24.12.2013 Views

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Athleticek gogor salatu du Bielsak esandakoa,

22›› eta zalantzan dago karguan segiko duen edo ez

2012ko uztailaren 7a, larunbata berria 21

San Miguel eta Euskotren ligetako

23›› estropadak jokatuko dira gaur, Portugaleten

Txirrindularitza DFrantziako Tourra

Denbora gehiago galdu zuten

izen handiak ere izan ziren. Robert

Gesink (Rabobank) hiru minutu

eta erdira helmugaratu zen,

eta Ryder Hesjedal (Garmin), zazpira.

Atzoko arazoa soilik balute,

gaitz erdi. Baina ez: kolpeen ondorioz,

ezinean dabiltza bi ziklista

horiek. Erorikotik bizirik atera zirenen

artean bi faborito nagusiak

daude: Bradley Wiggins (Sky) eta

Cadel Evans (BMC). Zaku berean

sartzeko modukoak dira Vincenzo

Nibali (Liquigas), Andreas Kloden

(RadioShack), Denis Mentxov

(Katuxa) eta Samuel Sanchez

(Euskaltel-Euskadi). Azken

horrekin lan aparta egiten ari dira

talde laranjako kideak.

Saganen hirugarren garaipena

Harritzeko lana egiten ari da Sagan

ere. Beste behin, erakustaldia

emanda nagusitu zen, aspaldiko

esprintik onenean. Aise garaitu

zituen Andre Greipel (Lotto) eta

Matthew Goss (Greenedge). Mark

Cavendish (Sky) atzean gelditu

zen erorikoaren erruz, eta garaipenerako

aukera inoiz baino irekiago

zegoen. Greipelek ez zuen

kontrariorik izan aurreko bi egunetan,

baina atzo bai. Atzo Sagan

ahal guztiduna agertu zen, eta

Tourreko hirugarren garaipena

poltsikoratu zuen. Lottok eginiko

lan ona ezin izan zuen baliatu alemaniarrak,

eta Saganek ez zuen

aukera alferrik galdu. Abiadurako

esprint batean ere irabazten

badakiela erakutsi zuen.

Aste honetako etapa denetan

bezala, tarteko helmugako esprinta

izan zen atzo ere. Greipelek ez

du parte hartzen lehia horretan,

baina gainontzekoek bai. Bada,

Gossek irabazi zuen. Gero, ordea,

ez zuen espero zen mailarik eman.

Ezustea ematen David Zabriskie

(Garmin) ahalegindu zen, bi kilometro

falta zirela eraso bortitza jota.

Bazirudien zerbait gehiago lor

zezakeela, baina ez. Egunero bezala,

esprintean amaitu zen lehia,

eta elastiko berdea daraman eslovakiarrak

erregulartasuneko lidergoa

sendotu zuen.

Mendia gaur eta bihar

Orain arte protagonista izan direnek

eginkizun gutxi izango dute

gaur eta bihar, mendian sartuko

baita tropela. Atzo denbora galdu

zuten faboritoek askatasun

gehiago izango dute erasoa jotzeko,

eta etapak politak suerta daitezke.

Okerrik ezean, ziklisten kokapen

ona bermatuago egongo

da. Izan ere, bakoitza dagokion lekuan

egongo da. Alde horretatik,

Samuel Sanchez lasai egoteko

moduan dago, gutxiago igarriko

baitu taldekideen hutsunea.

Gaur 200 kilometro eskas osatuko

dituzte txirrindulariek, eta lehen

mailako mendate gogor batean

amaituko da etapa, La Planchen.

Pikutara nire ilusio guztia!

Nire txokotik

Mikel Astarloza

Euskaltel-Euskadiko txirrindularia

unduko ilusio guztiarekin

etorri nintzen

M nire zortzigarren Tourrera,

eta pikutara joan da. Lehen

asteko helburua erorikoak

saihestea zen, gaurko —atzoko—

etapan jarrita neukan mugarria,

orain mendia hasiko delako, baina

zoritxarrez lurrera joan naiz.

