26.08.2013 Views

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

IV. Komunitate Zientifiko Euskalduna unibertsitatera bidean (1969-1978)

gaineko ideia mugatu horrekin nahiko goiz eten bazuten ere, zientzia eta teknologiaren

esparruan, etena askozaz ere beranduago egin zen, eta UEUren eta bertan parte hartzen

zuten pertsona eta taldeen kasuan argi ikus daiteke. Berez, aurreko ataletan ikusi denez,

1960etan eta are 1936 aurretik egin ziren saio eta lehen hurbilpen batzuk euskaraz

zientzia eta teknologia gai unibertsalak lantzeko, baina oso saio dibulgatibo eta

mugatuak izan ziren. 1970etan UEUren inguruan askoz dinamika sendoagoa hasi zen.

Hau da, UEUn euskaraz lantzen ziren Euskal Herriaren kultura, lurraldea edota

hizkuntzarekin zerikusirik ez zuten gaiak (adb. 1974ko Udako Ikastaroetan Jacinto

Iturbe Kimika kuantikoari buruz aritu zen, eta Jose Ramon Etxebarria Mekanika

teorikoaren gainean).

Noski, hizkuntzaren ideologia hertsiki lotuta zegoen unibertsitate proiektuarekin.

Hala, euskal unibertsitate (universidad vasca) baten alde zeudenak bai gerraurrean bai

gerraostean, unibertsitate proiektua zenbat eta gehiago lotu unibertsaltasunarekin eta

ezagutza abstraktuarekin orduan eta hizkuntza jarrera erdaltzaleagoa izaten zuten.

Zentzu honetan, UEUren ekarpena izan zen unibertsaltasunik galtzen ez zuen

euskarazko unibertsitate proiektua prestatzea eta Udako Ikastaroetan proiektuaren

egingarritasuna erakustea. Noski, ideia honen taxuketan berebiziko eragina izan zuten

garaiko zenbait zientzialari, ingeniari eta letretako euskaldunek, hala nola, Karlos

Santamariak (Matematika katedraduna), Txillardegik (ingeniaria), Jose Ramon

Etxebarriak (fisikaria), Jacinto Iturbek (kimikaria), Luis Mari Bandresek (ingeniaria) eta

beste hainbatek.

Amaitzeko, eta hausnarketa gisa planteatu nahi dugu UEUren garaiko lorpenen

eta UEUri buruzko historia lan batzuetan ematen den irudiaren arteko aldea. Izan ere,

Udako Ikastaroen berotan prestatutako UEUren hiru agiriak (hau da, 1975eko eta

1976ko Uztaritzekoak eta 1977ko Iruñekoak), UEUren 70eko hamarkadako kokapen

ideologikoa egiteko ezin ahantz badaitezke ere, hau da, ezkerrean eta abertzaletasun

bete betean, agiriok ez dira UEUren ekarria ulertzeko funtsezkoak. Hau da, UEUren

testugintzaren garrantzia ulertzeko, edota erakundeak zergatik erakarri zituen ehunka

eta azpimarratua] esan, eta ez guk asmatutako sasi-izkuntza zoro batez. Orra, nere ustez, bi baldintzak.”

(Azurmendi, 2007a: 84)

401

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!