24.12.2013 Views

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2012ko uztailaren 7a, larunbata berria 37

Kultura ‹ Plaza

Universal gogoan Donostiako

Beldurrezko Zinema Astean

Mario Vaquerizo da

karteleko protagonista,

eta Francis Ford

Coppolaren ‘Dracula’

filmari keinua egin dio

Erredakzioa Donostia

Universal zinema ekoizleak ehun

urte bete zituen joan den maiatzaren

hasieran, eta, hori dela eta,

aurtengo Donostiako Fantasiazko

eta Beldurrezko Zinemaren

Asteak, 23.ak, omenaldia egingo

dio. Datorren urriaren 27a eta azaroaren

2a bitartean egingo da,

eta, besteak beste, Universali buruzko

ziklo bat egingo dute,

1930eko eta 1940ko hamarkadetan

hark ekoitzitako filma klasikoekin.

Viktoria Eugenia antzokiak

ere ehun urte beteko dituenez,

film horietako gehienak hor

emango dituzte.

Hori jakinarazi zuen Joxemi

Beltran zinema astearen zuzendariak

atzo, kartelaren aurkezpenean.

Mario Vaquerizo showmana

da karteleko protagonista. Vaquerizok

aitortu zuen 1998tik

urtero zinema astera etortzen

dela, eta iaz Beltrani aurtengo

karteleko «protagonista» izatea

eskatu ziola horregatik. Kartelean,

«banpiro modernoa» bihurtu

da, Francis Ford Coppolak 1992an

egindako Dracula filmeko pertsonaia

nagusiari keinua eginez.

Hain zuzen, Drakulari buruzko

erakusketa bat egingo dute aurten

Okendo kultur etxean, urriaren

27a eta abenduaren 7a bitartean.

Hala, zinemako eta literaturako

banpiro «ospetsuenari» omenaldia

egingo dio zinema asteak,

Luis Gascaren artxibotik hartutako

era guztietako objektuak baliatuta.

Ekintza paraleloetako bat

izango da.

Joxemi Beltran eta Mario Vaquerizo, kartelarekin. GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

Eta, Universalek orain dela 70

eta 80 urte ekoitzitako film klasikoez

gain, fantasiazko eta beldurrezko

beste film klasiko batzuk

ere emango dituzte zinema astean.

Besteak beste, ondorengoak:

The Incredible Shrinking Man

(1957), Saws (1975), E.T.: The Extra-Terrestrial

(1982) eta Back to

the Future (1985)

DLaburrak

Mike Stern eta Richard

Bona gaur Getxon

MUSIKA ›Mike Stern gitarrista

estatubatuarrak eta Richard

Bona baxu jotzaile kamerundarrak

fusion jazzeko doinuak joko

dituzte gaur, 22:00etan, Algortako

Biotz Alai plazan, Getxoko

Nazioarteko Jazzaldiaren

barruan. Aurretik, 21:00etan,

talde leihaketako azken kontzertua

hasiko da; Poloniako

Szwec & Wendt Quintet boskoteak

emango du.

Nespresso®* kafe-makinekin bateragarriak

*Café Fortal

eza-reki

n harremanik

ez duen

konpain

iniaia bateko marka.

Kobetamendirako sarrera

15:00etan itxiko dute

MUSIKA ›Asteazkenean BBK

Livera autoz joan nahi duenak

15:00ak baino lehenago heldu

beharko du Kobetamendira,

orduan itxiko baitute ibilgailuentzako

sarrera, Bilboko Udalak

azaldu duenez. Bestalde,

autobusak Termibusetik eta

BECetik irtengo direla jakinarazi

dute, eta bidaiariak gunetik 800

bat metrotara utziko dituztela.

Ordua baino lehen iristea ere

gomendatu dute, jende pilaketak

saihesteko.

Dudan jarri dute lanak

Caravaggiorenak ote diren

ARTEA ›Ustez Michelangelo

Merisi Caravaggio-renak diren

100 bat marrazki topatu zituen

arte historialarien talde batek

herenegun Milan iparraldean.

Baina Antonio Paoluccik,Vatikanoko

Museoko zuzendariak,

dudak dauzka.«Baikortasun induktibo

hutseko gertaera da»,

adierazi zuen Paoluccik atzo,

L’Osservatore Romano egunkari

erlijiosoan idatzi zuen artikulu

batean.Haren ustez,jakinekoa

zen lan horiek existitzen zirela.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!