24.12.2013 Views

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2012ko uztailaren 7a, larunbata berria 35

Kultura ‹ Plaza

Artea D

Bigarren buelta

Begiz

Ismael Manterola Ispizua

A

rtearekin askotan gertatzenden

zerbait gertatu

zitzaidan David Hockneyren

erakusketan. Orain dela aste

batzuk pintore ingelesaren lana ez

zitzaidala gehiegi gustatu idatzi

nuen, eta benetan hala ote den galdetu

didate bi ezagunek kalean.

Iritzia aldatu dudala aitortu behar

izan nien, bigarren bisitaldi baten

ondoren Guggenheimeko erakusketak

harrapatu egin ninduelako.

Artea ez da erabili eta botamoduko

kultur produktua. Gaur

egun, kultur produktua eta kultur

lana gero eta gutxiago desberdintzen

dugun garaian, hau da, beste

edozein kontsumo produkturekin

nahasten dugun garaian, artea da

gure gustuak, interesak eta ideiak

birplanteatzeko gaitasuna izan

dezakeen ekintza kulturala.

Gainera, artearen izaerak berak

geruzaz geruza deskubritzeko

aukera ematen digu. Zentzuen bidez

sartzen da gehienetan, eta

urrats horretan gustuak zeresan

handia du; gustukoa ez badugu,

nekez egingo dugu ulertzeko edo

sakontzeko esfortzua; aldiz, gustukoa

badugu, zerbait gehiago bilatzeko

bidean murgilduko gara.

Hockneyren kasuan, Claude

Lorraine Barrokoko artista famatuaren

koadro baten azterketa eta

bertsioen aretotik hastea izan zen

nire akatsik handiena. Ipad delako

tramankuluz egindako inpresio

digital handiak ez zitzaizkidan

batere gustatu, eta horrek erakusketa

guztia baldintzatu zuen.

Bigarren bisitaldian, zatikatutako

paisaia-pintura erraldoiak

gustuko nuen filmarekin eta garai

bateko argazki collage edo konposizio

panoramikoekin lotzea lortu

nuen, eta horrek koadro handi eta

kolore bizikoak beste modu batera

ulertzeko aukera eman zidan.

Onartu behar dut artikulu hau

zuzenketa moduko idatzia dela,

astero arteari buruz zerbait idazteko

presak eta beharrak bultzatutako

iritzi azkarregiak zuzentzeko

egindako artikulua. Baina,

hausnarketarako ere balio duelakoan,

arteak behar duen arretaz

ohartu nahi nuen irakurlea. Begirada

urduriari edo azkarrari ohitutako

gizartean, arteak eskatzen

duen patxada eta buruhaustea

onartzeko prest gauden galdetzeko

moduko artikulua idatzi nahi

nuen.

Telebistak zabaldutako bideoklip

estetikaren aurrean, arteak

beste esperientzia mota eskatzen

du. Irudiak azkar begiratzeko ohitura

dugu, japoniarrek turismoa

egiten dutenean argazki kameratik

begiratzen duten segundo bakar

batzuen antzera. Artelanak aldiz,

galderak eta arazoak planteatzen

dizkigun neurrian, behin eta

berriz begiratzera bultzatzen gaitu.

Begirada bakoitzean zerbait

berria ikusiko dugun konbentzimenduarekin.

Anbotopean margotzen

Kritika

Artea

‘2d1’

Lekua: Di-da aretoa. Abadiño, Noiz

arte: irailaren 30era arte.

Mikel Onandia

M

useo handikiz eta galeria

komertzialez haraindi,

arte zirkuitu

lokalaren periferietan bada ekimen

interesekorik, eta halakoei

ere arreta jartzea beharrezkoa

dugu. Gotzon Garaizabal (Elorrio,

1968) eta Peru Magdalena (Abadiño,

1980) diziplina anitzeko sortzaileak

ditugu, eta oraingoan

proiektu berria (www.2d1.eu) aurkeztu

dute gune ezohikoan bezain

atseginean.

Magdalena —idazle, bertsolari

eta margolaria— eta Garaizabal

— diseinu eta komunikazioan lan

egiten duen artista plastikoa—

orain urte batzuk hasi ziren elkarlanean,

inguruko beste sortzaile

batzuekin batera, hainbat ikuskizunetarako

zuzenean pintatzen.

Harremana sendotzeko eta barne

kreazio beharrizana asetzeko lokal

bila hasi ziren Anbotopean,

eta sormen gune emankorra

bihurtu da denbora gutxian. Sortze

prozesua erakusteko nahiaren

fruitu, mostra hau ibilbide horren

laburpen gisa uler daiteke.

