24.12.2013 Views

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Hizpideak

Adierazpen askatasuna

Mikel Lizarralde

mlizarralde@berria.info

arritu eta haserretu egingo ginateke

gauzak nola egiten diren jakin-

H

go ez bagenu. Haserretzekoa baita

sortzaile bati mugak jarri nahi izatea,

adierazpen askatasuna ukatzea eta

zentsura de facto ezartzea. Haserretzen

gara sortzaileei mehatxuka atzera

egiteko exijitzen zaienean, baina harritu?

Historia, aspaldikoa eta atzo bertakoa,

zentsura kasu agerikoz josia

dago, eta ez da oso atzera egin behar

Euskal Herrian bertan moralaren

edota zuzentasun politikoaren izenean

halakoak gutxi ez direla izan ikusteko.

Khuruts Begoñaren obra saritu bat,

adibidez, Bilboko Rekalde aretotik

kendu zuten duela lau urte.

Hori dela eta, harritu ez gara harritzen

Zinez ekoiztetxeak aurrera eramandako

Barrura begiratzeko leihoak

filma jasaten ari den jazarpenaren

aurrean. Errealitatea errealitate eta

egia ugariz osatua dagoela ukatzen

dutenek beren egia besterik ez dutelako

nahi, eta besteenak ez duelako

balio. Eta film honen kasuan, beren

egia kontatzea galarazi nahi diete zinemagile

nahiz protagonistei.

Hitz beste

Anjel Lertxundi

2012ko uztailaren 7a, larunbata berria 5

Iritzia ‹ Harian

Protagonista

oan zen larunbat gauean ETB2k Paul Verhoeven-en

J Zwartboek (Liburu beltza) filma eman zuen. Gustura

jarri nintzen ikusten. Ozta-ozta iraun nuen bukaera

arte. Kulpa ez zen, ordea, pelikularena. Gaur gauean,

kate berak Fernando Meirelles-en The Constant Gardener

(Lorezain fidela) emango du. Ikusten hasiko naiz

gaur ere. Ez nuke telebista filma bukatu baino lehen

itzali nahi.

Joan zen larunbateko pelikulak ETBren logoa zeraman

pantailaren eskuin aldeko goi partean (ohitura

bihurtu dute errespetu falta dena). Ezker aldeko goi

partean, berriz, Conquistour programaren iragarpena

ikusten zen, nabarmen eta lotsagabe. Lantzean sarri,

Julian Iantziren irudia agertzen zen, keinukari eta erronkatsu,

iragarpenaren gainean, pelikulako protagonista

bihurtuta eta zine aretoan krispetak jan eta jan aritzen

den ikuslea bezain desatsegin.

Ea gaurkoan, pelikularekin batera, errespetua ere

oparitzen diguten.

r Adur

Larrepetit

Gari Udabe

Barbakoak eta

piknikak tresna

garrantzitsu

bilakatu dira

nahiko

indibidualista

den gizarte

batean jendea

elkartzeko

Barbakoa eta piknika

gun seinalatua da Ameriketako

Estatu Batuetako

E agendan uztailaren laugarrena.

1776an Britainia Handiarengandik

independentzia lortu zutenekoa

gogoan, jaieguna izaten da,

eta eguna oso hemengo estilora

pasatzen dute: barbakoak edo

piknikak eginez. Horixe izaten baita

lagun eta familiak elkartzen dituen

aitzakia zaporetsua.

Goizean goizetik has zaitezke

barbakoaren keak han eta hemen

ikusten, eta egiten ari diren hot

dog edo hanburgerrak usaintzen.

New Yorkeko hiriko parkeak jende

kuadrillaz beteta egoten dira. Etxe

atzealdean lorategia duenak hura

erabiltzen du, eta, bestela, beti geratzen

da kalea; espaloira mahaiak

eta aulkiak atera eta atariko

zuhaitzaren itzalean tertulia ederrean

egotea da kontua, tarteka

paseoan doan bizilagunari

«happy 4th of July» esanez.

Barbakoak eta piknikak tresna

garrantzitsu bilakatu dira nahiko

indibidualista den gizarte batean

jendea elkartzeko, familiak elkar

ikusteko. Eta denok dakigun bezala,

tripa betearekin mundua eta bizitza

beste kolore batekoak ikusten

dira.

Presidente hautagaiek ere beren

piknikak egin dituzte: Obamak

hiritartasun ziurtagiriak banatuz

etorkinei keinu berriak egin ondotik,

armadako beteranoekin eta

Etxe Zuriko hainbat langilerekin

egin zuen etxeko belazean. Romneyk,

berriz, bere familiako 30 kiderekin,

odol berekoak elkarrekin

egoteak duen garrantzia nabarmenduz.

Politikaren barbakoan

jarritakoari puntua hartzea tokatzen

zaie orain biei, erre gabe noski.

Independentziaren egunari

amaiera emateko, sakratuak bilakatu

diren su festak ikusi behar

dira. New Yorken, Hudson ibaian

botatzen dituzte suak. Ez da Donostiako

Kontxan ikustea bezala,

baina tira, New York da.

Hurrengo barbakoa eta piknikerako

gonbita dagoeneko jaso dut

Facebook bidez —oso bide erabilia

gonbidapenak egiteko—. Eguraldia

aldatu arte honek ez du etenik

izango.

u

Zuzendariari

BERRIAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400

karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta BERRIAk mozteko

eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria

adierazita: Berria, Martin Ugalde kultur parkea, 20140 Andoain. Eskutitzak

Internet bidez bidaltzeko: iritzia@berria.info.

Errepideetako bidesariak

eta Foru Aldundia

Badirudi Gipuzkoako Foru

Aldundiak bidesari bat jarri

nahi duela errepideetan.

Aitzakia zera da: dirurik ez

daukala haien mantentze eta

konpontze lanak egiteko. Esaten

du hori egiteko 130 milioi

behar dituztela, eta horiek

errepideen erabiltzaileek

ordaindu behar lituzketela.

Esaten ez duena zera da —

ahaztu zaiolako, edo ezkutatu

nahi duelako—: dagoeneko,

erregaien zerga dela eta, errepideetako

erabiltzaileei, eta

soil-soilik horiei, dirutza handia

kentzen dietela gasolindegi

batera joaten diren bakoitzean.

Ez du esaten ere zenbat

diru biltzen duen era horretara.

Hala ere, datu batzuek jakitea

izan dut: joan den urtean,

zerga berezien alorrean (erregaiak,

tabakoa, alkohola eta

abar) 460.461.972 euro jaso

zituen —hiru laurdenak erregaienak

balira, 290 milioi izango

lirateke—. Eta urte honetako

aurrekontuan, mugikortasun

eta bide egiturako

141.503.749 euro daude aurreikusita.

Gauzak horrela, zera

esango nuke:

1. Nora joaten da erregaien

bidez jasotako dirutza? Ez

ahaztu errepideetako erabiltzaileek

bakarrik ordaindutakoa

dela.

2. Beste gauzetan —hondartzetan

adibidez—, mantentze

lanak erabiltzaileek

ordaintzen al dituzte?

3. Zerga-biltzaile batentzat,

errazena izango da lehen bere

sarean erorita daudenei zerga

gehiago jartzea. Dirua behar

baduzue, saia zaitezte sare

horretan oraindik erori ez direnak

aurkitzen, egongo dira

eta.

Jose Migel Goenaga. Zarautz.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!