24.12.2013 Views

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2012ko uztailaren 7a, larunbata berria 43

Bizia ‹ Plaza

Sanferminak Iruñean D

Katxien

bidesaria

Nire lagunaren lagunak

dioenez...

Joxerra Senar

N

ire lagun batek dio Nafarroako

presidenteak triste

behar duela izan bi

presidenteordeak galdu dituenetik.

Iaz eurei ardura pasa eta erako

ileorde batekin peñen artean

parranda egin zuela bolo-bolo dabil

Iruñean. Batzuek zezen plazan

eguzkipean ikusi zuten, ganbak

banatuz eta espageti ogitartekoak

jaten. Beste batzuek La Unicako

mostradore atzean Barricadaren

No hay treguakantatuz ikusi

zuten. Lagunaren lagunak dioenez,

Madrildik paparazzi ezagun

bat etorri omen da egunotan Iruñera,

eta atzo Jarautako estolda

baten azpian atzeman zuten objektibo

handiko kamera batekin,

zelatan. Lehendakari bat parranda

egiten harrapatuz gero, argazki

horrek ez omen luke preziorik.

Nire lagunaren lagunaren lagun

batek dioenez, eskaintza

arraro bat jaso dute El Bronce peñan.

Peñakide izateko zerrenda

luzea omen da, baina bizar misteriotsu

bat zeraman morroi batek

berriki lanik gabe geratu dela eta,

peñaren kontuak eramateko

prest azaldu da. Proposamen berritzaileak

zituen: lehen egunean

katxi kalimotxoak doan eskaini

eta gero kanon bat ezartzea katxiaren

prezioan: Jarautatik pasatzen

den pertsonako, zentimo bat,

eta pixa erreka bakoitzeko, bost

zentimo, ken garbitzaileek garbitzen

duten edalontziko zentimo

bat. «Aberastuko gara. Hala ere,

Ansoleaga karrikan ba al da peñarik?».

Eta peñako kideek esan zioten

Ansolega karrikan Nafarroako

Kontuen Ganbera baino ez dagoela.

Dardarka jarri omen zen,

eta esan zuen katxien kanonak ez

duela zor gisa kontatzen. Peñakoei

surrealista iruditu zitzaien

erantzuna, baina batez ere peñen

izendapena aldatzea proposatu

zuenean «adiera modernoago» baten

ordez: Nasuvinsa, Vilsa,

Nilsa, Tracasa... Peñen federazioari

Korporaziojarri nahi zion!

Zutabe hau ixterako, nire lagunaren

lagunaren lagun batek deitu

dit eta esan dit borrokan topatu

dutela morroi hori beste batekin:

«Zugatik kanporatu ninduen Berak!».

«Eta ni zure alde egiteagatik

bota ninduen». Negar zotinka

omen zegoen Roberto izeneko

beste morroia: «Non dago nire

Phaetona?».

Andoni Armendariz eta Susana Nagore q Jota abeslariak

Duela hamasei urte entzun zen lehenengo aldiz Iruñeko Santo Domingo aldapan ‘No sabes

qué es emoción’jota, entzierroko korrikalariek sentitzen dutenari buruzko abestia.

«Akordeoiarekin lehenengo akordea jo,

eta kolpez isiltzen dira guztiak»

Lohizune Amatria Iruñea

Uztailaren 7an goiz esnatu eta

ahotsa findu ondoren, Santo Domingo

aldapara joaten da urtero

Susana Nagore. Han bere lagun

Andoni Armendarizekin elkartzen

da, entzierroko lehenengo

eta bigarren kantuen artean No

sabes qué es emoción jota jo eta

abesteko. La Jarana peñakoak

dira, eta horixe dute sanferminetako

unerik gogokoena: Armendarizen

akordeoiak eta Nagoreren

ahotsak Iruñea isilarazten

duten unea.

Noiz hasi zineten jota kantatzen?

