13.01.2013 Views

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

– Hedabidetzat hartzen du artea beraren egitekoaz

eta betekizunez kezkatu den beste teoria

batek. Artelana da artistak ber e ideiak, sentimenduak,

emozioak edo gogo-egoerak adierazteko

erabiltzen duen tresna, eta bere eta besteen

sentimenduak adierazteko gauza bihurtzen

da horrenbestez artista (Munchen Oihua margolana

izan daiteke gaitasun horren adibidea). Beste

kasu batzuetan, egungo esperientzietan batez

ere, artelanak ikuslearekiko komunikazio ez

hierarkizatu bat bideratzeko gauza izatea da helburua:

halatan, obra ireki bat da artelana eta aukera

eskaintzen dio ikusleari ber e adierak eta

bere kontzeptuak osatzeko. Gainditu egiten da

horrenbestez artelana hartzaile pasibo bati ideia

edo kontzeptu itxi batzuk transmititzeko tr esna

soiltzat duen ikuspegia. T axu honetakoa dugu

Jean-Luc Godard zinemagile suitzarraren esaldi

ezagun hau: “Ez dut zerbait komunikatu nahi,

norbaitekin komunikatu nahi dut”.

ARTE PROZEDURAK ETA

MATERIALAK

Pintura guztiek dute gai koloreztatzaile bat eta

aglutinatzaile bat

Hauts bilakaturiko pigmentu bat izaten da gai

koloreztatzailea, eta har en jatorrian mineralak

(burdin oxidoa, tonu marroiak eta okreak ematen

dituena; lapislazulia, estimu handiko pigmentu urdina

ematen duena), gai kimikoak (kadmioar en

deribatuek eskaintzen dituzten horiak eta gorriak;

kobaltotik eratorritako ur dinak, bioletak eta berdeak)

eta ar e animaliak (garai batean erabili zen

Indiako horia, esate baterako, behi indiarren gernua

iragazi ondor en lortzen zen) egon daitezke.

Egun, behe mailako pintur etan tinduek hartzen

dute pigmentuen ordea, baina ez dira horren iraun

handikoak argiaren aurrean eta ez dute estaltzeko

gaitasunik.

Trinkotasuna ematen diote aglutinatzaileek pinturari,

haren erabilera eta aplikazioa erraztuz eta pintura

bideratuko den azaleran itsasten lagunduz.

Aglutinatzailea da pintura-mota bakoitzaren izaera

zehazten duen gaia, eta honako pintura-mota

hauek bereiziko ditugu horrenbestez:

• Animalien gantzaz edo koipez aglutinaturiko

pintura, Paleolitoko margolariek erabili zutena.

• Enkaustozko pintura, argizaria aglutinatzaile

duena. Ber otasunaren edo disolbagarri baten

13

ZER DA ARTEA?

eraginez (trementina-esentzia) urtzen da argizaria,

pintura-azalera iraunkortasun handiz hor niturik.

Erromatarren garaiko Al-Fayumeko err etratu

ezagunetan bideratu zuten, esate

baterako, pintura-mota hau.

• Tenpera-pintura. Ur etan disolbatu ondor en,

arrautza, kaseina, glizerina edo pikondo-muskilen

erretxinarekin edo gai horien arteko nahasturaren

batekin sendotzen edo loditzen zen pigmentua.

Pintura-mota erabilienetako bat izan

zen Antzinarotik. Xehe-xehe prestatu behar ziren

pinturaren euskarria eta koloreak, eta teknika

guztiz zehatza eskatzen zuen aldi ber ean, berehala

idortzen baitzen.

• Olio-pintura. Linazi-olioa erabiltzen zen har en

aglutinatzaile gisa, distira, itsaskortasuna, pintura-azaleran

(aldez aurretik gantzuturiko ohola edo

oihala izaten da azalera) koloreak nahasi eta bat

egiteko erraztasuna, pinturar en trinkotasunaren

kontrola, geruza oso fin eta gar denak (lausotzeak)

edo pintzelkada lodi, trinko eta opakoak bideratu

ahal izateko, eskaintzen ditu pintura mota

honek. Gainera, motel idortzen da eta, hartan aldaketak

bideratzeko erraztasuna handiagoa denez,

xehetasun maila handiko lanak egiteko aukera

ematen du, Jan Van Eycken lanek erakusten

diguten moduan. Teknika hau erabili zuen lehen

margolarienetako izan zen Van Eyck, XV. mendean,

eta hauxe izan da ordudanik erabiliena.

• Pintura akrilikoa. Berriena da. Latexekin aglutinatu

ondoren disolbatzen da pigmentua ur etan.

Olioaren tankerakoa da baina, urtsua delarik,

har en bitartez ez dira pintura-azaleran

tonuak erabat lortzen. Edozein azaleratan bidera

daiteke pintura akrilikoa, horman, oholean,

oihalean nahiz paperean.

• Akuarela. Arabiako gomaz aglutinatzen da pigmentua,

pintura oinarri krematsu batez horniturik

(tenperaren antz handikoa da or duan), edo

paperean bideratzen da, pastillako kolor ea pintzel

bustian urtu eta ger o. Gar dentzeak landu

daitezke pintura mota honetaz. Estudio, apunte

eta zirriborroetan erabili izan da maiz akuarela.

• Fresko-pintura. Arkitektura-azalera batean bideratzen

da (horma, sabaia, ganga edo kupula)

eta euskarriaren prestakuntza zehatza eskatzen

du, hainbat kare-geruza emanez aurretik. Hondarrarekin

nahasiriko kare apala izaten da azken

geruza, eta heze dagoen bitartean bideratzen

da pintura, kare-urarekin nahasi ondoren. Horma

hezeko pintura er e deitzen zaio fr eskoari.

Idortzean kaltzio karbonatoa sortzen du eta

iraunkortasun aparteko pintura lortzen da ho-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!