Arreta ematen duen lehen gauza

espazioa bera da. Lan gunea izaki,

konputagailu artean, hainbat

estantziatako paretetan, batzar

gune, ezkaratz txikian zein komun

aldean ere kokatu dituzte piezak,

atmosfera berezia sorrarazteraino.

Iragan urtean gauzatutako lan

Erakusketako lanetako bat

mordoxka dira, orotariko teknika

eta tamainakoak, hala nola olioa,

esmaltea, akrilikoak, argizariak,

collageak, transferrak, guztiak

euskarri arras ezberdinetan. Izan

ere, ohikoa dute eskura daukaten

guztia sormenerako birziklatzea.

Hala, mihise zuria ez da sekula

abiapuntua, aurretiaz existitzen

den zerbait baizik, eta hortik aurrera,

denetariko materialak erabiliz

—motibo hiperrealistak zein

elikagaiak, kasu—, forma, bolumen

eta ehundura desberdinak

sorrarazten dituzte.

Erreferente jakinik izan ez

arren, bisitariak espresionismo

abstraktu estatubatuarraren, surrealismoaren,

edota Basquiaten

zein Zumetaren zantzuak identifika

ditzake, neurri batean. Oro har,

abstrakzioaren eta figurazioaren

artean ari dira, pintura modu adierazkor

eta keinuen bidezko bati bide

emanez; pintzelkada solte eta

adierazkorrak berba, esaldi eta

inskripzio enigmatikoekin tartekatzen

dira, denetariko ideiak iradokiz,

gauza pertsonal eta intimoenetatik

erreferentzia sozial, politiko

edo kultural zabalagoetaraino.

Badira lan erabat abstraktuak,

eta errealismo zikin eta koloretsuko

proposamenak ere, esaterako,

zaldiak, ardo kopak edota tamaina

errealeko autorretratu katartikoa,

praktika psikoanalitiko plastikoa

balitz bezala. Ametsen mundua

da koadro askoren abiapuntua.

Surrealisten entseguak errekuperatuz,

iruditan jarri dituzten

ametsak kontatu dizkiote elkarri,

eta erdi lotan ere margotu dute

arrazoiak kutsatu gabeko subkontzientea

modu automatikoan ageriratu

propio, hala karga oniriko

nabarmeneko eszenak sortuz.

Badira planteamendu berritzaileagoak

ere, horien artean Kuntur

tree musika taldearen disko-botilen

—Mendrakako txakolinarekin

batera USB memorian datoz

taldearen hiru diskoak— etiketa

indibidualizatuak, edota Mikel

Garaizabal enologoarekin gauzatu

Hordago ardoa dastatze artistikoko

pintura lan zatiekin osatu

ardoaren sentsualtasun giroa islatzen

duen seriea, guztiak artea

ulertzeko bestelako kontzepzioaren

eta hainbat diziplinaren hartu-emanen

emaitzak.

Ez dute, agian, estilo definitu

bat, ez baita hori lortzea lehen asmoa,

baina nabari zaie lengoaia

modu konkretu batekiko afinitatea.

Pintura indartsua, kromatismo

aberatsekoa, espontaneoa

dugu; bizia eta, aldi berean, enigmatikoa,

kutsu poetikoduna. Artelan

orok lez, pinturak interpretazio

maila asko ahalbidetzen

ditu, eta, kasu honetan, artistek

truke etengabean lan egiten dutenez,

interpretazio posibleak areagotu

egiten dira, margolanen

ahalmen iradokitzailea areagotuz.

Gainera, osotasun bat sortzen

dute, baina pieza —edo serie— bakoitzak

badu zeresanik bere baitan.

Gustu kontuak gorabehera,

zinez tentsioa eta benekotasuna

darie lan hauei.

Margogintza nagusi izan arren,

pinturaren kontzepzio eta esparru

tradizionala gainditzen dute.

Haatik, modernitateak inposatu

eta posmodernitateak deuseztatu

duen artea erakusteko areto zuri

hutsetik kanpoko espazioan kokatu

arren, muntatzea orekatua da,

neurritsua, espaziora ondo egokitua,

eta horrek artelanei bestelako

balio erantsia ematen die.

Arte garaikidearen sistemaren

albo batean diskurtso propioa

gauzatzen ari dira Peru Magdalena

eta Gotzon Garaizabal, eta

proiektu berriak ez zaizkie falta.

Eskertzekoak dira, duda barik,

merkatura edota instituzioetara

hainbeste begiratu ez eta norberaren

eta ingurukoen beharrizan

eta nahietara begirakoak diren

egitasmo artistikoak, eta bada halakorik

bi margolarion egitasmoan,

haien jardun eta lanean energia

eta egiten dutenagatiko konpromisoa

agerikoa baita. Bi dira

bat, Anbotopean margotzen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!