24.12.2013 Views

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2012ko uztailaren 7a, larunbata berria 17

Mundua ‹ Harian

Milizien itzalpean

egingo dituzte

legebiltzarrerako

bozak Libian

NBEk esan du 43 urtean

lehen aldiz egingo

dituztela «boz libreak,

baina AIk dio handia

dela milizien indarra

Nekane Zinkunegi

Muammar Gaddafi agintetik

kanporatu, eta iazko urriaren

23an NTC Trantsiziorako Kontseilu

Nazionaleko buru Mustafa

Abdul-Jalilek herrialdea aske

zela aldarrikatu osteko lehen

hauteskundeak egingo dituzte

gaur Libian. Ian Martin NBE Nazio

Batuen Erakundeak Libiara

bidalitako misioaren buruak nabarmendu

du 43 urte igaro eta

gero egingo diren «lehen hauteskunde

libreak» direla. Baina herrialdeko

zati handi bat milizien

kontrolpean dago oraindik, eta

milaka herritar bahituta dituzte

AI Amnesty International erakundearen

esanetan. Miliziei aurre

egiteko «gaitasunik eta borondaterik

ez agertzea» leporatu dio

AIk NTCri. Ondorioz, Gaddafiren

aginteak iraundako lau hamarkadetan

gertatu bezala, eskubide

urraketak berriz errepikatzeko

arriskua ikusten du.

Kontseilu Nazional Nagusia

—legebiltzarra— osatuko duten

200 kideak hautatu beharko dituzte

gaur herritarrek. Ondoren,

Konstituzio berri bat idatziko

duen Konstituzio Batzordea, aukeratuko

dutela adierazi du NTCko

bozeramaile Salem Darhubek.

Data zehatzaren berri eman ez

arren, bozak lau hilabete barru

izango direla aurreratu du .

2.501 hautagai independente

eta 142 alderditako beste 1.206

lehiatuko dira, horien artean

600dik gora dira emakumezkoak.

Parlamentuan jokoan dauden

aulkietatik 120 izango dira hautagai

independenteentzat, eta gainerako

80ak alderdietako ordezkariei

dagozkie.

NBEk adierazi du Libia demokraziara

egiten ari den bidea zuzena

dela, eta gaur egingo dituzten

hauteskundeak babestu ditu.

Ban Ki-moon erakundeko idazkari

nagusiaren arabera, herritarrek

lau hamarkadatan zehar

«ukatua izan duten eskubideaz

baliatzeko aukera» dute gaur.

NBE «harro» dagoela adierazi du ,

«Libia independentearen jaiotza

bultzatzen lagundu» izanagatik.

Bestalde, «estatu erabat libre eta

demokratikoa» lortzeko, Libiari

laguntzeko konpromisoa berretsi

du. Libiako misioaren buru Martinek,

berriz, «hauteskunde baketsuak

eta arrakastatsuak» izango

direla aurreikusten du. Bozka

emateko ia hiru milioi herritar

daude erregistratuak.

Armatutako miliziak

Nazioartetik gaur egingo diren

hauteskundeek Libia demokraziara

gerturatuko dutela esaten

den arren, Gaddafiren diktaduraren

aurka altxatu ziren miliziek

oraindik ez dituzte armak utzi eta

ez dute euren tropen kontrola Libiako

behin-behineko gobernuko

Legebiltzarrerako bozetako alderdien propaganda kartelak, atzo, Tripolin. AMEL PAIN / EFE

agintarien esku uzteko asmorik

agertu. Hauteskunde egunean zehar

ere, agintariek ez dute baztertzen

miliziek erasoak egitea. Hargatik,

biderkatu egin dute segurtasun

indarren presentzia.

Gaddafi agintetik bota zutenean,

miliziak izan ziren ordena publikoa

bermatzeko eta diktadura

amaitu izanak utzitako hutsunea

betetzeko gaitasuna izan zuten

bakarrak, eta orduztik miliziek

hainbat herri kontrolpean dituztela

salatu du AIk, eta ez daudela

indar horri muzin egiteko prest.

Erakundeak egindako txosten

baten arabera, Gaddafiren aldeko

4.000 lagun inguru legez kanpoko

atxilo eremuetan bahituta dituzte

horiek. Atxiloketa bidegabeek,

tortura kasuek zein hilketek ez

dute etenik AIren arabera. Bestalde,

erakundeak salatu du,

maiatzean onartutako lege batek

egindako ekintza militarren eta

zibilen aurrean immunitate judiziala

onartzen diela miliziei.

Tauerga hiriko 30.000 biztanle

ere beren etxeak uztera behartu

dituztela dio erakundeak, eta

gaur egun errefuxiatu modura

sakabanatuta bizitzera behartuta

daudela.

Sabotajea, aurretik

Testuinguru horretan hauteskundeak

egitearekin ados ez dauden

herritarrek manifestazioak

eta protestak egin dituzte. Besteak

beste, bi petrolio portu itxi zituzten

herenegun. Gaur erabakiko

diren Kontseilu Nazional Nagusiko

200 aulkien banaketa

«orekatuagoa» eskatzeko ari dira

protestan.

Libia leinuka antolatuta dago

eta leinu horiek, hiru lurraldetan

banatuta zeuden lehen. Tripolitania,

Zirenaika eta Fezzan lurraldeetan,

hain justu. Legebiltzarreko

200 aulkien erdia, Tripolitaniako

eremuari dagokio. Gainerako

100 aulkietatik 60 dira Zirenaika

eskualdeari dagozkionak eta geratzen

diren 40ak, Fezzan eremuarenak.

Libiako zenbait tribu

eta herritar hauteskundeak halako

baldintzetan egitearen aurka

egin dute. Kexu dira Libiako hiru

eskualdeek ordezkaritza bera

eduki beharrean biztanleen araberakoa

dutelako, eta horrek Tripolitaniarentzako

onura dakarrelako.

Joan den martxoan, hain

justu, tokiko milaka ordezkarik

aldarrikatu zuten hiru estatutan

banatutako Libia federala.

Hauteskunde eguna indarkeria

zantzuekin iritsi da Libiara.

Hautestontziak zeramatzan helikoptero

bati eraso egin zioten

atzo Bengazi hegoaldeko Haouari

eskualdetik pasatzen ari zela. Barruan

zihoan Hauteskunde Batzordeko

funtzionarioa hil egin

zen. Bengaziko erietxeari ere tiroz

eraso zioten, hildakorik izan

ez zen arren.

Bestalde, legebiltzarraren banaketagatik

protesta egiteko ostegunean,

Libiako Ajdabiya hirian,

bozetarako materiala gordeta

zegoen biltegiari su eman

zioten. Al-Abar Hauteskunde Batzordeko

presidenteak, Libiako

Barne Ministerioari egotzi dio

errua, segurtasun ezagatik.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!