13.01.2013 Views

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

dean. Aipagarriak dira Titoren Arkua Erroman eta

Barako Arkua Tarragonako lurraldean.

Hirigintza eta ingeniaritza

Hirigintzaren alorrean, zimendu eta oinarrietan ordena

arrazionalagoa bideratzen saiatu zir en une

oro erromatarrak. Kanpamendu militarr en egitura

hartu zuten oinarritzat; halatan, kontuan harturik

haietan dendak edo barrakoiak kale elkarzutez bilbaturiko

oin laukizuzenaren barruan antolatzen zirela,

eta laukizuzen haren erdialdean gune zabal bat

libre uzten zutela, parada militarrak bideratzeko edo

buruzagiaren denda egokitzeko, eskema berbera

bideratu zuten harr esiaren barruko hirian, kaleak

lauki batean egituraturik eta erdian foru edo gune

zabal baterako espazioa itxuraturik.

Hiriko gune nagusia zen inolaz ere forua, haren inguruan

eraikitzen zir en basilika eta atariak, eta

bertako handiki batek halako jainko edo jainkosa-

A

B

ri opaturiko tenpluak betetzen zuen leku garrantzitsuena.

Greziarren agoraren antzera, jendearen

topaketa eta mota askotako ospakizunen gunea

zen forua.

Ingeniaritza-lan handiak egin zituzten err omatarrek;

aipagarri dira horien artean akueduktoak,

zubiak eta inperioko bazter guztiak lotuko zituen

bide-sareko galtzada erromatarrak.

A Erromako forua.

B Erromako honetan, hainbat foru azaltzen zaizkigu batera. Errepublikaren garaian

zabaldu zituzten batzuk eta Inperiokoak dira beste batzuk.

Atari zutabedun batek ixten zuen forua hiru aldetatik. Bi altueran goratzen ziren zutabesail

haiek eskuarki, eta merkatariak egokitu ohi ziren haien azpian. Tenplu batek ixten

zuen, bestalde, laugarren aldea. Hiri erromatarretan ohi zuten bezala, hiritar argidotar

(eta aberats) batzuek patrozinatu eta finantzatzen zituzten, beste eraikin mota batzuetan

(teatroak, anfiteatroak…) ere gertatzen zenaren antzera, foruetarako lanak.

C

D

72

C

D

Segoviako akueduktoa.

Pont du Gard.

K.a. 20 a. C. Nîmes.

Akueduktoa (goiko ubidetik) eta

zubia (beheko mailan) bildu ziren

eraikuntza-multzo honetara. Zubi

honetatik igarotzen den kanalizaziosistemari

esker, goratasun alde

txikienaz ziurtatu zen Nimes hiriaren

ur-hornikuntza, 17 metrokoa baizik

ez baitzen 50 km-ko luzera zuen

ubide honen goratasun aldea.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!