24.12.2013 Views

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Epaitegiaren aurrean kateatu ostean, atxilotu

9›› eta espetxeratu egin dute Gaizka Astorkizaga

2012ko uztailaren 7a, larunbata berria 3

Administrazioan mozketa eginez 26.000 milioi

14›› euro aurrezteko plan bat onartu du Italiak

Euskara DKale erabileraren neurketa

EHUren Udako Ikastaroetan,

euskararen geroa aztergai

Azken Inkesta Soziolinguistikoa eta Hizkuntzen

Kale Erabileraren Neurketa iaz

egin zituzten, eta aurten aurkeztu dituzte

datuak, bai batenak, zein bestearenak.

Inkesta Soziolinguistikoaren Araba,

Bizkai eta Gipuzkoako datuak bakarrik

aurkeztu dituzte orain arte, baina laster

ezagutaraziko dituzte Lapurdiko, Nafarroa

Behereko, Zuberoko eta Nafarroako

datuak. Horiek denak eskuetan hartuta,

euskararen azken urteetako bilakaeraz

hitz egingo dute EHU Euskal Herriko

Unibertsitateko Udako Ikastaroetan.

Uztailaren 16an eta 17an egingo dituzte

saioak, Donostian. Ikerketek utzi dituzten

emaitzei buruzko irakurketak egingo

dituzte arloko adituek, euskararen etorkizuneko

erronkei buruz hausnartzeko.

Ikasle eleaniztunak hezteko,

ikertzen ari dira EHUn

EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien

fakultateko DREAM taldea ikerketa

garatzen ari da, ikasle eleanitzak hezteko

asmoz. Hizkuntza ezberdinetan

hiztunek dituzten baliabideak erabiliz,

hizkuntza berriak ikasteko prozesua

nola erraztu ikertzen ari dira. «Kontzientzia

metalinguistikoa» piztu nahi dute.

@ sarean

Hizkuntzen Kale Erabileraren VI. Neurketaren

laburpena Interneten jarri du

Soziolinguistika Klusterrak. Datu esanguratsuenekin

osatu duten laburpena

kontsultatzeko, helbide honetara jo

behar da:

phttp://www.soziolinguistika.org/eu/

ehkaleneurketa.

Gutxiengoak baino gutxiago

Kale neurketaren emaitzen aurkezpena, atzo, Donostian. JUAN CARLOS RUIZ / ARP

gusi izaten jarraitzen du hiriburu

guztietan: kaleko hizketaldien

%94,3 dira Iruñean, %92,2 Gasteizen,

%91,8 Bilbon eta %81,1 Donostian.

Ipar Euskal Herriko hiriburuen

datuak ez ditu jaso Soziolinguistika

Klusterrak, akats

tartea handiegia litzatekeelako.

Hego Euskal Herriko biztanleen

ia hiru laurdenak bizi dira euskararen

ezagutza %25 baino txikiagoa

den herrietan. Eta toki horietan

dago euskararen erabilera

ahulen; kale neurketak egiten hasi

zirenetik, %3 inguruan dabiltza.

Euskararen ezagutza %25 eta

%50 artekoa den herrietan elkarrizketen

%14,4 izaten dira euskaraz;

euskararen ezagutza %50 eta

%75 artekoa den herrietan,

%39,7koa da erabilera. Eta ezagutza

%75etik gorakoa den herrietan,

%66,5ekoa da erabilera. «Ezagutzak

erabat baldintzatzen du

erabilera», seinalatu du Altunak.

Euskaraz gehien egiten dutenak

15 urtez azpiko gazteak dira;

eta gutxien egiten dutenak 65 urtez

gorakoak. Neurketa guztietan

errepikatu izan da hori, baita azkenekoan

ere. «1991n baino euskaldunagoak

dira gazteak, baina

adin piramidean pisu gutxiago

dute», azaldu du Iñaki Martinez

de Lunak. Gazteen pisu demografiko

txikiak eragiten du euskararen

ezagutza eta erabilera handiagoak

ez izatea datu orokorretan.

Haurrekin, euskaraz

Beste irudipen bat ere berretsi du

neurketak: haurrekin maizago

egiten dela euskaraz. Araban

datu esanguratsua utzi du kale

neurketak: haurrek beren artean

eginiko elkarrizketen %2,1 dira

euskaraz; helduen artekoetan,

%2,4 dira; orain, haurrak eta helduak

nahasten diren elkarrizketetan,

euskarazkoak dira%7,6.

Andrazkoek euskaraz egiteko

joera biziagoa dutela ere azaldu

du Altunak. Adin tarte guztietan

gertatzen da hori, eta herrialde

guztietan ia ea berean errepikatzen

da.