Sekulako erorikoa egon da, 70 kilometro

orduko abiaduran gindoazen,

eta tartean nik jo dut lurra.

Kalteak izugarriak izan dira:

nire inguruan oihuka ziklista

asko entzun ditut, eta nik neuk

G Erreakzioak

Peter Sagan

Liquigas

«Ez nuen espero irabaztea.

Greipelen gurpila hartu dut eta

erasoa jotzeko unea erabaki.

Orain, indarrak gorde behar ditut,

Tourraren amaierara arte

irauteko. Maillot berdea lortzea

da helburu nagusia, eta egingo

ditut ahaleginak».

Samuel Sanchez

Euskaltel-Euskadi

«Eguna oso gaizki joan da. Erorikoak

ukituta utzi du taldea.

Faltako direnen hutsunea nabarituko

dugu. Gainontzeko faboritoen

galera ez zait axola; niretzat

nire taldekideak dira garrantzitsuenak».

Alejandro Valverde

Movistar

«Jendea erotuta dago. Batzuek

ez dute batere kontrolatzen eta

ez dute balazta zapaldu ere egiten.

Oso etapa arriskutsua izan

da. 80 kilometro orduko abiaduran

erori naiz. Ikusi beharko

dugu lesioak larriak diren».

Frank Schelck

RadioShack

«Hankan, ukondoan eta tripa

aldean min handia dut. Arnasa

ere ezin dut lasai hartu. Baina ez

daukat hautsirik, eta eskerrak.

Aurtengo Tourra ez da ona inorentzat.

Konfiantzaz nengoen,

zerbait handia egiteko itxaropentsu,

baina alferrik».

ukalondoan hartu dut min. Besoa

atzera begira neukan, medikuak

ongi jarri dit eta lasaitua

hartu dut, mina gutxitu delako.

Errepidetik anbulantziara eraman

naute, ortik erietxera eta

han artatu naute. Ikusi dute hezurra

ez dagoela hautsita, baina

besoa puztuta zegoen, eta beharrezko

probak hurrengo egunetan

egingo dizkidate. Orduan erabakiko

dugu ebakuntza egingo

didaten edo ez.

Inoiz ez da polita lasterketa bat

horrela uztea, eta niri obsesio baikorra

sortarazten didan Tourretik

hala alde egitea penagarria

da. Amorru handia daukat barruan.

Konbentzituta nengoen

aurtengoa nire Tourra zela, hainbeste

eman diodan txirrindularitzak

zerbait bueltatuko zidala

uste bainuen, baina ez. Nik eskainitako

esfortzuaren ordaina besoa

haustea izan da. Aurrera begiratzea

tokatzen da orain.

Peter Sagan, atzo, garaipena ospatzen. YORICK JANSENS / EFE

G Gaurko etapa

Irabazlea

AE F. Cancellara (RNT)

1 Peter Sagan (LIQ)

2 M. Cavendish (SKY)

3 Peter Sagan (LIQ

Liderra

F. Cancellara

F. Cancellara

F. Cancellara

F. Cancellara

Buruan argi daukat nire helburua

urte bete atzeratuko dela, dagoeneko

buruan baitaukat

2013ko Tourra. Tristea da, baina

halaxe da. Beste lasterketa batean

gertatu izan balitzait gaitzerdi,

baina Tourrean... Pikutara

joan da nire ilusio guztia!

Bat nahikoa ez, eta bi izan gara

gainera erretiratu garenak.

Amets Txurrukak ere ez du zorte

handirik izan. Horrez gain, medikuak

esan dit erietxean nire beste

taldekide bat bazebilela, ohiu

egin dut eta Gorka Verdugok

erantzun dit. Niregana etorri da

eta hark ere ebaki latza egin du

hankak. Ez dakigu nafarrak jarraituko

duen edo ez, baina Euskalteleko

bi etxera goaz behintzat.

Zalantzarik gabe, taldea hankamotz

geratu da, galera handiak

izan baititu. Taldearen herena

galtzea larria da, eta guk animoak

emango dizkiegu.

