24.12.2013 Views

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Gizonezko bat zendu da

Arnegin, auto istripuan

ARNEGI ›55 urteko gizon bat hil zen herenegun

Arnegin (Nafarroa Beherea) izandako auto istripu

batean. Poliziaren arabera, bidetik atera zen

ibilgailua; gizonak ez zeraman gerrikoa jarrita.

Berriozaren (Nafarroa), 52 urteko andre bat larri

zauritu zen, motorra kamoi batek jota. Ondarroan

(Bizkaia), gazte bat atxilotu dute lapurtutako

moto batekin oinezko bat harrapatzea egotzita.

Gizarte zerbitzuak Araban

jasoko dituzte trebiñuarrek

TREBIÑU ›Argantzungo eta Trebiñuko udalek

akordio bat sinatu zuten atzo Arabako Foru Aldundiarekin,

bi herri horietako herritarrek gizarte

zerbitzuan Araban jasotzeko. Trebiñuko Konderrian

daude bi herriak. Javier de Andresek izenpetu

zuen ituna diputazioaren aldetik; bi herrietako

alkateak ere han ziren: Argantzungo Roberto

Ortiz eta Trebiñuko Inmaculada Ranedo.

22

pJaietan berdintasuna sustatuko

duten Bizkaiko herriak.Herri txikietan

berdintasuna sustatzeko asmotan

Bizkaiko Diputazioak,Eudel udalen

elkarteak eta Jaurlaritzak Berdinbidean

Bizkaia plana abiatu dute; 22

herrik hartu dute parte.Jaietan berdintasuna

sustatuko dute udal horiek.

100

pGidabaimena euskaraz aterata getxotarrek

jasoko duten laguntza.

Getxoko Udalak Gidabaimena euskaraz

kanpaina abiatu du,gazteek azterketak

euskaraz egin ditzaten.17 eta 23

urte arteko gazteei ehun euroko laguntza

emango die herriko etxeak.

Irudia qErmua

Espazio publikoari buruzko

Bilboko araudiari jarritako

helegitea atzera bota dute

Erredakzioa Bilbo

2012ko uztailaren 7a, larunbata berria 13

Euskal Herria ‹ Harian

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak atzera bota

du Bilboko espazio publikoari buruzko ordenantzaren aurka

jarritako helegitea. 2010eko irailean udalak araudia onartu

zuenean aurkeztu zuen errekurtsoa Kalea Guztiona Da kolektiboak,

testuan «debeku gehiegi» zeudelakoan, eta giza eskubideak

urra zitzaketelakoan.

Udalak atzo jakinarazi zuen epaitegiak ez dituela ontzat jo

helegitearen argudioak, «interpretazio doktrinarioz eta zentsura

ideologikoz» bustita daudelakoan. Hartara, ordenantza

zuzenbidearekin bat datorrela berretsi du, eta udalak halakorik

arautzeko eskumenak badituela baieztatu. Kalea Guztiona

Da taldeak datorren astean baloratuko du ebazpena.

Protesta egin zuten atzo Bilbon. BERRIA

AHTaren aurkako ekintza

bat zigortzea salatu dute

BILBO ›AHT abiadura handiko trenaren aurkako

mezua Bilboko tranbia batean pintatzeagatik, bi

gazteri 7.000 euroko isuna jarri izana salatu

zuen atzo AHT Gelditu! Elkarlanak, EuskoTrenen

Atxuriko geltokiaren aurrean egindako elkarretaratzean.

«Errepresioa» gaitzesteaz gain,

gogora ekarri zuten epaiketan ez zela «egiaztatu»

bi gazteak pintaketaren egileak direla.

j Laburrean

SAIHESBIDERAKO DIRUAREN ZAIN

Ermuko 2.000 bizilagun inguruk, udalaren babesarekin,

eserialdia egin zuten atzo arratsean,

N-634 errepidea moztuz, herriarentzat saihesbidea

eskatzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak 2010eko

amaieran esleitu zituen lanak, baina atzeratu egin

zituen iaz, dirurik ez zegoelakoan. Zigortzat hartu

du udalak (PSE), baita PPk ere, obrak abiatzeko

diru partida bat onar dadin eskatuko baitu Bizkaiko

Batzar Nagusietan. Egunean 32.000 ibilgailu

pasatzen dira Ermuko erdigunetik . M. DEL VALLE / ARP

2 Hilberriak

ESKELAK

(0034)943 30 40 30

eskelak@bidera.eu

PANTXIKA

IGARTUA

ARRUTI

Bergaran hil zen, 2012ko uztailaren 5ean, 98 urte zituela

Inork badu zerua irabazita, hori zeu zara.

Beti izango zara gure bihotzean.

Hileta elizkizunetara joandakoei eta samin-agurrak bidali

zenizkigutenoi eskerrik asko sendikoen izenean.

BERGARAN, 2012ko uztailaren 7an

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!