Analisia

Mikel Peruarena

xillardegik esan zuen,

eta egia bihurtzeko bidea

T hartu duela ematen du:

«Emaitzak ikusita, abiadura moteltzen

ari da. Egoera honetan, espero

daitekeen maximoa geroz

eta hurbilago dagoela dirudi, eta

puntu txarrean gaude. Kurba behera

joaten hasiko da horren ondoren.

Badirudi erabilerak %15

inguruan planto egingo duela.

Kurba horiek Irlandan ikusi genituen.

%12ra iritsi zen, eta hortik

behera joaten hasi ziren. Beraz,

gauzak aldatzen ez badira, urte

gutxitan ezagutza eta erabilearen

maximora iritsiko gara. Oso maximo

exkaxa da guretzat. Erabilpearen

maximoa hein horretan

gertatzen bada, kito».

Hamar ute joan dira elkarrizketa

batean hori esan zuenetik, eta

errealitatea Txillardegik seinalatutako

uberan doa. 1997az geroztik,

euskararen kale erabilera

%13 inguru horretan dabil, dezima

batzuk gora, dezima batzuk

behera. Ezagutzaren datuak ere

apaldu egin du goranzko joera:

hamar urtean 2,6 puntu egin du

gora. Euskal herritarren %32 inguruk

omen daki euskaraz hitz

egiten. Datu horretatik, eredu

matematikoa eta estatistika aplikatuz,

zer espero litekeen azaldu

du Xabier Isasi EHUko irakasleak,

kale erabileraren inkesta aurkezterakoan:

herritarren %7,7k

egingo du euskaraz, %33k euskaraz

baldin badaki. Alde horretatik,

euskal hiztunak hizkuntzari

dion atxikimendua adierazten du

erabilera %13an egoteak; estatistikoki

espero zitekeena baino

bost puntu gorago.

Iñaki Martinez de Luna EHUko

irakasleak ñabardurei begiratzeko

eskatu du. Ez da berdin hitz

egiten euskaraz adin tarte guztietan,

ez eremu guztietan, aldeak

badira. «Mantendu, igo, jaitsi? Segun

eta non». Aldagai asko daude.

Eta ez da gauza bera kalean

erabiltzen den hizkuntza eta beste

eremu batzuetan erabiltzen

dena: etxea, lagunartea, lana…

Baina zerbait erakusten dute euskararen

kale erabileraren datuek.

Bat deigarria aipatzearren:

Bilbon, Gasteizen eta Iruñean,

euskara baino gehiago entzuten

dira gaztelania ez diren beste hizkuntza

batzuk. Gasteizen, arabiera

gehiago entzuten da kalean,

euskara baino.

Isasik utzi du oharra, Unescoren

datua gogoraraziz: %33tik beherako

erabilera duten hizkuntzak

galtzeko arriskuan daude.

Gipuzkoan eta haren inguruko

eskualdeetan, hein horretan dabil

euskara, kalean bederen; mugan.

Gainerako eskualdeetan, gutxiengoei

baino gutxiago entzuten

zaie euskal hiztunei kalean.

Eta, Isasik esan duen bezala esateko,

«gutxiengo bada, dena baino

gutxiago ikusiko da kalean».

Euskal herritarren erdiak bizi

dira Bilbon Handian, Gasteizen

eta Iruñean. Horiek denek ez dute

euskara entzun ere egiten kalean.

Herritar gehienentzat ez da

euskararik existitzen.

Euskararen kale erabilera

egonkortu egin dela erakutsi du

Soziolinguistika Klusterrak azken

neurketarekin. Baina gehiago

iradoki du: erabilerak ez du

gora egingo, ez bada hiztun kopurua

handitzen —edo hiztunei euskara

kalean erabiltzeko aukera

gehiago ez bazaizkie ematen—.

Klusterraren kale neurketaren

datuak eta Inkesta Soziolinguistikoak

Arabarako, Bizkairako eta

Gipuzkoarako utzi dituen emaitzekin

gurutzatzeko momentua

da; datuen atzean zer joera gertatzen

ari diren aztertzekoa; hogeita

hamar urtez normalizazio lanetan

aritu ostean, erabileraren

eta ezagutzaren sapaia pitzatzeko

zer egin behar den argi eta beldurrik

gabe hitz egitekoa. Uztailaren

16an eta 17an EHUren Udako

Ikastaroetan arituko dira, hain

justu gai horri buruz. Hango eta

hemengo datuak eta iritziak aztertuz,

sumatzen da euskalgintza

une erabakior batera iristen ari

dela. Gutxiengoak baino gutxiago

ez izatekotan, azken hamarkadetan

egindako lanaren balorazioa

egiteko eta urrats ausartak

adosteko momentua da.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!