13.01.2013 Views

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

A

56

A

Arquitetoak: Iktinos eta Kalikrates,

Fidiasen gidaritzapean. Partenon.

Atenasko Akropolia. K.a. 447-432.

Hauxe da Greziako arkitektura klasikoaren

adibide bikainena. Persiarrek suntsitu zuten

aurreko tenplua ordezkatzeko eraiki zuten eta

Greziako zibilizazioaren eta, haren barruan,

Atenasen buruzagitzaren ikurra izan zedin

ahalegindu ziren egileak hasieratik.

Atenea Paternos jainkosari opatu zioten

tenplua eta harengandik jaso zuen izen hura.

Iktinos eta Kalikrates arkitektoak arduratu

ziren lanez, baina Fidiasen begiradapean

jardun zuten une oro. Marmol zuri pentelikoan

landu zuten, estilo doriarraren arabera.

Oktastiloa, peripteroa eta anfiprostiloa da

tenplua.

Edertasunerantz ordena eta orekaren bidez

hurbiltzeko asmoa horren bizia zen non

gorantz makotu baitzen hein txiki batean

entablamendua alboetako fatxaden

erdialdetik eta fatxada haien erdialdeko

zutabeen arteko tartea handiagotu baitzen,

zeinahi desitxuratze optiko saihestearren.

Arrazoi horrexegatik hanpatzen ziren

zutabeen enborrak kanpoalderantz erdi

altueran (entasia), barnealderantz ia suma

ezin daitekeen moduan makurtuz. Tenplu

doriarra bada ere, begi bistakoa da elementu

joniarrak sarrarazi zituztela frisoan, proportzio

estilizatuenetan eta opistodomos delakoaren

goialdeko lau zutabeetan, joniarrak baitira

goitik behera.

Garrantzi handia zuen eskultura bidezko

dekorazioak. Naosaren barruan, Atenearen

estatua krisoelefantiar erraldoi bat zegoen

(urrez eta boliz estalia). Fidiasek diseinatu

zuen, frisoak, metopak eta frontoiak ere

landuko zituen bezala. Atenearen estatua

horretaz gainera, bereziki aipa ditzagun

mendebaldeko frontoian (Atenea eta Poseidon

Atikaren jabetza nork eramango elkarren

kontra ezarri zituen liskarra kontagai),

ekialdeko frontoian (Atenearen jaiotza

kontagai) eta jainkoen eta erraldoien

(gigantomakia), gizakien eta zentauroen

(zentaruromakia) eta gizonen eta amazonen

arteko guduak eta Troiako gerra azaldu ziren

metopetan bideratu ziren dekorazio-lan ezin

ederreagoetan. Gizarte helendarrak barbaro

persiarren aurka lortu zuen garaipenaren

metaforak dira gudu horiek guztiak. Gogora

ekar dezagun, azkenik, jai panatenearretako

prozesioa deskribatzen zuen frisoa, naosa

inguratzen zuena.

Mende askoan zehar izaniko eraso, suntsitze

eta arpilatzeen ondorioz jasaniko hondamen

handiagatik ere, jatorrizko edertasunari eutsi

dio eraikinak eta heleniarren espiritu

sortzailearen testigantza eder oparoena da

betiere. Klasikotasunaren kontzeptuaren

erakusgarri argia da Partenon, osotasunaren

alde guztien arteko oreka perfektuaren

sinonimo gisa, presentzia argia du hartan

osagai bakoitzak eta ez da besteak baino

garrantzitsuagoa, ezta balio gutxiagokoa ere.

Horrez gainera, aldeen ikuspegi partzialak

helburu du betiere osotasun batu,

harmoniatsu eta koherente bat erdiestea, eta

biziki deigarria da eraikin honen eta egokitu

zen eremuaren arteko lotura hertsia.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!