24.12.2013 Views

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

erria larunbata, 2012ko uztailaren 7a

an geldi-geldirik zeuden gezurretako

animaliak ehizatzea zen bisitarien

lana, baina ez zuten bakar bat

ere «zauritu» gezi eta lantzekin. Paleolito

garaian erabiltzen zituzten

teknikez baliatu ziren zuhaitz artean

ezkutatuak zeuden animaliak

harrapatzeko, baina «janaririk

gabe» itzuli behar izan zuten etxera.

Eta hori animaliak ez zirela mugitu

ere egin; eskerrak!

14.000 urte atzera bizitzea zein

gogorra zen ezagutu ahal izan zuten

kataluniarrek euren begiez. Azken

batean, horixe da Zestoako

Ekainberri museoak eskaintzen

duen tailerraren helburua: Ekaingo

kobazuloetan bizi izan ziren gizaki

taldearen eguneroko bizimodua

erakustea.

Tailer dinamikoa

Erakutsi modu praktiko eta esperimental

batean erakutsi nahi dute,

gainera. Helburu hori betetzeko

asmoz hasi dira Ekain Abentura bisita

berezia eskaintzen. Bi ordu

irauten du bisitak. Ekainberriko

erreplika ikusten dute bisitariek

lehenik. Paleolito garaian Ekaingo

kobazuloan gizakiek egin zituzten

margolanen edo marrazkien kopiak

ikus daitezke Ekainberrin. Barruko

isiltasunak, iluntasunak eta

hezetasunak milaka urte atzera

egin eta kobazuloetan bizi ziren

garaietara eramaten du bisitaria.

Erreplikako bisita amaitu ostean,

haitzuloetako arteari buruzko

erakusketa bisitatzen da. Amaitzeko

eta bisita osatzeko, tailerra egiten

dute. Paleolito garaiko gizakiak

sua nola egiten zuten, margoak

nola lortzen zituzten eta hormak

nola margotzen zituzten eta animaliak

nola ehizatzen zituzten erakusten

dute tailer horietan.

Tailerrak oso dinamikoak eta

parte hartzaileak dira, bisitariek

eurak saiatzen baitira sua egiten,

margoak sortzen eta hormak

apaintzen eta lantzekin zein arkuekin

animaliak ehizatzen.

2009ko udaz geroztik eskaintzen

dituzte erakustaldiak. Lehen,

ordu erdiko erakustaldiak izaten

ziren, eta bisitariak ikusle soilak ziren;

orain, aldiz, nahi duen oro jar

daiteke ehizan, margotzen edo

sua pizten.

«Gauzak teorikoki azaltzea edo

Zer non

Zumaia

Ekainberri

(Zestoa)

Zestoa

Azpeitia

Zarautz

• Non: Zestoako herrigunetik 700 metrora

dago Ekainberri; herritik ordu laurdenera,

gutxi gorabehera.

• Zer ikusi: Bi bisita mota daude: oinarrizko

bisita edo Ekain Abentura. Ekainberriko

erreplika eta haitzuloetako artearen

erakusketa ikusten dira oinarrizko

bisitan. Bestean, erreplika eta museoa

ikusteaz gain, Paleolito garaiko gizakiek

sua nola egiten zuten, nola margotzen

zuten eta nola ehizatzen zuten ikusi eta

ikasteko tailerra egiten da.

• Iraupena: Ordubete behar da oinarrizko

bisita egiteko. Ekain Abentura egiteko,

berriz, 2 ordu: ordubete erakusketa

eta erreplika ikusteko eta beste ordu

bat tailerra egiteko.

• Tailerraren orduak: Lau tailer egiten

dira egunean: 12:00etan eta

16:00etan, euskaraz, eta 13:00etan eta

17:00etan, gaztelaniaz.

• Ordutegia: Asteartetik ostiralera,

10:00etatik 18:00etara. Asteburuetan,

jaiegunetan eta udan, 10:00etatik

19:00etara. Astelehenetan, itxita.

• Prezioa: 6 euro, helduek; 5 euro, erretiratuek,

ikasleek eta 6 urtetik 18 urte bitarteko

gaztetxoek; 6 urtez azpikoek,

doan. 2 euro gehiago ordaindu behar dira

Ekain Abentura egiteko.

• Oharra: Ez da sarrerarik saltzen museoan

bertan. Herrian dago museoaren bulegoa,

eta han saltzen dira sarrerak. Udaletxe

atzean dago bulegoa. Behin sarrera

hartuta, oinez joan behar da Ekainberriraino;

ezin da sartu autoz museora.

• Erreserbak egiteko:

(0034) 943-86 88 11 telefonoan.

• Informazio gehiago:

www.ekainberri.com webgunean edo

info@ekainberri.com helbidean.

Ezinean. Sua egiten eta ehizan asmatu ezinik ibili zen Kataluniatik

etorritako familia handia, joan den ostiraleko bisitan. GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

mantangorri 7

bertatik bertara ikustea oso bestelakoa

da. Jendeak uste du gauzak

oso errazak direla. Proba egiten

jartzen direnean, baina, ez

dela hain erraza konturatzen dira

bisitariak. Orduan ohartzen dira

benetan garai haietan bizitzea zein

gogorra zen», kontatu digu Josu

Zumetak, Ekainberri museoko gidak.

Zumetaren hitzetan, «tailer

hauek oso lagungarriak dira, duela

14.000 urteko bizimodua nolakoa

zen eta garai batean kobazuloetan

nola bizi ziren ulertzeko. Azken batean,

oso bestelakoa da esatea

bultzagailuarekin gezia 70 metrora

jaurti daitekeela edo bisitariek eurak

proba egitea eta ikustea bultzagailuarekin

zein urrun iristen

den gezia. Era berean, zaila da irudikatzea

sua lortzea zein zaila den,

saiatu eta ezin dela lortu ikusten

duten arte. Tailerrak oso interesgarriak

dira bisitarientzat».

Bisitak, nahierara

Egunean lau tailer egiten dituzte:

bi goizez, 12:00etan euskaraz eta

13:00etan gaztelaniaz; eta bi arratsaldez,

16:00etan euskaraz eta

17:00etan gaztelaniaz.

Ordu jakin horretatik kanpo talderen

batek beste orduren batean

egin nahiko balu, museoko arduradunekin

hitz egin beharko luke. Tailerra

egin edo ez aukeran dago. Era

berean, bisitariak berak erabakitzen

du zein arlo sakondu: suarena,

margoena edo ehizarena.

Ikasturte garaian, lan handia egiten

dute ikastolekin, baina norbanakoei

eta taldeei ere eskaintzen

diete ikastolentzako eskaintza.

Izan ere, haur, gazte zein helduentzako

tailer egokiak dira, eta adinaren

arabera moldatu egiten dituzte

azalpenak.

Oro har, ordubete irauten du tailerrak,

baina, maiz, ordua eskas samar

geratzen da. Batzuetan jendeak

ez du parte hartu nahi izaten,

eta nahiago du gidaren erakustaldia

ikusi. Taldeko kide askok proba

egin nahi dutenean, ordea, ordua

ezerezean geratzen da. Animaliak

ehizatzea eta sua egitea ez da dirudien

bezain erraza. Pazientzia

handia eta denbora asko eskatzen

dute zeregin horiek, eta ordubetean

ezer gutxi egin daiteke.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!