24.12.2013 Views

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

16

mantangorri

BEDERATZi AiNGERU (VIII)

larunbata, 2012ko uztailaren 7a berria

...aurreko astetik dator

Testua: Karlos Linazasoro Marrazkiak: Maite Gurrutxaga

Ustelkeriaren sunda

J

arraian, bederatzi aingeruek txalo egin

dute hegalak ongi berotu artean. Mielek

txirinbuelta bat egin du mahaiaren gainean

eta beste mahaibururaino iritsi da. Haserre

dago oraindik:

-Zeruan lekurik ez behintzat! Zer kristo

uste dute ba gizaki babo horiek! Ongi esan zidan,

bai, Jainkoak: «Ustelkeriaren kiratsa leku guztietara

zabaldu da, Miel! Gaiztakeriaren sunda!».

-Hori esan al zizun, Miel? —Ezekielek.

-Hitz horiexekin! -Mielek.

-Eta zuk zer esan zenion, lagun? —Ezekielek.

-Arrazoi osoa zuela… Zer esan behar nion, ba?

—Mielek.

-Jakina, jakina… Arrazoi osoa du eta! —Ezekielek.

-Ez du ba osoa, ñooo! Lehengoan gaude berriz

ere, lagunok. Txiroen Jainkoa ez baita dirua! Eta

hori Jainkoak ere badaki! -Markelek.

-Horixe bera esan nion neronek Jainkoari, Markel,

berorika jakina, txiroen Jainkoa ez zela… Badakizu

zer erantzun eman zidan? Bazekiela, txiroek

behar zutela izan zeruko gizaki hautatu maite bakarrak,

beti esan zuen legez, baina sistemak egiten

zuela huts erro-errotik, neoliberalismoak…

—Mielek.

-Neoliberalismoak? Eta gure Jainko jaunak ba al

daki zer den neoliberalismoa? -Ezekielek, ahoan

gurutzea zuela.

-Jakingo ez du ba! Zer uste duzu, kerubin maitea,

Ahalguztidunak ez duela prentsarik irakurtzen,

ala? Munduan diren egunkari guztiak! —Mielek.

-Jakina, poliglota delako! —Arielek, miresmenez.

-Eta zer da Jainkoarentzat neoliberalismoa,

Miel? Azaldu zizun? —Ezekielek, irrikaz.

-Ez zidan azaldu, ez, baina ez zela gizabidezkoa

bai esan zidan, eta ipurditik aldatu behar zela

dena, tabula rasa egin, guzti-guztia berriro goitik

behera eraiki… Hara diruaren kirats zikinak zer

ekarri digun! —Mielek.

-Txin-txin, txin-txin, diruaren hotsa, haretxek

ematen dit, maitea, biyotzian poza… Ez al dio horrela

hemen asko kantatzen den herri-doinuak?

Zertaz harritzen gara orduan? Diruari beti eta leku

orotan egin zaio dantza eta gorazarre! —Manuelek,

kantari.

-Eta beste hau, e, Manuel? Gogoratuko zara: «Tres cosas

hay en la vida: salud, dinero y amor. El que tenga las tres cosas,

que le dé gracias a Dios». Oso pollita da —Gabirelek, txistuka.

-Hor behintzat hiru gauza aipatzen dira! —Mielek.

-Bai, Miel. Baina osasunik eta maitasunik ez duenak, zeri heltzen dio? Diruari!

—Gabirelek.

-Eta zertarako dirua osasunik eta maitasunik gabe, Gabirel? —Mielek.

-Ezertarako ez, jakina… Baina orain jendeak galderak alderantziz egiten

ditu: zertarako osasuna dirurik gabe? Zertarako maitasuna dirurik gabe? Ba,

bizitzeko, gizonak! Bizitzeko! -Gabirelek.

...hurrengo astean jarraituko du

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!