13.01.2013 Views

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Arkitektura paleokristaua Milango

ediktuaren ondoren

Kultu kristaua Milango ediktuaz onartu eta urte

gutxitara aldarrikatu zen kristautasuna inperioko

erlijio ofizialtzat. Erabaki haren bultzadaz, proiektu

handiagoz aberastuko zen arte kristaua eta lehen

mailako artista eta artisauak bildu zir en ekimen

haietara.

Lehengo basilika err omatarren er eduari jarraiki

(hiru nabeko oina, basilika-oina alegia, zurezko

estalki batez hornitua) eraiki ziren eliza gehienak.

Patio bat zabaltzen zen aurrealdean, atrio izenekoa,

eta atari bat luzatzen atrioar en eta eliz barruaren

artean, nartex delakoa. Jende guztia sar

zitekeen atrioan, kristaugaien lekua zen nartexa

eta gune hartatik segitzen zituzten kultuaren araberako

errituak. Izan ere, bataioa eta iniziazio-sakramentuak

hartuak zituztenak baizik ez zitezkeen

elizan berean sartu.

Baziren halaber oin zentraleko eraikinak, or o har

eliza txikietarako uzten zirenak. Gisa horretakoak

izaten ziren martiruum direlakoak, santu martiriren

baten ohor etan jasoriko elizak, bai eta mausoleoak

eta bataiategiak ere.

A

B

Pintura, mosaikoa, eskultura

eta erliebea

Garrantzi berezia eman zitzaion espirituari eta joera

honen eragina jaso zuen plastikak, idealizaziorako

alder diak nabarmenduz, irudien aurr ez

aurreko perspektibak lehenetsiz eta, hitz batean,

naturalismoarekiko halako destaina eta er deinua

erakutsiz, espirituaren alde (naturar en eta espirituaren

arteko gatazka, egun ere modu batean dirauena,

zabaldu zen horrenbestez). Milango ediktuaren

aurr eko garaian halako trakeskeriar en

ondorioa baizik ez zena estilo bihurtuko zen ondoren,

forma dotoreagoz eta kalitate handiagoz.

Garai hartan, bazter or o zabaldu zen elizak mosaikoz

dekoratzeko eta sarkofagoak harrian zizeldu

eta edertzeko joera, eta objektuak urr e, zilar

eta boliz lantzeko antzea.

78

B

A

Santa Konstantza

eliza. Erroma. 400.

Oin zentralekoa,

mausoleo gisa eraiki

zuten enperadore

Konstantinoren

alabaren ohoretan.

Kanpoaldean ez du

dekoraziorik ez

estaldurarik ageri, eta

begi bistan ageri dira

adreiluak.

Deanbulatorio edo

ingurabide bat

zabaltzen da

barnealdean, erdiko

gunearen inguruan.

Martiruum izeneko

elizen moldeko egitura

da hau, arte

bizantziarrean bezala

(arte paleokristauaren

jarraitzaile petoa izan

zen arte bizantziarra

alderdi askotan)

omeiarren arte

islamiarrean ere

erabiliko zena.

Berezkorik ez

zutelarik, kopiatu egin

zuten omeiarrek

eraikin molde hau

(Jerusalengo Haitzeko

Meskitan ikus

daitekeen bezala).

Lehen San Pedro

basilika. Erroma. 400.

Perspektiba eta

ebakidura.

Oro har, oina hiru

nabekoa bazen ere,

bost ziren kasu

honetan, horren eliza

garrantzitsuari

zegokion moduan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!