24.12.2013 Views

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

erria larunbata, 2012ko uztailaren 7a

mantangorri

5

LARGABISTA ETA

MARIMOTOTS

Natura

• Mendia ala hondartza:

zein duzu gustukoagoa?

MARIKALANBRE ETA

AMONA TXINPARTA

Zientzia

• Mezu ezkutuen misterio

guztia, ekaineko proban!

MARTINBER ETA LAGUN

Kultura

• San Joan bezperako suaren

argazkiak ikusi nahi ditugu!

PIRRITX ETA

PORROTX

Sukaldaritza

• Hilabete honetan, arrozez

betetako tomatea!

PUPU

ETA LORE

Osasuna eta heziketa

• Irribarrearekin batera,

erakutsi hortzak!

ASTE HONETAN

Elkartasuna

ANE PIRATA ETA PATAKON

www.irrienlagunak.com

• Busti zaitez kanpainarekin bat egin du Irrien Lagunak Elkartasun Taldeak

Udan ere elkartasunez

bustitzeko jarduerak

Bihar esklerosi

anizkoitza dutenekin

bat egingo duten

modu berean, uda

honetan elkartasunak

ez du oporrik Irrien

Lagunentzat, eta

hainbat jarduera

babestuko dituzte

U

da

Patakon pirata. Elkartasuna eta umore ona lau haizeetara zabalduko du

uda honetan ere Patakonek, behar dutenei lagunduz .

atsedenerako sasoia

den arren, bada oporrik

merezi ez duen hainbat

kontu. Elkartasuna da horietako

bat, gehien behar

dutenen aldeko jarduerak

eta aldarriak hainbat kasutan

ezinbestekoak baitira urte osoan,

aurrera egin ahal izateko.

Horrela, Irrien Lagunak Elkartasun

Taldeak hainbat jardueratan

parte hartuko du uda honetan

ere, Ane Pirata eta Patakonekin

batera. Elkartasun jardueretan

buru-belarri aritzen dira Irrien Laguneko

bi pertsonaia horiek.

Bihar, esaterako, esklerosi anizkoitza

dutenen aldeko Busti zaitez

kanpainarekin bat egiteko aukera

izango da Euskal Herriko hondartzetan

eta igerilekuetan.

Gaixotasun sendaezin hori dutenen

egoera gizarteratzea eta

Elkartasuna

BUSTI ZAITEZ JARDUERA

· Noiz: Bihar.

· Non: Euskal Herriko hondartzetan

eta igerilekuetan.

· Irrien Lagunak: Donostian,

Kontxako hondartzan,

12:00etan.

· Antolatzailea: Eugenia Epalza

Esklerosi Anizkoitza Euskal

Fundazioa.

· Informazioa: www.mojate.net

eta (0034) 943-80 01 85.

gaiarekiko sentsibilizazioa zabaltzea

da asmoa, eta lan horretan

bidelagun izango dute Irrien Lagunak

Elkartasun Taldea. Zehazki,

Donostiako Kontxa hondartzan

izango da Patakon, esklerosi anizkoitza

dutenen aldeko lagunekin

batera, bustitzeko prest.

Ez da Elkartasun Taldearen

udako jarduera bakarra izango.

Beste bat aipatzearren, uztailaren

20, 21 eta 22an Donostian, Zarautzen

eta Zumaian (Gipuzkoa)

izango dira. Sahararen egoera salatzeko

hondartzetan egingo den

jardueran ariko dira gure lagunak,

Saharako haurrekin batera .

Udako Antzerki Eguna, Usurbilen

D

atorren larunbatean, uztailaren 14an, Udako Antzerki Eguna

izango da Usurbilen, Gipuzkoan, eta hainbat ekitaldi izango dira

egitarauaren barruan. Irrien Lagunak klubak, zehazki, hiru ekimenetan

hartuko du parte. Batetik, 09:30ean, Usurbilgo kaskoan

dugun natura ezagutzeko aukera izango da, Largabistarekin.

12:00etan, Eguzkiaren bidaia antzezlana ikusi ahal izango da, eta, azkenik,

17:30ean, Naturbira antzeztua ikuskizuna egingo dute.

Ikasturteko probak osatzeko garaia

i

rria

Telebistak uztailean bideo gehiago emango baditu ere,

www.irrienlagunak.com webgunean hilero agertzen diren probek

atsedena hartuko dute uztailean eta abuztuan. Horrela, ikasturtean

osatu gabe utzitako probak egiteko edo amaitzeko hilabete

aproposak dira uztaila eta abuztua. Hartara, irailean Gernikan (Bizkaia)

izango den Irrien Lagunak klubaren Egunean sari bereziak jaso

ahal izango dituzte webgunearen erabiltzailerik finenek.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!