24.12.2013 Views

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

10

mantangorri

LIBURUAK

Izenburuak: ‘Hartxoa baratzean gaindi’ eta

‘Beldartxo lagunkina’. Testuak: Xantal Barnetxe.

Ilustrazioak: Laure Gomez. Adina: 3 urtetik

gorakoentzat. Orrialde kopurua: 26 eta 48

orrialde, hurrenez hurren. Argitaratzailea: Ikas.

Xantal Barnetxe

IDAZLEA

«Gizarteak sortzen dituen egoerak

haurrekin eztabaidatzeko modua da»

H

ar txiki bat eta beldar

jaioberri bat dira bi liburu

hauetako protagonistak.

Aterpe bila dabil lehena;

jolas egiteko lagunen bila

bestea. Baztertuak sentitzen

dira biak. Elkarbizitzaz eta gizartean

sortzen diren arazoez hitz

egiteko aitzakia polita dira ipuinak.

Zer kontatzen da?

Hartxoa baratzean gaindi liburuan

har txiki baten istorioa kontatzen

da. Harra etxetik urrundu da, eta

sobera nekatua dago. Baratzean

aterpe bat atzematea erabakitzen

du. Fruitu batzuk aurkitzen ditu,

baina denak jadanik hartuak dira,

eta bertan diren hartxoek ez diote

ongietorria egiten. Beste liburuan,

berriz, beldartxo sortu berria da

protagonista. Bakarrik izatea ez

zaio gustatzen, eta lagun baten

bila doa. Bertze marmutxa

batzuk aurkitzen

ditu, baina ez da

haien motakoa, eta ez

dute harekin jostatu

nahi. Beldartxoa bere

xokoan borobiltzen

eta lokartzen da.

Atzartzean, zoriona

ezagutuko du.

Animaliez eta

naturaz ikasteko

bidea ematen da.

Egia duzu! Animaliak

protagonistak dira,

haurrek animalien istorioak

maite dituztelako. Elkar bizitza

aipatzeko eta gure gizarteak

sortzen dituen egoera larriak haurrekin

eztabaidatzeko modu bat

da. Hartxoaren istorioan gaia da

duguna partekatzea bertzeekin.

Beldartxoaren kasuan, ezberdintasuna

aurkezten da. Istorio honek

badu Ahate itsusia-rekin zerikusia.

Nor bera ttikitan ez bada onartua,

heldu eder bat bihur daiteke. Azken

irakaspena da beti bidea aintzinat

segitu behar dela, nahiz eta

oztopoz betea egon, geroan gauzak

hobetuz doazelako.

Liburuak CD bat dakar.

AZOKA

Ipuinaren irakurpen bat jasotzen

da, bi euskalkitan: lapurteraz eta

xibereraz. Ohartzen gara gurasoek

ez badakite euskaraz ez dizkietela

haurrei euskal libururik erosten

edo kontatzen. Modu hau lagungarri

izaten ahal da euskara ikasten

duten gurasoentzat, edo euskaldun

ez diren familietan haurrak

euskal liburuak ukan ditzaten. Ongi

da ttikiek ipuinak entzun ditzaten,

eta, irakurtzen hasten direlarik,

gida gisa balia ditzaten.

Zein da helburua?

Irakasleek ikasgelako materiala

gisa erabili nahi badituzte, bi gai

nagusi aurkituko dituzte: elkarbizitza

eta bizidunen munduaren ezagutza.

Horrez gain, hizkuntza eta

antzerkia lantzeko parada ematen

dute istorioek. Haurrek haien artean

harremanetan sartzeko hautatzen

dituzten esaldiak erabiltzen

dira solasaldietan. Haurren artean

bat-bateko hizkuntza euskara izateko

modu bat da.

Laure Gomezek apaindu

ditu istorioak.

Eskertu nahi dut Laure,

ene entsegu kaieretan

egin nituen marrazkien

izpiritua atxiki

duelako. Erabili dituen

forma borobilduak,

kolore ederrak eta

sentimenduen adierazpenak

ipuinei behar

zuten goxotasuna

ekartzen diete. Ez zen

hautu hoberik. Aines

Dufau Ikas-eko zuzendariarena

izan da hautua;

eskerrak eman

nahi dizkiot.

larunbata, 2012ko uztailaren 7a berria

LIBURUA

‘Munduko

bizilekuak’

Munduko zortzi bizilekutako

irudi erraldoiak ditu liburuak:

sabana, basamortua, mendia,

basoa, oihana, itsaso tropikala,

Australiako sastrakadia eta

ingurune artikoa. Behin eta

berriz erabil daitezkeen animalien

laurehun eranskailu

ere badakartza. Bizileku bakoitzeko

irudi erraldoiaren

atzean, berriz, hiru animaliaren

irudi handiak daude. Hartu

animalien irudiak, eta margotu.

Liburuan dauden elementu

guztiekin istorioak

sortzea da irakurlearen lana.

Geraldine Cosneau

Argitaletxea: Ttarttalo

BIDEO JOKOA

‘Mario Kart 7’

Auto lasterketarako prest da

Mario. Eta zuek? Apaindu autoa

gogoko irudiekin eta

apaingarriekin, eta has dadila

lasterketa! Autoak ezaugarri

bereziak ditu oraingoan, gainera:

delta hegoa eta helize

berezia bat. Delta hegoari esker,

hegan egin eta abiadura

handitu ahal izango du jokalariak;

autoaren atzeko aldean

dagoen helizearen laguntzaz,

berriz, ur azpian murgildu

ahal izango da. Askotariko zirkuituak

eta jokatzeko moduak

eskaintzen ditu jokoak.

Nintendo DS

Banatzailea: Nintendo

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!