13.01.2013 Views

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Arte minostarra

Minostar deritzo Kretako uhartean K.a. 3000.

urte ingurutik K.a. 1400. urte aldera garatu zen

arte moldeari. Kretako Minos errege mitikoa gogoan

zutela eman zioten adituek izen hori. Bizimodu

dotor ean ohituriko gizarte talasokratiko

bat izan zen gizarte minostarra; itsas merkataritzari

esker aberastu zen eta, itsas bazterr eko

beste herri batzuen moduak jaso zituen bezala,

eragina izan zuen aldi berean beste batzuengan.

Kristo aurreko bigarren milurtekoaren lehen erdialdean

jo zuen gorena eta ordukoak dira halaber

haren araberako eraikin ezagunenak: jaur egiak.

Hedadura handiko eraikin horien inguruan

ez zen inolako harresirik; patio zabal bat irekitzen

zen haien erdigunean eta haren inguruan antolatzen

ziren gela eta areto nagusiak. Ondoren, jauregiek

aldez aurr etik nolako hedadura hartuko

zuten zehazten ez zelarik, beste gela eta tegi batzuk

eransten zizkieten hasieran eraikitakoei,

premia guztiak ongi ase arte. Saneamendu-sis-

A

C D E

tema benetan aurreratuak zituzten ordurako jauregi

haiek, eta argizulo batzuen bidez argiztatzen

ziren fr esko fin dotor ez apainduriko gelak eta

aretoak. Erabiltzen zuten zutabeak ez zuen oinarririk

eta haren enborra meheagoa zen behaldean

goialdean baino. Bi osagai zituen bestalde

kapitelak: ekinoa, zirkulu ganbil itxurakoa, eta

abakoa, oinarri karratukoa eta prismatikoa. Polikromaturik

ageri ziren maizenik arkitektura-elementuak.

Politika, administrazio, erlijio eta egoitza-premiak

betetzen zituzten jaur egi hauek.

Knossos, Phaistos eta Hagia Triadakoak dira

ezagunenak.

Arte minostarraren barruan, ber eziki aipagarriak

dira halaber zeramikan eta br ontzean landuriko

estatua txikiak; jainkosak edo emakume-apaizak

bezala zezenekin egiten zituzten ospakizunetako

protagonistak ere irudikatzen ziren haietan. Ikusgarriak

dira, era berean, minostarren zeramika-lanak,

animalien marrazkiz dekoratuak. Deigarriak

dira horietan olagarroen irudiak, garroak ontziaren

azal guztian zabalduak.

B

49

ARTE GREZIARRA

A

B

C

Knossosko jauregiko

patioa eta gelak

berritxuraturik.

K.a. 1700-1450.

Argizuloa eta

freskoen bidezko

dekorazioak, jauregi

horretan berean.

Izurdeen freskoa

Knossosko jauregia.

K.a. 1450-1400.

Freskoan edo hormak

hezaturik bideratu

zituzten margolanen

dotoretasunak,

estilizazioak eta

erritmo

bihurgunetsuen aldeko

gustuak argiro

adierazten digute

zeinen bestelakoak

ziren pintura

minostarra eta garai

bertsuan Egipton

bideratu zen pintura,

dotorea izanik ere

askoz zurrunagoa

baitzen. Itsasoari

hertsiki loturik bizi

ziren kretarrak eta

oparo bideratu

zituzten itsas gaiak

dekorazio-lanetan.

D

Lirioen printzea

Knossosko jauregia.

Kretako margolan

ezagunetako bat dugu

hau. Naturalismorako

joeraz gainera,

nabarmenak dira

hartan formen

estilizazioa,

bihuruguneen aldeko

gustua, kolore lauen

erabilera, itzalik edo

espazio zehatzik eza,

eta emaitzaren

fintasuna eta

dotoretasuna.

E Sugeen jainkosa.

Zeramika esmaltatu

eta beiraztatuan

landua da irudi hau.

Jainkosa edo

emakume-apaiz bat

aurkezten du, Kretako

emakumeen jantzian.

Erlijio izaerakoa da

molde honetako

eskultura gehienen

funtzioa eta, beraz,

eskaintza edo errituren

batekin lotu beharra

dago.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!