13.01.2013 Views

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

I. Klasizismoa

Periklesen mendea deituriko garaiari dagokio

K.a. 450. eta 404. urteen bitartean luzatu zen

aro hau. Naturalismoa nagusitu zen formei heltzeko

unean, hala gorputzetan nola jantzietan,

harmonia, osotasunaren eta aldeen arteko oreka,

begitarteen adierazkortasunik eza, gorputz

guztiz egokiaren proportzio idealen bilaketa (haren

ondorioz sortuko zuen Polikletok lehen

kanona) eta higidura eutsia oinarritzat zituen

edertasunaren ideiarekin batean abiatu ziren orduko

eskultoreak konposizioaren oreka eta harmoniaren

bila. Gorputzar en proportzio idealak

zehazten saiatu zir en kanonar en bidez, har en

irudia ahalik eta or ekatuena, harmoniatsuena

eta, beraz, ederr ena izan zedin. Gizasemeen

A B

irudietan gorputz gihartsuak eta aldi berean orekatuak

lehenetsi zituzten; bizirik zirauten, hortaz,

aurreko garaietako balioek eta gorputzaren

kultuak, guduan edo kirol jokoetan loria erdiesteko

tresna izan zitekeen aldetik. Garai hartakoak

dira Miron, Polikleto eta Fidias eskulktoreak.

Diskobolo ospetsuaren egilea izan zen Miron.

Partenongo eskultura-dekorazioa landu zuen

Fidiasek, baita Atenearen eta Zeusen estatua

krisoelefantiar (boliz eta urrez eginak) erraldoiak

ere, Partenonen berean eta Olinpiako tenpluan

hurrenez hurren. Kanona bideratu zuen

Polikletok bere Doriforo eta Diadumenos

ospetsuetan. Berak pr oposatu zuen, hain zuzen

ere, kanon hura, gorputzaren garaierak buruarena

halako zazpi behar zuela zehaztuz.

61

ARTE GREZIARRA

A

Miron: Diskoboloa.

Diskoboloa da Mironen

eskultura ezagunena.

Deigarria da hartan

mugimendua bi arkuren

arteko ebaketak itxuraturiko

konposizio-eskema itxi

batean inskribatzeko

ahalegina, orekaz eta

harmoniaz hornitzen baita

horrenbestez konposizioa.

Ekintza gertatzear dagoen

unean, proposaturiko

higiduraren puntako unean,

aurkeztu zuen Mironek

irudia. Anatomia ere

xehetasun handiz landu

zuen eta, garai hartan

guztian gertatuko zen

bezala, gorputz errutsua

baina harmoniatsua, gerra

eta lehia atletikoetarako

zaildua, aurkeztu zuen.

Jatorrizko eskultura

grekoaren kopia erromatar

bat ageri du irudiak.

Brontzean landu zen

jatorrizko Diskoboloa, baina

galdu egin zen, garai

hartako eskultura exentu

gehienak bezala.

B Polikleto: Doriforo.

Gizaseme lantzadun baten

eskultura da. Brontzean

landu zen jatorrizko obra eta

irudiko hau, beste hainbat

bezala, erromatarren

garaiko kopia bat da,

marmolez egina. Bere

garaiko eta ondoko

eskultoreek aintzat hartuko

zuten edertasun-kanona

zehaztu zuen Polikletok.

Irudiak lantzeko ongi

kontuan hartu beharreko

arau batzuk jasotzen zituen

kanonak, haien bitartez

zehazten ziren giza

gorputzaren proportzio

idealak. Arau haietan

ezagunena dugu

gorputzaren garaierak

buruarena halako zazpi

behar duela zioena.

Ikus dezakegun bezala,

formen arteko oreka

perfektuak eskatzen dion

egokieran azaltzen da

gorputza: leunkiro bihurtzen

da enborra pertsonaiaren

eskuineko zangoak

kontrako norabidean

eragiten dion makurdura

orekatzeko. Eskuineko

zangoak eusten dio

gorputzaren kargari eta leun

tolesten da ezkerrekoa

atzealderantz, arinaren

arinaz.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!