13.01.2013 Views

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

B

D

57

A

C

A

B

C

D

ARTE GREZIARRA

Erekteion, Atenasko

Akropolian. Mnesiklesen lana,

K.a. 421-406.

Oin konplexuko tenplua da Erekteion, bi

mailatan oinarritu baitzen eremuari guztiz

egokitzeko. Estilo joniarrekoa da eta

Akropolian jaso ziren gainerako eraikinetan

erabili zen marmol zuri berberean landua.

Atenea Polias jainkosari eskainia zen haren

goi maila eta bereziki aipagarriak dira

hartan atari hexastiloa eta kariatideen

tribuna edo ataria (emakumeen irudiak

erabili ziren hartan zutabe gisa). Erekteori,

Atenasko errege mitikoari, opatu zioten

eraikitzaileek behe maila. Partenonen

konposizio dotore bezain urriaren

kontrastean azaltzen zaigu konposizioan

horren konplexua den Erekteion.

Atenasko Akropoliko Propileoak. K.a.

437-432. Egilea: Mnesikles.

Eskuinaldean, terraza baten gainean

ikus daiteke Atenea Nikeren tenplua.

Akropolira hurbiltzen hasi orduko

txunditurik utzi nahi izan zuten ikuslea, ez

neurriz kanpoko egitura erraldoi batez,

baizik eta eskalan eginiko lan bikain baten

bitartez. Esparru santurako sarrera

egituratzen zuten Propileoek. Eskailera

monumental batean gora igo eta gero.

Estilo doriarreko ataria igaro beharra

zegoen. Bi eraikin handi goratzen ziren alde

banatatik: pinakoteka zen haietako bat.

Atenea Nikeren tenplua.

Egilea: Kalikrates. K.a. 421.

Atenea Nike edo Atenea Garailearen tenplu

txikia estilo joniarrekoa da, launa zutabeko

bi atari txiki ageri ditu eta terraza artifizial

baten gainean eraiki zuten, Propileoen

eskuinaldean.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!