24.12.2013 Views

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Alduntzin bota ondoren, Garitanori

egin diote abisu oposizioko taldeek

Gipuzkoako Ingurumen diputatua botatzea

onartu dute EAJk, PSEk eta PPk, bat eginda;

«oso harro» doala erantzun die Alduntzinek

PSE eta PP prest daude ahaldun nagusia ere

kentzeko; EAJk ez du «frenterik» osatu nahi

2012ko uztailaren 7a, larunbata berria 7

Euskal Herria ‹ Harian

Garikoitz Goikoetxea Donostia

Bota dute kargutik Juan Carlos

Alduntzin Gipuzkoako Ingurumen

diputatua. EAJk, PSE-EEk

eta PPk aurkeztutako zentsura

mozioak aurrera egin zuen atzo

Gipuzkoako Batzar Nagusietan,

hiru alderdi horietako batzarkideen

botoekin. Kargugabetzea gorabehera,

aldundian egindako lanarekin

«oso harro» agertu zen Alduntzin,

hondakinen auzia konpontzeko

bidea jarri duelakoan:

«Badago plana. Estrategia egokia,

ona, Europako adituek idatzia,

eta erdiprezioan, gainera».

Zaborrak ez, joko politikoa dago

mozioaren atzean, haren ustez.

Argi esan zuten PSE-EEk eta PPk:

diputazio osoaren aurka jo nahi

dute. «Martin Garitano jauna: segitu

harrokeria horrekin, kultura

eta jardunbide demokratikoak

gutxiesten, eta ikusiko duzu nola

aldatu beharko duzun eserlekua

berandu baino lehen». Juan Carlos

Cano PPko eledunak egin zion

oharra. EAJk, oraingoz, baztertu

egin du Garitano kaleratzea, baina

jarrera «aldatzeko» eskatu dio.

Tentsio handiko saioa izan zen

atzokoa. 09:30erako zuten hitzordua

Batzar Nagusietan, eta jendetza

batu zen lehenagotik. Sarreran,

erraustearen aurkako taldeko

kideak, haize errota itxurako

afixekin; barrurago, Bilduko alkate

eta hautetsi hainbat. Txaloka

hartu zuten Alduntzin; Garitano

ahaldun nagusiarekin eta foru diputatuekin

batera joan zen. Han

izan ziren Pello Urizar (EA), Oskar

Matute (Alternatiba) eta Joseba

Permach (ezker abertzalea) ere.

Bilkura hasi aurretik hasi ziren

ika-mikak. Mozioa batera aurkeztu

dutenez, hitzaldia batean egiteko

agindu zien Lohitzune Txarola

Batzar Nagusietakopresidenteak

EAJri, PSEri eta PPri; hiruren artean

denbora banatu nahi zuten

haiek. Mahaia egoera aztertzeko

bildu zuten bilkura aurretik, baina

ez zuten Txarolaren iritzia aldarazi;

arauetan oinarrituta, batek

hitz egin behar zuela erabaki

zuen. Bilkura atzeratu zuten gorabehera

horiek, 10:05 arte. Are,

Xabier Ezeizabarrenak (EAJ) uko

egin zion hitzaldia egiteari, hirurei

hitz egiten utzi ez zietelako.

Benetako jarduna, beraz, Alduntzinek

berak hasi zuen. Diskurtso

landua eraman zuen, hemerotekako

erreferentzia ugarirekin.

Irmo aritu zen, «eta haserre».

Mozioa aurkeztu duten alderdiei

eskatu zizkien kontuak,

atzera begira jarrita. Argudio nagusia:

2007an, hondakinen plana

taxutzeko, diputazioak mankomunitateekin

sinatu zuela ituna,

Batzar Nagusiak kanpoan utzita.

Hori da auziaren muina orain ere:

oposizioak orain dio Batzar Nagusietan

erabaki behar dela; aldundiak,

udalek dutela eskumena.

‘‘ Hondakinen kudeaketak

adostasun zabala behar

du, gehiengo ezberdinak

errespetatuko dituena»

JUAN CARLOS ALDUNTZIN

Gipuzkoako Ingurumen diputatua

«Agerian geratu da

hondakinen kudeaketa

ez dela zentsura

mozioaren arrazoia»

MARTIN GARITANO

Gipuzkoako ahaldun nagusia

«Frentean aritu bagina,

Garitano ez zen ahaldun

nagusi izango eta ez zuen

aurrekonturik edukiko»

XABIER EZEIZABARRENA

EAJren ordezkaria Batzar Nagusietan

«Garitano jauna: segitu

harrokeria horrekin, eta

ikusiko duzu nola aldatu

beharko duzun aulkia»

JUAN CARLOS CANO

PPren ordezkaria Batzar Nagusietan

Adostasuna behar dela behin

eta berriro nabarmendu zuen hitzaldian

Ingurumen diputatuak.

