26.08.2013 Views

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

Jakintza-arloa: Historia Komunitate zientifiko euskalduna - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

571

V. Komunitate Zientifiko Euskaldunaren hedatzea

zirelako. Baina oro har ez ziren adituak hizkuntza plangintzetan. Beraz plangintzak ez

zuen hausnarketa sakonik. Hala ere, egileek jakin zuten unibertsitateren euskalduntzeari

begira neurri praktiko eta zehatzak finkatzen. Halaber, plangintzak atzean ez zuen

proiektu oso sendorik. E. Barberá errektorea ez zen bereziki euskaltzalea, eta alde

horretatik euskarari ezin ziezaiokeen proiektu handirik eskaini, nahiz eta arauak

finkatutakoa betetzeko prest egon. Hori guztia gutxi balitz, unibertsitateko kideen atal

handi baten jarrera negatiboa edo axolagabea zen euskarari zegokionez. Horregatik,

plangintzaren sarreran unibertsitario guztiei deialdi bat egiten zitzaien unibertsitatea

euskalduntzea guztien ardura zela adieraziz, eta ez soilik euskaldunen arazoa edo

Euskara Batzordearena:

“Plangintza honek arrakasta izan nahi du, eta ez huts egin, eta horretarako, unibertsitari guztien

kontzientziari zalantza gabeko deialdi zabala egin behar zaio: arauen betetze hutsak

–derrigorrezkoa bada ere– ez du Unibertsitatea euskaldunduko, borondate-aitortze eta

–aldarrikatze berarizkorik ez badago. Harremanak euskaraz izateko aukera denez Euskararen

normalizazio bideetan oinarrizko helburua, Unibertsitateko kargu publikoek Euskara erabiltzeko

gai izan beharko lukete (Errektore, Errektoreordeak, Dekanoak, Dekanordeak, Zuzendari,

Zuzendariordeak, Sailburuak, Sailetako Idazkariak, etc.)” 175

Euskalduntze plangintza honek emaitza hobeak lortuko zituen, baldin eta a)

hasieratik baliabideak esleituta izan balitu (hori 1991. urtera arte, P. Salaburu

errektoreorde izan arte, ez zen gertatu 176 ), eta baldin eta b) plangintza amaitu orduko

(1994. urtean) bigarren plangintza batekin lotu izan balitz. Baina bigarren plangintza ez

zen 1999. urtera arte abiatu.

175 (UPV/EHU, 1990: 5)

176 Honakoa zioen errektoreorde berria zen Salaburuk 1990ko plangintzaren gainean: “... este plan carecía

de consignación presupuestaria y no había sido discutido con el Departamento de Educación. La Memoria

de Necesidades de 1991 aprobado por la Junta de Gobierno tampoco tenía en cuenta las necesidades

derivadas del plan, por lo que en el presupuesto de 1991 no había ninguna partida específica para el

desarrollo de la política lingüística en lo referente a la contratación de nuevo profesorado para impulsar

las líneas bilingües. (...) El nuevo equipo rectoral recientemente elegido consdera prioritaria una actuación

decidida en materia lingüística”. Hala Salaburuk txosten horretan aurkeztu zuen euskara planaren

aurrekontua (1.837 miloi pezeta 1992-1995. urte tarterako) (ikus 1991ko abenduan Salaburuk

aurkeztutako txostena, JMTA).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!