Zakilixut D Larunbata <strong>2012</strong>ko uztailaren 7a «Zuen laguntza eta esfortzu onari esker gure erresuma batu eta baretu delako, poztu egin behar genuke denok». Katalina I.ak eta Joan III.ak Nafarroako Gorteei, 15<strong>07</strong>ko uztailaren 6an. Ezkutuko kronikak Iñigo Astiz Gora Joan III.a eta Katalina I.a! Gora Nafarroa librea! Gora gu eta gora galeak! Gure erresumako berezko eta legezko errege-erregina, Iainkoaren graziaz gure agintari eta jaun-andere eta jabe agurgarriak: Agur. Nik, Dorrettoko jaun, Argako kantziler eta Kixoteko laguntzaile izateaz gainera, batez ere-batez ere, Panzaz Antso naizen honek, nire ezpataren aho handia lekuko fidel eta bakartzat harturik, mezu alegera bat igortzen darauritzuet zori oneko 1512ko uztailaren 6 honetan: altxatu egin da gaur nazionea zuen mesedeko. Leringo kondearen eta Gaztelako tropen asmo inbaditzaileen eta su eta odolezko mehatxuen beldurrik batere gabe, erresuma zutitu egin da Iruñean hiria liberatzeko izuaren zale direnengandik. Eguerdian hasi da dena. Egunero ohi dudanez, jauregitik paseoan atera naiz, baina gaur hiri erdigunean jende sailak ikusirik, hara joateko deliberoa hartu dut. Ez nuke jakinen bertara jinikoen zenbatekoa estimatzen, baina jende abil, animos eta jentilez beterik ziren kaleak. Uniformatuak eta gudari nafarrak hek orok, eta norbaitek zerbait esateko miraz. Indar hori ikusirik, 11:59ean egin dut nire aldarri ezinago sentitu xehea: «Behera okupatzaileak! Gora Katalina eta gora Joan!». Nire baitarako baino ez dut erran, inork ez entzuteko maneran, baina, nonbait, jendeak entzun egin deraut, eta «gora!» egin dute hek ere nirekin aldarri. Baina hek, nik ez bezala, ezinago ozen. Etxe eta gazteluetako hormetako harriak dantzan jartzerainoko grinaz. Eta kausa honengatik, hiri guztia altxatu da zuen zerbitzuko. Eta kanoi tiro bat entzun da gero, guztien plazererako. Eta orduan Iruñea altxatu da, eta altxatu da halako moldez, ezen Leringo kondearen Nafar gudari bat, bere zaldi gainean, Udaletxe plazan, Joan III.aren eta Katalina I.aren aldeko proklamak zabaltzen. LANDER FDZ. ARROIABE / ARP Nola altxarazi uste duen nafar zaldunak Iruñeko Udaletxe plazan bildutako jendetza, eta nola pentsatzen duen Nafarroako errege-erreginen itzulera aldarrikatzen dabiltzala. Erresumaren altxamendua indar eta gerlariek orok ezinen duten ezer egin udaletxe plazara jiniko gazte indartsu eta jori sailaren borondate fierraren aurka. Eta ez da hori dena. Gero, nehork agindurik eman beharrik gabe, setioa hasi baitute gudariek plaza ber horretan arratsaldean, gaztelako erasotzaileen mesede ezkutuko lanean ari omen den beaumontar jaun bati kontra egiteko. Hainbeste izan dira gerlariak, ezen guda bat bainoago festa bat baitzirudien. Oro abesti, oro dantza. «Riau, riau!», egin dute oihu denek. Behin eta berriz. Eta urteak egin derautadanez Iruñean, eta nafar jende hauen tradizioneak dazagutzadanez, erran ahal derautzuet hitz ilun horien tradukzionea zinez dela argi eta ederra. «Riau, riau!», egin