«Hondakinen kudeaketak adostasun

zabala behar du, gehiengo

desberdinak errespetatuko dituen

adostasuna, baina, batez ere,

kudeaketaren eskumena duten

udalen nahia errespetatzean oinarrituko

den akordioa». Hori ez

dute nahi orain, ordea, oposizioko

alderdiek, Alduntzinen esanetan.

«Batzar Nagusietan daukazuen

gehiengoa erabiliz, zuen eredua

inposatu nahi duzue», aurpegiratu

zien hiru taldeei. Herrietan «gatazka

elikatzea» ere leporatu zien.

Martin Garitano ahaldun nagusia eta Juan Carlos Alduntzin Ingurumen diputatua, atzo. JON URBE / ARGAZKI PRESS

Alduntzin, Bilduko hautetsien txaloak jasotzen. JUAN HERRERO / EFE

Inposaketa hartu zuten ahotan

batzuek eta besteek. Foru aldundiak

«inposatu» nahi du plana,

EAJk, PSEk eta PPk ohartarazi

zutenez. «Gutxiengo batek parlamentuko

gehiengoari bere nahia

inposatzea soilik falta zitzaigun»,

adierazi zuen Ezeizabarrenak.

Mozioaren eraginari begira

Aldundiaren plana gutxietsi egin

zuten hiru taldeek. «Atzerapausoa»

da, PPren esanetan; sozialistek

uste dute «kontrolik eta ziurtasunik

eza» eragin duela Gipuzkoako

Diputazioak; EAJk areago

egin zuen, eta «sineskeriatzat» jo

zuen Zero Zabor politika: «Lelo

bat besterik ez da. Ezinezkoa da.

Hondakinak ez dira desagertzen».

Zaborren kudeaketak ekarri du

zentsura mozioa, baina eragin

handiagoa du. Alduntzinek berak

salatu zuen Bilduren aurkako

«frentea» osatzeko hartu dutela

elkar EAJk, PSEk eta PPk. «Herrigintzan

ez, alderdigintzan ari dira».

Garitanok berak, diputatuari

babesa emateaz bat, hori bera

esan zuen: «Ageri-agerian geratu

dira EAJk, PSEk eta PPk osatzen

duten troika horren ezintasunak.

Agerian geratu da hondakinen

kudeaketa ez dela zentsura mozioaren

arrazoia». Bilduko batzarkide

eta Oñatiko alkate Mikel

Biainek egoera argitzeko eskatu

zien hiru taldeei: Bilduren aurka

zer gehiago egingo duten esateko.

Hori galdegin zuen Aralarrek ere.

PSEk eta PPk argi utzi zuten Alduntzin

botatzea lehen pauso gisa

ikusten dutela. Garitanori hitz

egin zioten zuzenean. Mikel Duran,

PSE: «Ahaldun nagusi jauna:

zure gobernuak ezin du jarraitu

Batzar Nagusiak mespretxatzen.

Honaino heldu gara». Diputazioa

aldatu nahi dute sozialistek, baita

udalak ere. EAJri eta PPri zabaldu

diete eskua: «Gehiago da batzen

gaituena urruntzen gaituena baino».

Mugimenduak hasita daude:

Lasarte-Orian, mankomunitateko

ordezkaria aldatzeko mozio bat

aurkeztu zuten atzo bertan hiru

taldeek; Bilduko kidea kenduko

dute. Donostian ere berdin egitekotan,

gehiengoa lortuko lukete

San Marko mankomunitatean.

Garitanoren aurkako mozioak

ez dauka, ordea, EAJren babesik.

Jeltzaleek ez dute asmorik Bilduren

aurkako «frenterik» osatzeko.

«Hala aritu izan bagina, Garitano

ez zen ahaldun nagusi izango, eta

ez zuen aurrekonturik edukiko»,

esan zuen Ezeizabarrenak. Hori

bai, hark ere aitortu zuen zentsura

mozioa ez dela soilik Alduntzinen

aurkakoa: «Xede pedagogikoa

du, Bilduk jarrera aldatzeko».

Hunkituta utzi zuen kargua Alduntzinek.

Txalo artean atera zen

Batzar Nagusietatik, Pasaiako alkateak

sanferminetako zapia jarrita;

aurrez, hitzaldia amaitu ezinik

geratu zen, emozionatuta.

Etzi emango du Garitanok ordezkoaren

berri. Aurrez, gaur dute

hitzordua: protesta dute Donostian,

17:30ean, mozioa salatzeko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!