7. Tomblaine- La planche des Belles Filles 199 km

etapa

Grosse Pierre 956m

3 (3,1 km / %6,4)

7

La Planche des Belles Filles 1035m

1 (5,9 km / %8,5)

Irabazlea

4 Andre Greipel (LTB)

5 Andre Greipel (LTB)

6 Peter Sagan (LIQ)

Mont du Fouerche 633m

3 (3,1 km / %6,4)

Liderra

F. Cancellara

F. Cancellara

F. Cancellara

2 Sailkapenak

SEIGARREN ETAPA

1.Peter Sagan (Liquigas) 4.37.00

2.Andre Greipel (Lotto)

d.b.

3.Matthew Goss (Greenedge) d.b.

4.Kenny Van Hummel (Vacansoleil) d.b.

5.Juan Jose Haedo (Saxo Bank) d.b.

6.Greg Henderson (Lotto)

d.b.

7.Alessandro Petacchi (Lampre) d.b.

8.Luca Paolini (Katuxa)

d.b.

9.Daryl Impey (Greenedge) d.b.

10.Brett Lancaster (Greenedge) 4ra

11.Sebastien Hinault (Ag2r) d.b.

12.Roy Curvers (Ag2r)

d.b.

13.Julien Simon (Sojasun)

d.b.

14.Cadel Evans (BMC)

d.b.

15.Bernhar Eisel (BMC)

d.b.

16.Vincenzo Nibali (Liquigas) d.b.

19.Samuel Sanchez (Euskaltel) d.b.

22. Ruben Perez (Euskaltel) d.b.

31.Egoi Martinez (Euskaltel) d.b.

35.Gorka Izagirre (Euskaltel) d.b.

45. Jorge Azanza (Euskaltel) d.b.

NAGUSIA

1.Fabian Cancellara (RadioS.) 29.22.36

2. Bradley Wiggins (Sky) 7ra

3. Sylvain Chavanel (Omega) d.b.

4. Tejay Van Garderen (BMC) 10era

5. Denis Mentxov (Katuxa) 13ra

7. Cadel Evans (BMC) 17ra

8. Peter Sagan (Liquigas) 23ra

9. Andreas Kloeden (RadioS.) 19ra

10. Maxime Monfort (RadioShack) 22ra

11. Rein Taaramae (Cofidis) d.b.

12. Marco Marcato (Vacansoleil) 23ra

13. Vladimir Musev (Katuxa) 24ra

14. Haimar Zubeldia (RadioS.) 24ra

20. Samuel Sanchez (Euskaltel) 40ra

25. Egoi Martinez (Euskaltel) 1.30era

35. Gorka Izagirre (Euskaltel) 2.40ra

63. Ruben Perez (Euskaltel) 7.02ra

70. Jorge Azanza 8.28ra

ERREGULARTASUNA

1. Peter Sagan (Liquigas) 209 puntu

2. Matthew Goss (Greenedge) 178pt.

3. Andre Greipel (Lotto) 167 pt.

4. Mark Cavendish (Sky) 129 pt.

MENDIKOA

1. Michael Morkov (Saxo Bank) 9 puntu

2. Ivan Basso (Liquigas) 2 pt.

3. Peter Sagan (Liquigas) 2 pt.

GAZTEAK

1. Tejay Van Garderen (BMC) 29.22.46

2. Peter Sagan (Liquigas) 9ra

3. Rein Taaramae (Cofidis) 12ra

TALDEKAKOA

1. Sky 88.08.22

2. RadioShack 4ra

3. BMC 6ra

4. Omega 13ra

5. Liquigas 29ra

6. Katuxa 38ra

7. Vacansoleil 50era

8. Euskaltel-Euskadi 1.51ra

9. Cofidis 2.23ra

10. Greenedge 2.26ra

Informazio gehiago bildu

@ nahi izanez gero, bisitatu

webgune hau:

http://berria.info/itzulia12

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!