18 berria <strong>2012</strong>ko uztailaren 7a, larunbata Harian › Mundua Aljeriako basamortuko lur idorretan daukate linboa Marokok Mendebaldeko Saharatik kanporatutako herritarrek. «Seguru» sentitzen dira Fronte Polisarioaren zaintzapean. Basamortuko linboan aske Karlos Zurutuza Tinduf q Berriemaile berezia Fronte Polisarioko soldaduak, artilleriaz hornitutako noranahiko ibilgailu arin batean. KARLOS ZURUTUZA Nuna Mohamed Bumra, haima barruan. KARLOS ZURUTUZA Tindufeko muga pasabidea atzean utzi eta ondar azpian desagertu da errepidea. Basamortuan zehar 20 kilometro egin ostean, mural batek ongi etorria ematen digu Saharar Arabiar Errepublika Demokratikora. Obus karkasek mugatzen dute mugako kontrol postua; txabola txiki bat, Mendebaldeko Sahararen bandera duen masta baten alboan. Handik, kamuflajez jantzitako gizon batek pasaporteak ikuskatzen ditu. Egia da 82 herrialdek aitortzen dutela RASD Saharar Arabiar Errepublika Demokratikoa, baina, momentuz, Nazio Batuek «amaitu gabeko deskolonizazio prozesuan dagoen herrialdetzat» jotzen dute. Egun 2.700 kilometroko harresi batek banatzen du Mendebaldeko Sahara. Marokok okupatutako lurretan munduko fosfato meatze handienak daude, eta itsasoak bustitzen ditu. Idorra eta hutsa den ekialdeko eskualdea, honako hau, Fronte Polisarioren kontrolpean dago. Momentuz, ia saharar guztiak Tindufeko errefuxiatu guneetan bizi dira, Aljeria mendebaldean. Urik, argi indarrik, telefonorik eta ospitalerik gabe, RASD liberatuan apenas bizi diren nomada familia batzuk eta, jakina, Polisarioko soldaduak. Bir Lehlu da eskualdeko gune administratibo nagusia. Hango bigarren batailoiaren kuartelean, soldadu batek paisaia monotonoa begiztatzen du, zuhaitz txiki eta urrietako batetik. Agindua entzun bezain pronto, salto egin eta lurreko zulo batean sartu da. 50 metro urrutiago azaldu da jarraian, bat-batean, lurreko beste zulo batetik. «Erreparatu al diezu nonahi dauden musker laranja horiei? Bada, aire erasorik jasatekotan, lur azpian baino ezingo genuke ezkutatu geuk ere», azaldu dio <strong>BERRIA</strong>ri batailoiko sekzio buru Mohamed Sidi Baayak. Lur azpiko tunel sarearen mantenua bertako lehentasun nagusietakoa omen da. Handik metro eskasera, harresia irudikatzen duen esparru bat dago, lubaki eta alanbradek babestutako murru txiki bat. Makina bat hesiaren kontrako gaueko misio egindakoa da Baaya. Antza, ohikoak ziren desgaste operaziook, gerrak iraun zituen hamasei urteetan. «Harresia nola zeharkatu azaltzen diegu gure soldaduei esparru honetan. Helburua zera da, etsaiari erretagoardiatik eraso egin ahal izatea», argitu du Baayak. Saharar gehienek diote Marokok gerra galtzen ari zela ikustean ekin ziola hesia eraikitzeari. Ortzi-mugako patruilak 23 urteko Mohamed Murad Tindufeko errefuxiatu guneetan jaio zen. Egun, Mauritaniako mugan dagoen sektore honetako zaintzaz arduratzen da. «Hiru kooperatzaile haiek bahitu zituztenetik, duela zazpi hilabete, patruilan ari gara, etengabe: astean zazpi egun, eguneko 24 orduz. Susmoa dugu terroristek aurki joko dutela berriz atzerritarren kontra», dio Muradek, hodeiertza bere binokularrez ikuskatzen duen bitartean. 