24.12.2013 Views

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2012ko uztailaren 7a, larunbata berria 9

Euskal Herria ‹ Harian

Astorkizaga

atxilotu dute,

«herri harresia»

hautsita

Lau urteko zigorra betetzeko espetxeratze

agindua zuen gaztea epaitegian kateatu da;

atxiloketa saihesten saiatu dira herritarrak

Bilbotarra Basauriko espetxera eraman ez

zezaten, ondoko errepidea moztu dute

Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo

Espainiako Auzitegi Nazionalak

ezarritako lau urteko espetxe zigorra

betetzeko, bilatze eta atxilotze

agindua zuen Gaizka Astorkizaga

gazte bilbotarrak ekainaren

26tik. Atzo iluntzean atxilotu

zuen Ertzaintzak, baina kostata.

Ehundik gora herritarrek sortutako

«herri harresia» gainditu behar

izan zuten ertzainek Bilboko

epaitegian kateatu zen gaztea

eramateko. Liskarrak eragin zituen

espetxeratzeak, eta gutxienez

beste sei lagunen atxiloketa.

21:00ak jota zirela hartu zuten

atxilo Astorkizaga, aurrez, gaztearen

espetxeratze agindua salatzeko

250 bat lagunek manifestazioa

egina zutela. Protesta ere ez

zen ohikoa izan. San Inazio auzoan

errepresioaren eta polizien jazarpenaren

aurka zein eskubide

zibil eta politikoen defentsan sortutako

Ezpam! mugimenduak antolatuta

«manifest-akzioa» egin

zuten, Estatuaren terroreari horma

jarri! lelopean. Herritarren

aurkako erasoen aurrean «alarma»

piztu beharra dagoela-eta, sirena

hotsekin egin zuten protesta.

Eraso horiek eragozteko premia

irudikatzeko, «herri harresia»

osatuta egin zuten ibilbidea.

Elastiko laranjaz jantzita, horma

lerroak irudikatu zituzten soka

bati lotu, eta errepidearen alde

batetik besterainoko lerroak osatuta.

Arriaga plazatik abiatutako

Espetxeratuaz gain,

beste sei lagun atxilotu

dituzte Galdakao eta

Bilboko protestetan

Gaztea eramateko

unean liskarrak izan

dira ertzainen eta

herritarren artean

protesta epaitegiaren parera iritsi

zenerako, ertzainek zainduta

zegoen eraikina. Baita inguruan

dauden gainerako epaitegi eta auzitegiak

ere. EAEko Auzitegi Nagusiaren

aurreko plazan amaitzekotan

zen manifestazioa, baina

itxita zuen Ertzaintzak. Ezin zutela

hara sartu esan zien protestariei.

Alboan amaitu zuten ekimena,

baina protestari asko ez ziren

handik mugitu.

Bilboko epaitegiaren atarian kateatu zen gaztea atxilo hartu zuten unean. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

Galdakaon errepidea moztu zuten. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS

Bost minutu geroago, dei bat

jaso zuten bertako kide batzuek:

«Gaizka epaitegian kateatuta dagoela

abisatu digute; Buenos Aires

kalean dago». Korrika joan ziren

dozenaka lagun epaitegi aldera.

Ertzainak, furgoneta eta

autoetan. Epaitegiko barroteetara

katez lotua zegoen gaztea, eta

jende uholdeak inguratu zuen

animo oihu ozenekin.

Ertzainek bultzaka lekua egin,

gaztea inguratu eta kateak moztu

zizkioten, atxilo hartzeko. Minutu

luzetan egon zen jendea beregana

hurbildu nahian, txistuka

eta oihuka. Gaztea, muxuak banatu,

ukabila altxatu, eta babesa

eskertzeko keinuak egiten.

Ertzainek gaztea autora eramateko

orduan izan ziren tentsio

une eta kolperik gogorrenak. Herritarrak

erdian jarri, eta atxilotua

eraman ez zezaten saiatu ziren.

