24.12.2013 Views

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2012ko uztailaren 7a, larunbata berria 41

Sanferminak 2012

Jendetzak egin zuen bat atzo Udaletxe plazan. Besta giroa izan zen nagusi goizean goizetik. Ezin mugitu zegoen jendea plaza erdian. JESUS DIGES / EFE

Hasi da San Ferminen aroa

Txupinazoarekin batera, bestak eztanda

egin du Iruñean; Udaletxe plaza lepo bete da

sanferminetako lehendabiziko ekitaldian

Ikurrina handi bat eta presoen aldeko

pankartak zabaldu dituzte enparantzan

Edurne Elizondo Iruñea

Bestaren erresuman, San Ferminen

aroa hasi da. Hilaren 14a

bitarte, santu beltzarana izanen

da parrandaren errege. Eta iruindarrek,

bisitan etorri diren kanpotar

guztiekin batera, gogoz

gurtuko dute. Gogoz eginen dute

topa haren alde. Gogoz eginen

dute besta, gau eta egunez, gorputzak

aski dela erran arte.

Ohiturak ez zuen hutsik egin

atzo, sanferminen hasieran. Na-

Baiko zinegotzi Iñaki Cabasesi

egokitu zitzaion besten hasiera

iragarri zuen suziriari su ematea.

Urduritasunez ekin zion lanari,

txupinazoa lehertu baino lehen

onartu zuenez. «Iruindarrok eta

gurekin gozatzera etorri zareten

guztiok, gora San Fermin!», oihukatu

zuen herriko etxeko balkoitik,

eguerdian.

Txupinazoak lehertu zuen besta.

Plazan bat egin zuen jendeak

zapi gorria lepoan lotu eta Udaletxe

plazatik hiriko gainerako txokoetara

zabaldu zuen bestaren

zurrunbiloa. Musikak lagundu

zuen, urtero bezala, bestaren

oihartzuna karrikaz karrika barreiatzen.

Txistulariek, gaitariek

eta Pamplonesa bandako musikariek

hartu zituzten Alde Zaharreko

karrikak, txalo artean. Iruindarrak

bestarako gogoz ziren, eta

erruz gozatu zuten sanferminen

hasiera markatu zuen ekitaldiarekin.

Ofizialki atzo eguerdian hasi ziren

Iruñeko bestak, baina parrandak

aurretik ere hartu zituen hiriko

bazterrak. Iruñekoak ez ezik,

inguruko herrietakoak ere bai.

Eguna epel ernatu zen, baina jatekoak

eta edatekoak laster berotu

zituzten iruindarren eta bisitarien

barruak. Batzuenak, gehiegi,

txupinazoak eztanda egin aurretik

ere zutik eusteko arazorik

izan baitzuen batek baino gehiagok.

Udaletxe plazan ere zutik eustea

ez zen erraza atzo. Sumatu zen

ostiralarekin egin zuela bat San

Fermin egunaren bezperak, eta

horrek jendetza erakarri zuen

Iruñera. Inork ez zuen txupinazoa

galdu nahi. Herriko etxeko

plaza lepo beteta zegoen, suziria

lehertu baino ordubete lehenago.

Besta hasteko irrikan ziren iruindarrak.

Ikurrinak plazan

Bestarekin batera, aldarrikapenak

ere izan zuen tokirik atzoko

txupinazoan. Txapitelan hasitako

ikurrinaren aldeko kalejira

Udaletxe plazan amaitu zen.

11:35 aldera, ikurrina handi bat

eta bertze hainbat txiki sartu

ziren herriko etxeko plazara. Euskal

presoak Euskal Herrira ekartzearen

aldeko mezuak zituzten

pankartak eta puzgarriak ere

agertu ziren. Udaltzainek eta

foruzainek hartu zituzten Txapitela

inguruko bazterrak. Atzo,

hala ere, tirabirarik ez zen gertatu.

Lan esparruko aldarrikapenak

ere izan ziren protagonista atzo

Iruñean. Udaletxe plazan Inasako

langileen aldeko pankarta zabaldu

zuten. Irurtzungo lantegia ixtea

erabaki dute jabeek, eta 160tik

gora behargin kanporatzea, ondorioz.

Sanferminek, hala ere, krisia

alde batera uzteko aukera eskainiko

diete herritarrei. Hilaren 14a

bitarte, behintzat. Urtebete egon

dira zain iruindarrak hiriko besta

giroaz gozatzen hasteko, eta ez

diote aukera horri ihes egiten utzi

nahi.

Atzo ederki erakutsi zuten

hori. Urtebeteko besta gogoaren

iturria ireki zuen eguerdian Cabasesek

piztu zuen txupinazoak,

eta ixteko asmorik ez dute iruindarrek.

Bestak ez baitu etenik izanen

Iruñean, datozen egunotan.

San Ferminen aroa hasi da Nafarroako

hiriburuan. Santu beltzaranak

aginduko du datozen egunotan.

Bestak hartu baitu, erabat,

hiria.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!