2011ko urrian, ustez Al-Qaedatik banatutako talde batek aldarrikatu ekintzaren ostean, biziki jaitsi zen nazioarteko bisitarien kopurua. Larria da oso, kanpotik datorren elkartasunak, eta ez beste ezerk, bermatzen baitu Mendebaldeko Sahara herriaren biziraupena. Polisarioko unitate motorizatuetakoak dira gizonok. Japoniar 4x4 noranahiko ibilgailuetan mugitzen dira, eta kainoi antiaereo bat daramate atzealdean. «Polisarioa izan zen lehena artilleria instalatzen ibilgailu arin hauen gainean, somaliarrak edo libiarrak baino askoz lehenago», azaldu du, harro, Salama Abdalahik. Beterano honek hirurogei urte baino gehiago ditu eta, dioenez, espainiarrak oraindik Saharan zeudela sartu zen Fronte Polisarioan. Estima handia diote denek, eta ez da harritzekoa. Abdalahi Sahara okupatuan jaio zen, Atlantikoko kostan dagoen Bojador herrian, hain zuzen. Bere eskarmentu militarra konpartitzeaz gain, gehienek inoiz ikusi ez duten lurraren testigantza zuzena ere ematen du. Bir Lehlutik ehun bat kilometrora, ipar-ekialderantz beti, gazelak eta antilopeak arkuz ehizatzen topa daitezke gizonak, baita arrantzuan ere. Harrian grabatutako antzinako irudiak dira, jakina. Andoni Saez de Buruaga arkeologo euskaldunaren arabera, petroglifo hauek 5.000 urte baino gehiago dauzkate. Handik oso gertu, Nuna Mohamed Bumrak bere haima —beduinoen denda— altxa du, ezerez grisaren erdian. Denda barrualdean, baina, izugarria da koloreen festibala: melfa —oihal tradizionala— berde batez jantzita dago Nuna; pareta, alfonbra eta maindiretako gorri kolorearen hamaika ñabardurek bistarako oasia bilakatzen dute gune hau. Irudi erabat atenporala da, duela mila urtekoa izan liteke, erraz. Zintzilik dagoen Mendebaldeko Sahararen banderak baino ez digu gogoratzen herri honek pairatu 36 urteko okupazioa. «Entzun dugu Mali eta Mauritaniako terroristen begi-puntuan gaudela, baina seguru sentitzen gara Polisarioren zaintzapean», azaldu du Bumra andereak, bisitariei jetzi berria den ahuntz-esnea eskaini ostean. «Terroristak ez, ur eskasia da gure ardura nagusia beti», gaineratu du. Nunak baieztatu du berea bezalako familia nomadak direla bertako biztanle guztiak. Ahuntzak eta ardiak dira euren jabeko preziatuenak, baita basamortutik aske dabiltzan gameluak. Bizimodu gogorra izan arren, emakumeari ez omen zaio inoiz bururatu errefuxiatu guneetara jotzea, mugaren beste aldean. «Ezingo nuke nirea ez den herrialdean bizi. Gainera, nola egin uko gure kontrolpean dagoen lur zati bakarrari?». DLaburrak Argentinan, 50 urteko zigorra ezarri diote Videlari BUENOS AIRES ›Diktadura garaian haurrak sistematikoki lapurtzea egotzita 50 urteko espetxe zigorra ezarri diote Jorge Rafael Videla diktadoreari. Reynaldo Bignone diktadoreari hamabost urteko zigorra ezarri diote, eta beste bederatzi laguni 30 urte bitarteko zigorrak ezarri dizkiete arrazoi beragatik. Haurren lapurreta estatuak antolatutako plan sistematikoa zela frogatutzat eman dute epaileek. Mexikon PRIk irabazi du, emaitza ofizialen arabera MEXIKO HIRIA ›Emaitza ofizialen