Ertzainek borra eta kolpeen

bidez kendu zituzten horiek erditik.

Kosta zitzaien, hala ere, pare

bat metroko bide hori egitea.

Bultzada, kolpe, oihu eta liskar

artean eraman zuten hunkituta

zegoen Astorkizaga. Ertzaintzak

bertaratutakoen aurka egiten jarraitu

zuen, eta beste bi pertsona

gutxienez atxilotu zituen.

Galdakaon, beste lau lagun

atxilotu zituen Ertzaintzak. Astorkizaga

Basauriko espetxera

eraman ez zezaten, Bilbotik Galdakaorako

errepidea moztu egin

zuten zenbait pertsonek, Aperribai

parean. Errepidera olioa bota,

eta zirkulazio handia duen bidea

erabat moztu zuten.

Agustin Figal eta Jordi Grau presoak aske geratu dira

Herrira mugimenduak

jakinarazi duenez, Peio

Irigoien beskoiztarra

ere aske geratuko da

uztailaren 10an

Erredakzioa Donostia

Agustin Figal Arranz santurtziarra

eta Jordi Grau Año enkarterriarra

aske geratu dira, eta atzo

ziren herrira iristekoak. Figal

konfinatua eduki dute ia hiru astez

Briennel le Chateau herrian

(Frantzia), Espainiak haren aurkako

prozedura bat abiatu zuela

argudiatuta.

Joan den ekainaren 19an atera

zuten Clairvaux-eko espetxetik

(Frantzia), kondena betea zuelako.

Konfinatua izan den bitartean,

egunean lau aldiz bertako polizia-etxean

sinatzeko neurria ere

ezarri zioten. Presondegitik atera

eta biharamunean, Santurtzin elkarretaratzea

egin zuen Herrira!

mugimenduak Agus Herrira! lelopean.

Atzo eguerdian Espainiaratu

zuten Paristik, hegazkinez.

Madrilera eraman zuten, baina

Espainiak azkenean haren aurkako

neurririk hartu ez duenez,

libre geratu da. Hala ere, ezin

izango du frantziar Estatura itzuli.

2002ko azaroaren 5ean atxilotu

zuen santurtziarra Frantziako

poliziak, Agenen (Frantzia), Fernando

Bert Arretxea elgoibartarrarekin

batera. Azken hau

2006ko abenduan Espainiaratu

zuten, eta 2008an irten zen espetxetik,

12.000 euroko bermea ordainduta.

Figal, berriz, 2005eko

azaroan kondenatu zuten 5 urtera.

2008ko otsailean, ordea, 10 urtera

igo zioten zigorra, ETAko

kide izatea leporatuta.

Grau kalera, bermepean

Jordi Grau Año enkarterriarra

baldintzapean irten da kalera,

6.000 euroko bermea ordaindu ostean.

2011ko urtarrilaren 26an

atxilotu zuen Ertzaintzak, Karrantzan

(Bizkaia). Auzitegi Nazionalarekin

elkarlanean egin zuten

operazioa, eta bi etxe miatu zituzten.

2006an Artzentalesko

BBKren egoitza bati eraso izana

leporatu zioten Grauri. Hiru egun

inkomunikaturik egon ondoren,

Soto del Realeko espetxera (Espainia)

bidali zuen Fernando Andreuk,

Auzitegi Nazionaleko

epaileak.

Irigoien, uztailaren 10ean aske

Bestalde, Herrira mugimenduak

iragarri duenez, Peio Irigoien preso

beskoiztarra libre geratuko da

datorren uztailaren 10ean.

2010eko martxoan atxilotu zuten

Mattin Olzomendirekin batera,

eta 2011ko uztailean epaitu zituzten

biak. Irigoien 4 urtera eta Olzomendi

5era zigortu zituen Parisko

Auzitegi Korrekzionalak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!