24.12.2013 Views

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07 - datu-basea25

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2012ko uztailaren 7a, larunbata berria 39

Bizia ‹ Plaza

Gerizpean D

DLaburrak

Marmokak gerturatu dira,

baina ez dira arriskutsuak

Dantzen alardeak izango

dira datozen asteburuetan

Gasteizetik Bilbora aldatu

dute Mendi Film Festival

Aplikazioa, hondartzen

egoeraren berri izateko

BILBO ›Sakelako telefonoetarako

iHondartza doako aplikazioa

sortu du Bizkaiko Foru

Aldundiak, eta eskuragarri dago

jada. Eguraldiaren eta hondartzen

egoeraren berri izateko

balio du, denbora errealean,

Interneteko konexioaren bidez.

DONOSTIA ›Donostiako Udalak

ohartarazi du Gipuzkoako itsasertzera

marmokak gerturatzen

ari direla. Dena den, argi utzi

nahi izan dute egoera kontrolatuta

dagoela, eta marmoka

mota hau ez dela arriskutsua;

ez dute «alarmismorik» piztu

nahi. Gurutze Gorriak abisu

bandera jarri du marmokak

agertu diren hondartzetan, bainatzera

doazenak kontuz ibil

daitezen.

Aurkitutako marmoka bat. BERRIA

BILBO ›Bilboko Udalak euskal

dantzen lau alarde antolatu

ditu uztailerako. Bihar izango da

lehenengoa, Basurtuko Beti Jai

Alai taldearen eskutik, Arriaga

plazan, 19:00etan. Gainontzekoak,

datozen hiru larunbatetan

egingo dituzte. Udalaren esanetan,

«euskal folklore herrikoia

bultzatzea» da helburua.

Horregatik aukeratu dituzte

bisitari gehien ibiltzen diren

egunak.

BILBO ›Mendi Film Festival

zinema jaialdia Bilbon egingo

dute aurten. Aurreko urteetan

Gasteizen egin dute, baina,

antolatzaileen arabera, «zailtasun

ekonomikoengatik» aldatu

dute lekua, baita Bizkaiko

babesleak lortu dituztelako ere.

Abenduaren 14tik 24ra izango

da jaialdia, eta mendiarekin

loturiko 40 film eskainiko dituzte,

hiru lekutan: BBKko aretoan,

Alondegian eta Euskaldunan.

G

Gaur

Non zer

pAmoroto. Team penning erakustaldia,

Aixendan, 18:00etan.

Ondoren, pintxo eta sagardo

dastatzea, plazan. Governors,

Egurra eta kitto eta Trikizio taldeen

kontzertuak, 22:30ean.

pArrigorriaga. Haurrentzako

jarduerak, 11:00etan. Herri bazkaria,

14:30ean. Disko festa, pilotalekuan,

23:00etan.

pEltziego. Mus txapelketaren

lehen kanporaketa, 17:00etan.

Kiki eta Koko pailazoak,

Kiki eta Koko pailazoak. IÑIGO URIZ/AGP

18:30ean. DVD orkestraren

emanaldia, 20:30ean eta

00:30ean. Donuts banaketa,

06:00etan.

pErandio. Haurrentzako pottokak,

10:00etan. Sokatira,

17:30ean. Maitips taldearen

kontzertua, 00:00etan.

pGetxo. Tortilla lehiaketa,

12:00etan. Ping pong txapelketa,

12:15ean. Txapel jaurtiketa

txapelketa, 13:00etan. Txan

magoaren erakustaldia,

18:00etan. Euskal dantzak,

19:45ean. The Calippos eta Nevada

taldeen kontzertuak,

22:30ean.

pKarrantza. Marmitako lehiaketa,

11:30ean. Herri kirolak,

12:00etan. Bertsolariak,

16:00etan. Erromeria, Orotx taldearekin,

21:30ean. Txokolate

jana eta jolasak, 02:00etan.

pLesaka. Meza nagusia,

10:30ean. Maialen Lujanbio,

Andoni Egaña, Julio Soto eta

Xabier Silveira bertsolariak,

19:30ean. DJ Endararen emanaldia,

22:00etan.

pMungia. Kuadrillen arteko

olinpiadak, Landetxo kalean,

16:00etan. Mariachi Dominguezen

emanaldia, 20:00etan.

Erromeria, Haitzama taldearekin,

22:30ean.Herriko taldeen

kontzertuak, txosnetan,

23:00etan.

pPasai Antxo. Zezentxoak, Luzuriagan,

07:00etan. Kuadrillen

arteko herri kirolak, 18:00etan.

Haur danborrada, 18:30ean.

Kontzertua, gaztetxean,

23:00etan. Zaragozako Atenas

orkestraren emanaldia,

00:00etan.

pPortugalete. Kalejira, txistulariekin,

10:00etan. Haurrentzako

erromeria, Xaibor taldearekin,

18:30ean. Jon Zabal magoaren

erakustaldia, 19:30ean.

Amorir eta La Margen taldeen

kontzertuak, 22:00etan.

pZumarraga. Geltokietako

jaiak. Toka txapelketa,

12:00etan. Triki poteoa,

19:30ean. Kontzertuak, Geltokietako

plazan, 22:30ean.

Narrastiak ezagutuz

Gasteizko Atarian

narrastien eta anfibioen

62 erreplikaz osatutako

erakusketa bat ireki dute,

mitoak ezabatu nahian

Maialen Igartua

Benetako sugeen xehetasun guztiak dituzte erreplikek ere. ATARIA

Narrastien eta anfibioen inguruan

xehetasun guztiak jakin

nahi dituenak aukera paregabea

du uda honetan, Gasteizko Atarian.

Datorren irailaren 9ra arte,

62 narrasti eta anfibioren erreplikak

egongo dira bertan ikusgai.

Erakusketaren arduradunek

adierazi dutenez, erreplikak

«ezin hobeak» dira, eta benetako

animalien xehetasun txikiena ere

imitatzen dute. Asteko egun guztietan

irekiko dute erakusketa,

astelehenetik igandera. Ordutegia,

berriz, ondorengoa izango da:

goizetan, 10:00etatik 14:00etara;

eta, arratsaldeetan, 16:00etatik

20:00etara.

Maravillas de la Naturaleza taldeak

antolatu du erakusketa, narrastien

eta anfibioen inguruko

ezagutza zabaltzeko helburuarekin.

Beldurra eta nazka atzean

utzi, eta belaunaldi berriek animalia

horiek «maitatzen eta zaintzen

ikas dezaten» nahi dute. Horregatik,

mitoak ezabatu nahian,

narrastien eta anfibioen bestelako

ikuspuntu bat islatzen saiatuko

da erakusketa, bizi katean duten

garrantzia nabarmenduz,

esaterako.

Animaliak, euren habitatean

Animalien ezaugarriak soilik ez,

animalia horiek naturan bizi diren

inguruak ikusteko aukera ere

badago, habitataren erreplika ere

egin baitute. Informazio osagarria

izateko, berriz, hamasei panel

jarri dituzte, xehetasunak

azalduz. Horrez gain, errepliken

eraikitze prozesua nolakoa izan

den pausoz pauso azaltzen duten

bi bitrina daude.

Kanpokoak ez ezik, Araban

bertan bizi diren suge eta igel espezie

batzuk ere jarri dituzte erakusgai.

Izan ere, 17 anfibio mota

eta 23 narrasti daude erregistratuta

Araban. Denetik ikusteko

aukera izango du, hortaz, erakusketara

joaten denak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!