24.12.2013 Views

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

4

mantangorri

Uda freskatuz

Iritsi da uda, eta, harekin batera, ur

hotza edota zuku eta freskagarriak

edateko garaia. Fresko egon daitezen,

hozkailuan gordetzen ditugu, eta

handik ateratakoan, botila edo ontzien

paretak busti egiten dira; tantatxoz

betetzen dira. Ontziak zuloren bat

duelako gertatzen al da hori? Ez ba.

Ondo itxita egon arren, kanpoaldea

tantaz betetzen da, tanta horiek

inguruko airetik datoz eta.

Guk ikusten ez badugu ere,

inguratzen gaituen airea urez beteta

dago: ur lurrunduaz, alegia. Hozkailutik

ateratako ontzia hotza dagoenez,

airean dagoen ur lurruna hozten du,

eta dakigun moduan, ur lurruna

hozten denean, likido bihurtzen da,

eta ontziaren kanpoaldean itsatsita

gelditzen den ura sortzen da.

Hotza oraindik ere handiagoa

denean, likidoa izoztera ere irits

daiteke.

horoskopoa

EUREKA!

ZiENTZiA MUSEOAREN TXOKOA

www.eurekamuseoa.es Tel.: (0034) 943-01 24 78

larunbata, 2012ko uztailaren 7a berria

EKAINEKO GALDERAREN

ERANTZUNA ETA IRABAZLEAK

Nola egin dezakete saguzarrek

hegan ilunpetan ezerekin talkarik

egin gabe?

Saguzarrek uhinak igortzen dituzte,

eta inguruko objektuekin talka

egiten dute uhin horiek. Talka

eginda, islatu egiten dira, eta

saguzarrenganaino iristen dira

berriro. Uhinek joan-etorria egiteko

behar duten denbora neurtu egiten

du saguzarren garunak, eta, horren

arabera, inguruko objektuak non

dauden jakin dezake saguzarrak.

Hori guztia argiaren beharrik gabe..

IRABAZLEA: Alejandra Picado Perez.

Museo eta Planetariorako

bi sarrera irabazi ditu. 2=1 sariaren

irabazleak:

Natalia Carra

Zabala, Ana

Etxebarria eta

Encarni Paz

Olveira.

ARIES

martxoak 21 - apirilak 21

Amodioa: Eskutik helduta egin al duzue txangoa?

Paga: Beti zabiltza kalkuluak ateratzen.

Osasuna: Ez irten kalera berorik handienean!

Ikasketak: Oporretan, eskolako lanik ez! Primeran!

TAURUS

apirilak 22 - maiatzak 21

Amodioa: Agian, lagun berriren bat ezagutuko duzu.

Paga: Konturatu orduko amaitzen da dirua.

Osasuna: Zenbat izozki jan behar dituzu egunean?

Ikasketak: Liburutegira joan zaitezke oporretan ere, e!

GEMINI

maiatzak 22 - ekainak 21

Amodioa: Oporrak elkarrekin igaroko al dituzue?

Paga: Ez gastatu aurreztutako diru guztia!

Osasuna: Orain, egun osoa duzu kirola egiteko.

Ikasketak: Lanik gabeko oporrak, horiek bai oporrak!

CANCER

ekainak 22 - uztailak 22

Amodioa: Ikasturtea amaitu, eta triste al zaude?

Paga: Oporretan gehiago gastatzen da; eskatu igoera!

Osasuna: Kontuz hondartzan marmokekin!

Ikasketak: Irakurtzeko nahi beste asti duzu orain.

LEO

uztailak 23 - abuztuak 22

Amodioa: Iazko laguna ikusteko irrikan al zaude?

Paga: Lagunak gonbidatzeko baduzu nahiko diru.

Osasuna: Izozkiak janez pasatu behar al duzu eguna?

Ikasketak: Lasai, lan guztiak egiteko astia izango duzu.

VIRGO

abuztuak 23 - irailak 22

Amodioa: Zer esan nahi dute ezkutuko mezu horiek?

Paga: Ziur dirua behar duzula? Kontatu zenbat duzun!

Osasuna: Hagineko minez al zaude berriro?

Ikasketak: Lasai, pixkanaka egingo dituzu lan guztiak.

LIBRA

irailak 23 - urriak 22

Amodioa: Txangoa hara eta hona; ederto zabiltzate.

Paga: Diru asko aurreztu al duzu oporretarako?

Osasuna: Ez edan edari hotz-hotzik! Zaindu eztarria!

Ikasketak: Ahaztu lanak! Oporretan zaude!

SCORPIUS

urriak 23 - azaroak 22

Amodioa: Argi eta garbi dakite zer sentitzen duzun.

Paga: Ez zaude kexatzeko moduan; ez egin negarrik.

Osasuna: Goiz jaikitzeko, goiz oheratu.

Ikasketak: Nola irakurtzen den ahaztuko duzu.

SAGITTARIUS

azaroak 23 - abenduak 22

Amodioa: Egunero hitz egiten al duzu harekin?

Paga: Diru mordoxka bildu duzu handik eta hemendik.

Osasuna: Fruta gehiago jan behar zenuke.

Ikasketak: Ahaztu eskolako lanak une batez.

CAPRICORNUS

abenduak 23 - urtarrilak 20

Amodioa: Zehaztu al duzue nora joan behar duzuen?

Paga: Ea, pentsatu non gorde zenuen dirua.

Osasuna: Eman krema hondartzara joan aurretik.

Ikasketak: Ahaztu lanak, oporretan zaude eta.

AQUARIUS

urtarrilak 21 - otsailak 19

Amodioa: Hura ez da munduko pertsona bakarra, e!

Paga: Tamainan gastatuz gero, denetik eros daiteke.

Osasuna: Maldak ez dituzula maite igartzen da, bai.

Ikasketak: Ingelesa ikasten hasi behar al duzu udan?

PISCIS

otsailak 20 - martxoak 20

Amodioa: Hark bezain ondo ez zaitu inork zainduko.

Paga: Arretaz gastatu dirua!

Osasuna: Ez jan litxarreriarik afaldu aurretik!

Ikasketak: Eskolako lanak eskolan ahaztu al zaizkizu?

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!