24.12.2013 Views

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2012ko uztailaren 7a, larunbata berria 15

Ekonomia ‹ Harian

Lopez: «Zer nahi

du Espainiak,

kontu orekatuak

ala murrizketak?»

Espainiak mehatxu egin

dio Jaurlaritzari,

murrizketak aplikatzen

ez baditu ez diola utziko

zorra jaulkitzen

Erredakzioa Donostia

Eusko Jaurlaritzak uste du Espainiako

Gobernua krisia murrizketak

egiteko eta «autogobernua desegiteko»

baliatzen ari dela. Espainiako

Ogasun Ministerioaren

gutun bat jaso du, Eusko Jaurlaritza

hezkuntzan eta osasun zerbitzuetan

murrizketak onartzera

behartzeko. Espainiako Gobernuak

mehatxu egin dio: onartzen

ez baditu, «neurri hertsagarriak»

hartuko ditu, Eusko Jaurlaritzari

zorpetzea debekatzea, esaterako.

«Zer nahi du Espainiak, guk aurrekontu

orekatuak edukitzea

edo Euskadin murrizketak inposatu?»,

galdetu zuen atzo Patxi

Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak,

Efe agentziari eskainitako

elkarrizketa batean.

Eusko Jaurlaritzak uko egin

dio Espainiako Gobernuak hezkuntzan

eta osasun zerbitzuetan

onartutako zenbait murrizketa

indarrean jartzeari: irakasleek

ordu gehiagotan lan egitea, atzerritarrei

osasun txartela kentzea...

«Ez baitituzte arazoak konpontzen,

murrizketak egoera

okertzen ari baitira», Lopezen

esanetan. Murrizketa horiek

gabe ere defizita gutxituko duela

uste du: barne produktu gordinaren

(BPG) %1,3 aurten.

Espainiako Gobernuak, hala

ere, murrizketa horiek egitera behartu

nahi du, eta aurtengo finantza

plana aldatzeko eskatu

zion maiatzean, gutun baten bitartez.

Egiten ez badu, aurtengo

bigarren erdiko zor jaulkipenak

debeka ditzake. Espainiako Gobernuak

Eusko Jaurlaritzari

onartu zion aurten mila milioi euroren

zorra jaulkitzea. Oraindik

500 milioi euro falta zaizkio.

Eusko Jaurlaritzak iragarri

zuen Auzitegi Konstituzionalera

jotzeko prest dagoela murrizketen

kontra, bere eskuduntzak

urratzen baititu. Idoia Mendia

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak

atzo argitu zuen murrizketen

kontrako helegiteak aurkeztu

aurretik, negoziatu egin nahi dutela.

DLaburrak

Indar elkarteari sostengua

adierazi dio EAJk

BAIONA ›Desagertzeko arriskuan

den Indar elkarteari sostengua

adierazi dio EAJk. Ipar

Euskal Herrian animazio ekonomikorik

ez dela gaitzetsi du

alderdiak. Hutsune hori estaltzeko,

euskal lurralde elkargoa

ezinbestekoa dela diote,

«gogoko dugun lurralde antolaketa

burutzeko». Atzo egin

zuen EAJk prentsaurrekoa

Baionan.

BECen EAJk izan duen

jarrera salatu du LABek

BARAKALDO ›LABen arabera,

EAJk PPren jarrera bera izan du

Bilbao Exhibition Centren.

Salatu du Espainiako Gobernuak

abian jarritako lan erreforma

aplikatu duela EAJk: «Eskubideak

murriztuz, krisia Euskal

Herriko langileek ordaintzea

nahi du». Langileei soldata %15

jaistea proposatu die zuzendaritzak.

BBK-k 176 gizarte

programa lagunduko ditu

BILBO ›BBK-k aurten gizarte

ekintzako 6,5 milioi euro inbertituko

ditu gizarte programetan.

Alzheimerren gaitza dutenei

eta haien familiei laguntzeko

programek jasoko dute diru

gehien. 165 gobernuz kanpoko

erakunderen 176 programa

lagunduko ditu.

Irudia qDonostia

GISASOLAREN LEHEN AGERRALDIA

Mondragon taldeko kontseilu orokorreko lehendakari

gisa lehen ekitaldian parte hartu zuen atzo

Txema Gisasolak, Donostian. Gisasolak Jose maria

Aldekoa ordezkatu du. Astelehenean hartu

zuen kargua. Kursaalean Zuzendariak Garatzeko

Fororen bosgarren aldia antolatu zuten atzo, enpresen

eraldaketa ardatz hartuta. Gisasolarekin

batera hitzaldiak eskaini zituzten Carlos Dias estrategian

adituak eta Santiago Alvares de Mon

enpresa kudeaketan adituak. JUAN CARLOS RUIZ / ARP

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!