13.01.2013 Views

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Orein ehiza, Valltorta

(Castelló).

Alde nabariak ageri

ditu harpe batean

eginiko margolan

honek Paleolitokoen

ondoan.

Paleolitokoetan giza

irudiak ia azaltzen ez

ziren bitartean, gizakia

da pintura honetako

lehen protagonista.

Paleolitoko pinturetan

animalia

protagonismoa

betean, sendo, gurtu

eta, azkarra eta

ehizatzen zaila zelako,

larderiatsu, ageri zen

arren, beldur hari

gaina hartua ageri da

gizakia, oroimenean

gorde nahi duen

eszena trazu

eskematiko baina

estilizatu baten bidez

azalduz.

C

dean eta, arian-arian, beste langintza mota batzuk,

hala nola buztingintza eta hargintza, eta beste

funtzio batzuk, hala nola taldea eta uzta babestuko

zituzten gerlariak, sortuko zir en

laborantzaren ondoan. Uzta gizakiar en eskumenetik

kanpoko faktore batzuen mendean zegoenez,

bizkor garatu zir en halaber erlijio-sinesteak,

eta haien alboan jainkoen aurr eko bitartekari jardungo

zuten apaizak, gizaseme nahiz emakume.

Harpe eta leizeen sarr eretan, hau da, biziguneetan

ber etan, bideratu zir en Levanteko pinturak,

eta iparraldetik hegoaldera, Lleidatik Almeriara,

barrualdetik Teruel eta Albaceteko lurr etara er e

zabalduz, hedatzen den lurraldean ageri dira. Pintura

haien egileen gizartean, ehiztari izango zir en

gizasemeak eta bizimodu sedentarioko zereginetan

ari izango ziren emakumeak.

Paleolitoko pigmentu eta aglutinatzaile berberak

erabiltzen zituzten, hegaztien lumak pintzel gisa

hartuta. Ehiza eszenak aurkeztu zituzten eskuarki,

baina narraziorako borondate argi batez. Paleolitoko

pinturan izan ez zuen pr otagonismoaz

ageri zaigu giza irudia Levanteko pinturan, eskema

geometriko zurrun baina estilizatu batzuen bitartez

aurkeztua.

Monotonoagoa zen bizimodu sedentarioa, aldaketarik

gabe errepikatzen ziren zikloak eta behatze

gaitasuna ez zen harrezkero ezinbestekoa leinuaren

iraupenari begira. Halatan, alde bat utziko

zen naturalismoa garai hartako plastikan eta hainbatetan

errepikatuko ziren estereotipo-irudi estilizatuagoak

azaldu ziren.

Neolitoko gizartear en konplexutasun-maila handiagoa

izan zen beste leku batzuetan ikusiko dugu

nola abiatu zen plastika, naturalismorako bor ondate

or o alde bat utzirik, gai geometrikoak eta

abstraktuak erritmo jakin baten arabera errepikatuko

ziren dekorazio moldeetarantz.

KULTURA MEGALITIKOA

K.a. 3000. eta 1000. urteen artean, metalgintza

mota batzuk garatu zir en garaietan, Egipto eta

Mesopotamiako antzinako zizbilizazioak sortu eta

hedatu zirenean, azaldu ziren monumentu megalitikoak

(megas = handi eta litos = harri, hitz grekoetatik)

Mendebaldeko Eur opan, ber eziki, eta

beste hainbat lekutan, hala nola Afrikako iparraldean

eta Sirian.

Monumentu hauek eraiki zituzten herriei buruz badakigu

laborariak eta abeltzainak zirela, eta merkataritzan

ere zihardutela, Atlantikotik Ipar Itsasora

zabaldu zir en kostako itsasbideetan barr ena,

35

C

HISTOARIAURREA

eta beraz zirkulazioan ezarri zituzten era ber ean

teknologia eta kultura. Horr ez gainera, garrantzi

handia emango zien gizarte hark hileta-errituei eta

Ama Jainkoa, giza ugalkortasunar ekin eta laborantzaren

emankortasunar ekin loturiko jainkoa,

buru zuen jainkosa-hirutasun bat gurtuko zuten

bereziki. Bestalde, ongi antolaturiko gizarte taldeen

ekarria eskatuko zuen inolaz er e harri handi

haien garraioak eta eraikuntzak.

Menhirra edo zutarria, dolmena edo trikuharria,

eta cromlech edo harrespila dira monumentu

megalitiko nagusiak:

- Harri luze handia da menhir delakoa. Trauskil zizelatzen

zuten eta zutik finkatzen zuten lurrean.

Multzo handi bat dago Br etainiako Carnacen,

menhir-ilara luzeek itxuratua.

- Lurrean zutituriko harri handi batzuek eratzen

dute dolmen delakoa: haien gainean, zeharr ean

pausatzen zuten lauza handi bat, eta hil ganbera

gisa erabiltzen zuten hala eraturiko barnealdea.

Lurrez estaltzen zen guztia, tumulua edo

hil-muinoa itxuratzeko.

- Harri zut handiz eraturiko zirkulu bat da cromlech

delakoa. Hainbat moldetako harr espilak

daude, lurr etik doi-doi ater eaz 4 bat metr oko

diametroko zirkuluak eratzen dituztenetatik

–arrunta da harrespil mota hau Euskal Herrian–

egitura gero eta konplexuagoetara –zirkulu zentrukide

bi edo gehiagoko formazioak, baita harri

burudun edo dinteldunak ageri dituztenak er e,

Britainia Handiko Stonehenge cromlech ezagunean

bezala. Hainbat izango zir en monumentu

hauen funtzioak, eta lotura izango zuten ehorzte

edo eguzki-errituekin.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!