du oihu jendeak, baina horrek gure lengoaje propioan erran nahi duena da «gora Nafarroako errege-erreginak, eta Nafarroako erresuma librea!». Eta afera ez da Iruñera mugatzen ahal, zuen zerbitzari xume honek kontatzen ahal derautzuenez. Mezulariak igorri derauzkidate Mirengo Rubiotarren leinukoek eta Rodriguezko Mikel Lesakako jaun jantziak. Eta ez da nolanahikoa hen eskuetatik jasotako informazionea: Lesaka ere altxatu da zuen zerbitzuko. Eta hek tropak biltzen ari zirela ikusirik, Azpilkuetan ere boluntario sorta joan da herrira erresumaren defentsan. Dakusazuenez, erresuma zuen itzuleraren miran da. Eta Iruñera jinez gero, Gaztelak ez luke indar nahikorik zuen hiriburuan bilduriko gudarien grina zapaltzeko. Poztekoa da berria, eta haren inportantziaren jakitun, eta ez dadin izan gaizki ulerturik eta asmo txarreko interpretazionerik, jaso hitz hauek nik idatzi bezal-bezala. Paraturiko hitz bakoitzaren zama historikoaz eta larritasunaz. Garbi. Nire eta zuen arteko inolako mediazionerik gabe. [Erredakzionean itzulia]
mantangorri berria Gaztetxoen astekaria 470. zenbakia Larunbata, <strong>2012</strong>ko uztailaren 7a Paleolitoko artistak GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS iRRiEN LAGUNAK KLUBA 5 IMANOL OTEGI / ARGAZKI PRESS ERREPORTAJEA Uda-pasa Urgullen 8-9 iPUiNA Bederatzi aingeru Ustelkeriaren sunda (VIII) 16
- Page 1 and 2: Bielsa, kolokan Zuzendaritzak eta e
- Page 3 and 4: Epaitegiaren aurrean kateatu ostean
- Page 5 and 6: Hizpideak Adierazpen askatasuna Mik
- Page 7 and 8: Alduntzin bota ondoren, Garitanori
- Page 9 and 10: 2012ko uztailaren 7a, larunbata ber
- Page 11 and 12: Gaztelania-euskara itzultzaile auto
- Page 13 and 14: Gizonezko bat zendu da Arnegin, aut
- Page 15 and 16: 2012ko uztailaren 7a, larunbata ber
- Page 17 and 18: 2012ko uztailaren 7a, larunbata ber
- Page 19 and 20: 2012ko uztailaren 7a, larunbata ber
- Page 21 and 22: Athleticek gogor salatu du Bielsak
- Page 23 and 24: 2012ko uztailaren 7a, larunbata ber
- Page 25 and 26: D Ekitaldiak 2012ko uztailaren 7a,
- Page 27 and 28: 2012ko uztailaren 7a, larunbata ber
- Page 29 and 30: 2012ko uztailaren 7a, larunbata ber
- Page 31 and 32: 2012ko uztailaren 7a, larunbata ber
- Page 33 and 34: Xavier Entzmann ‘Eltono’ artist
- Page 35 and 36: 2012ko uztailaren 7a, larunbata ber
- Page 37 and 38: 2012ko uztailaren 7a, larunbata ber
- Page 39 and 40: 2012ko uztailaren 7a, larunbata ber
- Page 41 and 42: 2012ko uztailaren 7a, larunbata ber
- Page 43 and 44: 2012ko uztailaren 7a, larunbata ber
- Page 45 and 46: 2012ko uztailaren 7a, larunbata ber
- Page 47: 2012ko uztailaren 7a, larunbata ber
- Page 51 and 52: erria larunbata, 2012ko uztailaren
- Page 53 and 54: erria larunbata, 2012ko uztailaren
- Page 55 and 56: erria larunbata, 2012ko uztailaren
- Page 57 and 58: erria larunbata, 2012ko uztailaren
- Page 59 and 60: erria larunbata, 2012ko uztailaren
- Page 61 and 62: erria larunbata, 2012ko uztailaren
- Page 63 and 64: erria larunbata, 2012ko uztailaren