13.01.2013 Views

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ANTZINAKO EGIPTO

Mundu honetaz kanpoko bizitza badela eta izaki

guztien, bizidunen eta bizigabeen, arteko lotura irmoa

dela, horra antzinako egiptoarrek zituzten bi

funtsezko sinesteak. Hain zen garrantzitsua haien

erlijio politeista –hartara bildu zir en Egiptoko lurraldeetako

sinesteak eta jainkoak, bai eta faraoia,

gizakien artean bizi zelarik, gizakien eta jainkoen

arteko jainko bitartekaria zelako ustea–, non guztiz

arrazoitzen baitzen har en arabera piramide

itxurako gizarte-egitura zurruna, faraoia goiko erpinean

jaun eta jabe. Inbasio, bar ne-gatazka eta

krisialdi askorengatik ere, hiru mila urtean ez ziren

zibilizazio hartan funtsezko sinesteak, gizartea eta

arte moldeak modu esanguratsuan aldatu.

Halatan, erlijio eta hileta-errituen guztiz mendean

egon ziren antzinako Egiptoko arte moldeak.

Antzinako Egiptoko kronologia

– Inperioen aurreko aldia

(K.a. 2900-2575). I-III. dinastiak.

– Inperio Zaharra (2575-2134).

IV-VIII. dinastiak.

– Inperioen arteko lehen aldia

– Inperio Ertaina (2040-1640).

XI-XIV. dinastiak.

– Inperioen arteko bigarren aldia

– Inperio Berria (1550-1070).

XVIII-XX. dinastiak.

Ordutik aurrera hainbat gainbeheraldi ezagutuko

zuen Egiptok eta err ege nubiar eta persiarren

gobernupean egon zen, K.a. 332. urtean Alexandro

Handiak konkistatu zuen arte. Konkista haren

ondorioz sortu zen K.a. 304an Tolomeotarren

dinastia, Erroma K.a. 30. urtean Egiptoz jabetu

zen arte agintean egongo zena.

Errenazimentura arte kultura guztietan gertatuko

zen moduan, ez zen artearen gaineko ideia garbirik,

bai ordea ongi eginiko lanarena, hau da, aintzat

hartua zen helburuari begira aproposa zen lanarena.

Halatan, artisau soiltzat, igeltseroen modu

37

berean, hartu izan ziren eskultoreak eta pintoreak,

eta harrera eta barne-antolakuntza arau zorrotzez

zaintzen ziren gremioetara biltzen ziren zenbaitetan,

Deir-el-Medina herrian gertatuko zen bezala.

Halarik ere, bestelako estatusa zuten arkitektoek,

goi-mailako nobleziar en, apaizgoar en edo

funtzionarioen artekoak baitziren eskuarki.

ARKITEKTURA

ANTZINAKO EGIPTO

Erlijio edo hileta-funtzioa zuen egun ezagutzen

dugun arkitektura egiptoar guztiak. Jaur egi eta

etxe arruntei buruz, pintur etako irudien edo maketen

bitartez iritsi zaizkigun lekukotzak baizik ez

ditugu ezagutzen, zimenduez gainera. Material

askoz hauskorragoak, pezoa eta adreilua, erabiliko

zituzten seguruenik horrelako eraikinetan.

Mundu honetakoaz kanpoko bizitzar en ideia horren

garrantzitsua zelarik, logikoa zen hilobi handiak

eraikitzerakoan harria erabiltzea, eraikin haien

sendotasuna bermatzearren, ezinbestekoak baitziren

hilobi haiek Kak edo arimak beste bizitzarako

bidaia onik egingo bazuen.

Adreiluzko eraikuntza-lan batzuetan estalki gisa zirkulu

erdiko ganga bideratu bazuten er e, arkitrabeestalkiak

erabili zituen beti erlijio-arkitektura egiptoarrak

eta, beraz, ezinbesteko zuten haiek zutabea.

Era askotan landu zituzten egiptoarr ek zutabeak,

enbor eta kapitel mota ugari erabiliz. Halatan, honako

kapitel eta zutabe mota hauek bereiz daitezke

haien artean: loto itxurakoak, papiro itxurakoak,

palmondo itxurakoak , protodoriarrak eta hathoriarrak

(horrela deituak Hathor jainkosa emakume

aurpegiz eta behi belarriz azaltzen dutelako).

Esanahi sinboliko zehatza zuen haietako bakoitzak.

Tenplu eta hilobietako hormak oparo apaintzen eta

dekoratzen zituzten baxuerliebeen bitartez eta,

hauek bezala, polikr omaturik ageri zir en zutabeak

eta beste arkitektura-elementu batzuk ere.

Hileta-arkitekturaren barruan, aipagarri dira:

– Mastaba. Piramide moztuaren itxura zuen. Huraxe

da monumentu zaharr ena, Inperio Zahar

guztian zehar erabili zena.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!