13.01.2013 Views

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ZER DA ARTEA?

Zer da artea? Zein dira artearen betekizunak? Horra

historian zehar behin eta berriro egin eta erantzun

izan diren galderak. Hala eta guztiz ere, haiei

emaniko erantzunek eta molde guztietako artelanen

inguruan eginiko azterketek ez digute oraindik

beteko gintuzkeen azalpen unibertsalik eskaini.

ARTEA ETA ARTISTA HISTORIAN

ZEHAR

Agerian uzten ditu artearen historiak gizakiek denboran

zehar arte-ekintzaren edo artistaren beraren

inguruan bideraturiko iritziak, artear en unean

uneko ezaugarriak eta betekizunak zehaztuz eta

artistei buruzko iritziak plazaratuz.

Antzinate klasikoko eta Erdi Aroko gizarte eta

jendearen iritziz, artetik baino askoz hurbilago ziren

artisautzar en zer eginetatik egun arte molde

petotzat ditugun jar duera batzuk (jar duera haien

ondorioak ditugu, esate baterako, Partenon eta

bertako eskulturak, eta katedral gotikoak, ber en

atariekin). Izan ere, gizarte greziarrean –pisu handia

izan zuen betier e gizarte er edu hartan ukitu

aristokratikoak– eta Erdi Aroko gizarte feudalean,

gizarte molde aristokratikoen mespr etxuaz hartu

izan zen eskulana eta eskulangile soiltzat jo zituzten

artistak, forma praktikoak, eraginkorrak, ongi

taxutuak eta, gainera, unean uneko pr emiei ongi

erantzungo zietenak landu behar zituzten aldetik

(ez dezagun ahantz artelana ez zela oraindik sorkuntzaren

ondorio bat, bakarra eta imitaezina, ez

zegoen oraindik gisa horretan harturiko artelanaren

aurreko kontzientziarik, eta inolako konplexurik

gabe bideratzen zir en horr enbestez honako

edo harako obraren kopiak edo plagioak).

Errenazimentuan hasi zir en gauzak aldatzen,

orduan zehaztu eta zabaldu baitziren artea eta artista

kontzeptuak, ar o moder noko eta egungo

arte moldeek zalantzan jartzen hasi zir en bitarte

indarrean iraun zutenak. Arte klasikoar en aldera

bihurtu zituen artistak begiak Err enazimentuan,

11

ZER DA ARTEA?

baina beste estatus bat aldarrikatu zuen aldi berean

arterako (ez zuen ber e lana artisau edo eskulangile

soil baten lantzat gehiago har zedin

nahi), bere emaitza, hau da artelana, egiaz aintzat

harraraziz. Bere gaitasun intelektualean oinarriturik,

asmo haren aldeko argudio sendoak plazaratu

zituen eta ber e helburua lortu zuen: Err enazimentuan

gorpuztu zen artelana zerbait ederra eta

bakarra delako ideia, eta orduan ematen hasi zen,

era ber ean, artelanar en sortzailear en jenioar en

berri. Miretsi eta laudatu egin zen artista, izaera,

dohain eta sentiberatasun berezi batzuez hornituriko

izaki baten gisa.

Lehen aldikoz ber eizi ziren argi eta garbi artelan

bakarra eta guztiz berezia, eta artisauaren jardunaren

araberako obra. Izan ere, lan ugari eskaintzen

ditu eskulangileak, baina haietako bakar bat

ere ez da lan bakar transzendentetzat hartzen.

Ondoko mendeetan ez zen Errenazimentuko egoera

hura nabarmenkiro aldatu.

XVIII. mendean, Arte Ederretako akademia ofizialak

sortuaz batera, halako gidaritza eta estandarizazioa

bilatu zir en gustuaren alorrean. Beren

irizpide estetiko hertsia inposatu zuten akademiek,

eta rokoko formak bultzatu zituzten lehenik

eta neoklasikoak ondoren.

Akademien gehiegizko gidaritza hari buru eginik,

arte autonomoaren bila abiatu ziren XIX. mendean,

eta bilaketa-gir o hartan tematurik ibili zir en

Erromantizismoaren garaietatik aurr era. Arte

autonomoa deritzogu artistaren sentimendu edo

ideia, kezka eta planteamendu formal, estetiko

edo ideologikoetan sortzen denari, kanpotik,

aginte politiko edo erlijioso batek bultzaturik, edo

haiei loturiko ideien laudorio bilakaturik, zehazturiko

helburu bati erantzuten ez dionean. Horixe

gertatu baitzen oro har ordura arte.

Aro moder noko eta egungo arteak ber ezkorik

badu, horra abangoar diako artistak eskaintzen

duenaren eta jendearen gustuaren arteko haustura.

Ordura arte, arte kontsumitzaileek (mezenasek

edo mandatugileak) eginiko eskaria gauzatzen

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!