Susana Nagore.Duela hamasei urte

hasi ginen jota hori kantatzen,

eta istorioa apustu batekin hasi

zen. Lagun bat zirikatzen hasi zitzaidan:

«Ezetz horra jaisteko

adorerik izan?». Eta nik erantzun

nion: «Ez dudala adorerik? Hara

noa».

Andoni Armendariz.Lehenengo urtean

Susanak bakarrik abesten

zuen, eta hurrengo urtean, sorbaldako

arazoekin hasi zenean,

niri deitu zidan.

Eta zergatik kantatzen duzue No sabes

qué es emoción jota?

S. N.Entzierroari eskainitako jota

bat da, gazteek senti dezaketen

horri eskainia. Korrika egiten dutenean

duten sentimendu hori

da. Korrikalariei buruzkoa delako

kantatzen dugu.

Zer sentitzen duzue jota hori kantatu

eta jotzean?

A. A.Ikaragarria da. Garai batean,

jota kantatzen dugun toki berean

egiten nuen korrika, eta, orain,

jota kantatu eta jende berarekin

elkartzen naiz. Korrikalariek duten

urduritasun eta beldur berdina

sentitzen dut. Emozio handia

da.

S.N.Nire kasuan ere, emozioa handia

da. Erabateko isiltasuna dago,

eta egin behar duten lasterketarengatik

duten urduritasuna

transmititzen dizute gazteek.

Ezin da azaldu hitzekin; han egon

behar duzu hori sentitzeko.

Hamasei urte daramatzue kantatzen.

Ezberdintasunik igarri duzue?

A. A.Lehen, nonahi uzten genuen

automobila, eta, orain, goraino

igotzen uzten digute. Hori da ezberdintasun

bakarra.

S.N.Santo Domingo ibilbidean beti

berberak egoten dira. Hamasei

urtean ez da asko aldatu. Nabaritu

dugu gero eta jende gehiago

jaisten dela jota entzutera. Gero,

korrika egiten duten tokira itzultzen

dira.

Zuekin batera kantatzen dute?

S.N. Ez. Erabateko isiltasuna

IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS

dago, goiko hesietatik beherainokoa.

A.A.Arraroa da uztailaren 7an jendea

isiltzea, baina errespetuz betea

da. Lehenengo kantua abesten

dute, eta gero jotarekin hasten

gara. Akordeoiarekin

G Motzean

pSanferminetako onena?

Peñak.

pSanferminetako txarrena?

Instituzioek herri giroari egindako

mozketa.

pDuela zenbat jotzen duzue

jota? 16 urte.

pNoiz jotzen duzue? Lehenengo

eta bigarren kantuen artean,

uztailaren 7an.

lehenengo akordea jo, eta kolpez

isiltzen dira guztiak.

Onartuko zenukete programa ofizialean

egotea?

S.N.Ez. Zerbait herrikoia izan da,

eta herrikoia izateak xarma berezia

ematen dio.

A.A. Guztiek badakite nola eta

non egiten den, eta joaten dira.

Programa ofizialean egongo

balitz, bat-batekotasuna galduko

luke.

2009. urtean, entzierroko kanta

euskaraz abestu zenuten.

S.N.Ekimena antolatu zuten korrikalariak

gurekin harremanetan

jarri ziren, eta laguntza eskatu

ziguten. Hitzak eman zizkidaten

eta behetik indarrez kantatu

genuen, jendeak euskarazkoa ere

entzun zezan. Urtero gorantz

doan kontua da.

A.A. 2009. urtean, Valentziako

batekin egon nintzen, eta aurrera

aterako ez zela esan zidan. Nik

erantzun nion: «Kanpokoek ohitura

errespetatu eta ikasten ez

baduzue, gutxienez isilik egon

eta euskaraz entzun behar

duzue». Hurrengo urtean hitzak

ikasi zituen, eta euskaraz abestu

zuen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!