13.01.2013 Views

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

A

ARTE PLASTIKOAK:

ESKULTURA ETA PINTURA

Hemendik aurrera askotan ikusiko dugun bezala,

piramide-egitura zurruneko gizarteen ezaugarri

bat dugu irudikatze antinaturalista eta ester eotipatua,

forma-eskema zehatz batzuen errepikapenean

oinarrituta. Horixe dugu halaber Egiptoko

plastikaren kasua. Halatan, ezaugarri formal berberak

ageri dituzte baxuerliebe eta margolanetako

irudiek. Ikusiko dugun bezala, kontzeptuen koherentziaren

mendean dago ikusizko koherentzia

irudien aurkezpenean: irudian ageri denak argia

eta ulergarria behar du izan inolaz er e, helburu

duen erlijio-funtzioa oztoporik gabe bete ahal izan

dezan.

Horrenbestez, ikusiko dugun bezala, hierarkiamaila

bati egokitu zitzaion neurri bakoitza: eszena

bakar batean, gainerako izaki hilkorrak baino neurri

handiagoan irudikatzen ziren jainkoak eta faraoiak.

Irudiak hieratikoak zir en eta neurri osoan

aurkeztuak, zango bat aurrean eta bestea atzean,

soslaian ikusiak, gorputz-enborra aurr ez aurr e

azalduko bazen ere. Aldi berean, soslaian aurkezten

zituzten besoak eta burua, baina aurrez aurre

begia. Ez zen inoiz irudibildurik bideratu, irudikatu

nahi zenaren ulerpena ez zailtzearren.

Irudian azaldu beharreko pertsonaia gizarte-maila

goragokoa zen heinean zurrunago bideratzen

ziren arau hauek guztiak (oso sakona zen norberaren

duintasun eta txukuntasunar en zentzua,

beste garai batzuetan ere gertatuko zen bezala),

eta une gutxi batzuetan baizik ez ditugu keinu biziagoz

eta halako naturalismo ukituz hor nituriko

B

41

ANTZINAKO EGIPTO

A

B

Ramses II.aren

tenplua,

Abu Simbelen.

K.a. 1250. aldera, XIX.

dinastia,

Inperio Berria.

Nubiako mugatik hurbil

eta gune

jendeztatuetatik urrun,

bi tenplu eraikiarazi

zituen Ramses II.ak,

harrian zulaturik. Tenplu

Handian deiturikoan,

Ramsesek bere buruari

eta Inperioko jainkoei

opatu zien tenpluan

hain zuzen ere,

Ramsesen lau irudi

erraldoi ageri dira

binaka sarreraren alde

banatan, haitzean

zizelatuak, faraoia

jezarririk azalduz.

Osirisenak deitu

zutabeak (Osirisen

irudiak ageri dituzte)

ikus ditzakegu

tenpluaren barruko

ganberetan.

Hathor jainkosari eta

Nefertari, faraoiaren

emazteari opatu zitzaien

tenplu txikia. Ramses

II.aren eta Nefertariren

sei irudi ageri dira,

hirunaka, hango

sarreraren alde banatan.

Gero eta murritzago

barneratzen da argia

haitzean zulaturiko

tenpluetan eta, beraz,

horrenbestez iradoki

nahi izango zuten

egiptoarrek ageriko eta

lurpeko munduen arteko

lotura.

Eskriba eseria,

Louvreko Museoa.

Inperio Zaharra.

Kareharri polikromatuan

landua da eta beirazko

ore batez egin

zitzaizkion begiak.

Eskriba edo funtzionario

bat ageri du. Inperio

Zaharreko lana denez

eta gizarte maila

ertaineko pertsonaia

ageri duenez, naturalista

samarra da irudi honen

plastika: deigarriak dira

bereziki eskribaren bular

eta sabel bigunak eta

jarrera ernea, haren

lanbideari dagokiona.

Aipagarria da, bestalde,

konposizioaren simetria,

areago kontuan hartzen

badugu triangelu batean

inskriba daitekeela.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!