 1999b: 326)

195

(Satrustegi, 1999b: 326)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!