arabera, PRI Alderdi Iraultzaile Instituzionaleko Enrique Peña Nietok irabazi ditu bozak. Ezkerreko hautagai Andres Manuel Lopez Obradorrek helegitea jarriko duela baieztatu du, ustez PRIk botoak erosteko eskainitako supermerkatuetarako deskontuak erakutsi ostean. Presidentearen aurka jo du Errumanian legebiltzarrak BUKAREST ›Erreferendum bidez erabakiko dute Errumanian Traian Basescu presidenteak karguan jarraituko duen edo ez, legebiltzarrak bere aurka bozkatu eta gero. Legebiltzarkideen gehiengoak presidenteak konstituzioa urratu duela uste du. Botereen banaketa ez errespetatzea eta parlamentuaren eginkizunak bereganatzea leporatu diote. Kongoko matxinoek herri bat hartu dute KINSHASA ›Bosco Ntaganda jeneral matxinoaren jarraitzaileek herri bat kontrolpean hartu dute Kongoko Errepublika Demokratikoan, Ugandarekin mugan. 600 soldaduk Ugandako muga zeharkatu dute matxinoen erasoaren ondorioz. NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Ban Ki-moonek indarkeriari amaiera emateko eskatu du. Pakistanen, hemezortzi lagun hil dituzte gutxienez ISLAMABAD ›Pakistan hegoaldean gutxienez hemezortzi lagun hil zituzten atzo konboi bati eraso eginda. Armatutako hainbat gizon Turbat hirira gerturatu ziren eta errepideko ibilgailuen aurka tiroka hasi ziren. Ondoren ihes egin zuten eta Poliziak jakinarazi du ez duela erasotzaileen berririk.
<strong>2012</strong>ko uztailaren 7a, larunbata berria 19 ‹ Publizitatea
- Page 1 and 2: Bielsa, kolokan Zuzendaritzak eta e
- Page 3 and 4: Epaitegiaren aurrean kateatu ostean
- Page 5 and 6: Hizpideak Adierazpen askatasuna Mik
- Page 7 and 8: Alduntzin bota ondoren, Garitanori
- Page 9 and 10: 2012ko uztailaren 7a, larunbata ber
- Page 11 and 12: Gaztelania-euskara itzultzaile auto
- Page 13 and 14: Gizonezko bat zendu da Arnegin, aut
- Page 15 and 16: 2012ko uztailaren 7a, larunbata ber
- Page 17: 2012ko uztailaren 7a, larunbata ber
- Page 21 and 22: Athleticek gogor salatu du Bielsak
- Page 23 and 24: 2012ko uztailaren 7a, larunbata ber
- Page 25 and 26: D Ekitaldiak 2012ko uztailaren 7a,
- Page 27 and 28: 2012ko uztailaren 7a, larunbata ber
- Page 29 and 30: 2012ko uztailaren 7a, larunbata ber
- Page 31 and 32: 2012ko uztailaren 7a, larunbata ber
- Page 33 and 34: Xavier Entzmann ‘Eltono’ artist
- Page 35 and 36: 2012ko uztailaren 7a, larunbata ber
- Page 37 and 38: 2012ko uztailaren 7a, larunbata ber
- Page 39 and 40: 2012ko uztailaren 7a, larunbata ber
- Page 41 and 42: 2012ko uztailaren 7a, larunbata ber
- Page 43 and 44: 2012ko uztailaren 7a, larunbata ber
- Page 45 and 46: 2012ko uztailaren 7a, larunbata ber
- Page 47 and 48: 2012ko uztailaren 7a, larunbata ber
- Page 49 and 50: mantangorri berria Gaztetxoen astek
- Page 51 and 52: erria larunbata, 2012ko uztailaren
- Page 53 and 54: erria larunbata, 2012ko uztailaren
- Page 55 and 56: erria larunbata, 2012ko uztailaren
- Page 57 and 58: erria larunbata, 2012ko uztailaren
- Page 59 and 60: erria larunbata, 2012ko uztailaren
- Page 61 and 62: erria larunbata, 2012ko uztailaren
- Page 63 and 64: erria larunbata, 2012ko uztailaren