13.01.2013 Views

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

Aurkibidea - Erein Argitaletxea

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ARO KLASIKOKO ESKULTURA

Hiru une ber eiziko ditugu: Garai zorr otza,

I. klasizismoa eta II. klasizismoa.

Garai zorrotza

K.a. 500. eta 450. urteen bitarteari dagokio

gutxi gora-behera. Motel baina sendo hedatu

zuen bere eragina merkatarien klaseak aristokraziaren

aurrean, eta arte-balioak ere beste-

A B

lakotuko zituen gizartean gertatzen ari zen aldaketa

hark. Eskulturaren alorrean, bizkorrago

garatuko ziren joera naturalistak, aurreko

geometrizazioa pittinka-pittinka alboratuz.

Zangoak urrats egiteko itxuran azaltzen ziren

kouro arkaikoen zurruntasunaren ordea hartuko

zuen jarrera naturalago eta pausatuago

batek. Formen urritasuna eta eutsitasuna

dira garai honetako eskulturen ezaugarri nagusiak.

60

C

A

Pitagoras Rhegyongoa.

Delfosko auriga. K.a. 478.-474.

Garai zorrotzeko eskulturako

maisu-lanetako bat da hau.

Brontzean landua da eta koadriga

bat irudikatzen zuen eskultura

multzo baten zatia baino ez da.

Gidariaz gainera (koadriga-gidaria

esan nahi du auriga hitzak),

zaldien zati txiki batzuek (isatsa

eta hankak) eta uhalen hainbat

hondakinek ere iraun dute gure

garaira arte. Eskultura gehienen

adierazkortasun-eza dario lan honi

ere: oreka eta harmonia, horren

estimu handikoak ordura arte,

dakartza berarekin

adierazkortasun falta horrek.

Izugarri xehea da eskultura, bizarileen

marrazkia nabari da

begitartean, beirazko orez

taxutuak dira begiak, ohi bezala,

eta brontzezko xafla mehetan

musarratu zituen egileak betileak.

Hainbat piezatan hustu zen irudia,

eta errematxez batu zituzten

ondoren.

B Artemissiongo Poseidon.

Garai zorrotzeko beste eskulturaadibide

eder bat dugu itsasoko

jainko Poseidonen eskultura hau.

Hiruhortza jaurtitzeko keinuan

ageri da. Lan honetan egilea ez

zen mugimendua modu

naturalistan aurkezten saiatu;

aitzitik, alderdi hori alboratu eta

harmonian eta orekan oinarrituriko

edertasunaren bila abiatu zen

(arkitekturan nagusi ziren oinarri

berberak dira hauek). Azaldu

dugun irudiari dagokion ikuspegia

lehenetsi zen, hain zuzen ere,

eskultura egiterakoan.

C

Zeusen tenpluaren

mendebaldeko frontoia.

Olinpia. K.a. 465-460.

Lapiten eta zentauroen arteko

borroka du aurkezgai. Frontoiak

betetzen zuen arkitekturaesparruan

azaltzen dira irudi

guztiak, eta haren ardatzean

Apoloren irudia eszenaburu,

borrokaren anabasan ordena

ezarri nahi duenaren keinuan.

Apoloren irudiaren ordena,

zorroztasun geometriko eta

zurruntasun-izpien aurrean,

kontrastean azaltzen dira

zentauroen bizkortasuna eta

adierazkortasuna. Munstroak

zirelarik, ez zuten eskultoreek

zentauro haiek jainkoen eta

gizakien irudietan betiere zaindu

behar zen txukuntasunaren

(adierazkortasun-ezaren) arabera

zertan azaldu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!